ADI!!!!!!!!!!

trafikoaGero eta gehiago dira euren biziak errepidean uzten dituztenak. Horregatik, gaur, Aste Santuko oporrak amaitzera doazela jende askorentzat (guretzat, eskerrak, oraindik ez), artikulu honen bitartez gogoratu nahi dizuet autoa ez dela jostailua eta kontuz ibili behar dela; izan ere, urtero ehunka pertsona hiltzen dira errepideetan eta beste asko betiko lesionaturik geratzen dira. Azken egun hauetan komunikabideetan etengabe aipatzen ari diren kopuruak entzutea besterik ez dago!

Zenbait neurri hartu behar da kontuan autoarekin ibilbide luze bat egin baino lehen. Lehenik eta behin, autoari errebisio bat egin behar zaio zerbitzugune batean edo norberak ere egin dezake (olio kantitatea begiratu, motorreko ura, frenoetako ura… ). Beste alde batetik, gurpilen presioa eta marrazkia begiratu behar dira, beti ere, ohar guztiak kontuan hartuz eta, azkenik, ondo deskantsatu behar da, oso nekagarria baita autoa denbora luzez gidatzen egotea eta, noski, bi ordu igaro ostean, ordu erdiko atsedena egin behar da gorputzak indarrak berreskura ditzan.

Beraz, zuetako asko bueltarako prest egongo zarete. Bada, kontuz!! Abiadura zaindu! Azkarregi joatea oso arriskutsua da eta, gainera, ertzaina ere hor egongo da isunen bat jarri nahian…

Ondo izan eta buelta gozoa izan! 🙂

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->