Azkenaldi honetan, poligrafo eta gezur-detektagailu hitzak asko entzuten ari dira prentsa arrosako telebista saioetan. Poligrafoa pertsonaren zenbait parametro fisiologikoren aldaketak paperean edo pantailan erregistratzen dituen aparatua da. Makina honek pantaila batean erregistratzen ditu tentsioan, arnasan edo izerdian izandako aldaketak, baita emozio indizeak ere.
Poligrafoa erabiltzeko galdera-sorta bat prestatzen da eta elkarrizketa guztia filmatu egiten da. Testa bukatu eta gero, datuak analizatu eta emaitzak interesatuari jakinarazten zaizkio. Testa hasi baino lehen, galderak irakurri eta azaldu egiten dira eta ez da egoten galdera tranparik.
Konpetentzia handia sortu da kate desberdinetan poligrafoa erabiltzeko orduan, eta gero eta gehiago dira gezur-detektagailua famatuen erantzunak egia edo gezurra diren jakiteko erabiltzen dutenak. Dena den, poligrafoa ez da telebista saioetan bakarrik erabiltzen, psikologoek eta psikiatrek ere erabiltzen dute beraien ikerketetan
Makina honen erabilera gero eta handiagoa da; beraz, ez larritu noizbait honelako egoeraren batean suertatzen bazara. Hemendik gutxira batek daki zertarako erabiliko den!
Amaitzeko, esan beharra dago poligrafoak hamaika eztabaida piztu duela Antena3 edo Tele5ko ikusleen artean. Programa batean, esaterako, emakume bat azaldu zen esanez sexu harremanak izan zituela Zapatero presidentearekin. Erlazio hauek, emakumearen hitzetan, 2001. urtean gertatu ziren Leonen mitin baten ondoren eta Cuatroko aurkezle batek ere parte hartu omen zuen orgia horretan. Gauzak horrela, emakume honek 24.000 € jasoko ditu poligrafoaren aurrean esertzeagatik. Poligrafoa zer da, bada, gezur-detektagailu edo negozio hutsa?

Orain dela egun gutxi, amaitu zen 2007ko Lisboa-Dakar rally ospetsua. Urtero bezala, irudi eta sentsazio asko utzi ditu partaideen artean. Aurten, Lisboan hasi da eta pilotu guztiak familiarekin mahatsak jan dituzten lehenengo urtea izan da.; izan ere, ohikoa zen urtarrilaren 1ean abiada eman beharrean, aurten sei egun beranduago hasi baita, urtarrilaren 6an, alegia.
Gregory House (Hugh Laurie) nefrologian espezializatutako medikua da. Priceton-Plainsboro-ko ospitalean egiten du lan eta diagnostiko-saileko burua da. Bere agindupean dagoen taldea Eric Foreman (Omar Epps), Allison Cameron (Jennifer Morrison) eta Robert Chase (Jesse Spencer) medikuek osatzen dute.




Iruzkin berriak