Argentinan barrena

Argentinan dauden leku eder guztiak ezin dira bidaia batean ikusi, baina bai garrantzitsuenak eta ezagunenak. Toki gehienek naturarekin harreman estua dute eta, ondorioz, animalia kopuru handia ikus daiteke (baleak, pinguinoak, itsas lehoiak…). Calafate izeneko herri baten ondoan, argentinar lakuan, glaziarrak ikus daitezke eta, egunak pasa ahala, glaziarra lakuaren ertzetara nola gerturatzen den hauteman daiteke, baita jasaten dituen aldaketak eta izotz pusketa handien erorketak uretara ere.

Erakargarritasun handiko beste hainbat toki Iguazuko ur-jauziak eta Triple Frontera edo muga hirukoitza delakoa dira. Muga hau Brasil, Paraguay eta Argentinaren arteko muga da. Iguazuko ur-jauziek bi herrialde bustitzen dituzte, Argentinako eta Brasil. Ur-jauzi ugari dago baina garrantzitsuena “La Garganta del Diablo” izenez ezagutzen da eta, izenak adierazten duen moduan, handia eta sakona da. Batzuetan motordun txalupetan eramaten zaituzte ur-jauziak erortzen diren lekutik metro eskas batzuetara. Izugarria da!

Ushuaia Tierra de Fuego izeneko irla handi batean dago kokatuta eta beroni “Fin del Mundo” edo munduaren bukaera deitzen diote, munduaren tokirik baxuenean dagoelako eta Ushuaia munduko hiririk australena delako. Hiri honetako lurrak elurrez eta izotzez estaliriko lurraldeak dira gehienbat eta animalia ugari ikus daiteke. Natura gustatzen zaien pertsonei irla honetako bistak eta lurraldea gustatuko zaizkie, zalantzarik gabe, lurralde hauetan natura oso zainduta egoteaz gain, esplotatu gabeko lurraldea delako.

Baina Argentinan ikusi beharreko guztia ez dago naturarekin loturik, esaterako, Argentinako hiriburua Buenos Aires ikusi gabe ezin zara gelditu, ezta bertako gastronomia (batez ere, haragia eta gozoak) dastatu eta ohituretan (Tango ikuskizunak adibidez) sakondu gabe ere. Buenos Airesen eskultura, museo eta beste leku interesgarri ugari daude, baina baita erosketak eta lagunei eta familiakoei opari on eta merkeak erosteko guneak ere. Eta, amaitzeko, futbolzaleek ere badute zer ikusi, noski! Maradona, Ayala, Messi eta beste futbolari ospetsuen jaioterria ikusteaz gain, River Plate eta Boca Juniors-en estadioak baitaude ikusgai.


This album is powered by
BubbleShare
Add to my blog

Comments { 1 }

Harry Potter berriz ere abian

PotterAurreko batean, egunkaria irakurtzen ari nintzela, Harry Potterri buruzko artikulutxo bat irakurri nuen. Artikuluaren izenburua ikusi bezain laster, irrikaz irakurtzen hasi nintzen. Badirudi, Harry Potter liburuen idazleak, J.K. Rowling-ek, dagoeneko zazpigarren liburuaren izenburua aukeratu duela, Harry Potter and the Deathly Hallows, hau da, Harry Potter eta dei hilgarriak. Hau irakurri eta berehala, irteneten miatzen hasi nintzen beste berriren bat aurkitzeko asmotan. Baina, egia esan, ez nuen gauza askorik aurkitu.

Oraindik ez dago zehazturik noiz argitaratuko duten magilari honen hurrengo liburua. Idazleak berak esan duenez, une hauetan, orain dela hamabi urte inguru pentsaturiko pasarteak idazten ari da liburu berrian. Liburua ingelesez irakurtzeko prest zaudela? Antza denez, aurtengo udan hizkuntza horretan irakurtzeko aukera izango dugu baina ez dago ziurtatua.

Dakizuen bezala, Harry Potter eta bere gorabeherak narratzen dituzten sei liburuek izugarrizko ospea eta arrakasta lortu dute mundu osoan zehar. 300 milioi ale saldu dira eta 63 hizkuntzatara itzulia izan da. Benetan harrigarria da mago honen arrakasta, ezta?

Azti honen istorioaren filma ere egin dute. Dagoeneko bere lehenengo lau liburuen pelikula ikusteko aukera izan dugu eta memento hauetan bosgarren liburuaren, Harry Potter y la Orden del Fénix, filmaren grabaketa egiten ari dira. Ziur nago honek ere izugarrizko arrakasta lortuko duela. Baina, beno, estreinatu arte itxaron beharko dugu hori egiaztatzeko.

Beraz, badakizue, lagunok! Hurrengo urtera arte itxaron beharko dugu ziur aski berriz ere Harry Potteri buruz berriren bat izateko. Gustukoak dituzue bere abenturak?

Comments { 3 }

Euskal jantziak

euskal jantziakGabonak pasa berri ditugu eta urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere, abenduaren 24an, ume eta gazteek “baserritarrez� jantzita girotu dituzte kaleak bere kantuekin. Nik “baserritar� jantzi horri buruz idatzi nahi nuke, hain zuzen.

Dirudienez, gure arbasoak ez ziren beti beltzez edo poxpolinez janzten eta emakumeek koloredun oihal ederrak erabiltzen zituzten.Tamalez, gure kulturaren zati hori ez dugu behar bezala zaindu eta gaur egun oihal horiek eta janzteko modua galdu egin da. Azken gerra karlistek eta industrializazioak (XIX. mendean) eragina izan zuten galera horretan. Baserritako amonek gordetzen zuten tradizioa eta horrexegatik, iritsi zaigun irudia traje beltz horiena da.

Beranduago, frankismo garaiak gure kulturari, folkloreari eta berarekin lotura zuen guztiari izugarrizko kaltea ekarri zion, askok uste dutena baino latzagoa.

Azken urte hauetan “baserritarrez� janztea mantendu bada ere, askotan, DUINTASUNA galdu eta MOZORRO izatera pasa da, bere ezaugarriak galduz: buruko zapirik ez, fraka bakeroak, kamiseta tiradunak, zapatilak…

Gure jantziaren duintasuna berreskuratu nahian, hona hemen euskal jantziaren ezaugarriak:

EMAKUMEZKOEN JANTZIAK

  • BURUAN: Zapia edo, gaztea bada, mototsa.
  • SORBALDAN: Zapia, korapilorik gabe antigoaleko orratz edo brotxe dotore batez kateaturik.
  • MANTALA: Mantalak aurrealde guztia hartu behar du eta gona baino pixka bat motzagoa izan behar du.
  • GONA: Gonak orkatilako hezurreraino iritsi behar du eta ez da gona gorontzaren parpailarik ikusi behar.
  • OINETAN: Galtzerdi beltzak eta botin beltzak edo artilezko galtzerdiak eta abarkak edo galtzerdi beltzak eta espartin zuriak.

GIZONEZKOEN JANTZIAK

  • BURUAN: Txapela
  • SOINEAN: Alkandora zuria (marratua edo koadroduna ere izan liteke) eta brusa kotoizkoa beltza edo milarraiazkoa.
  • PRAKAK: Artile edo kotoizkoak izan daitezke.
  • GERRIAN: Gerriko beltza edo zuria.
  • OINETAN: Bota beltz, abarkak edo espartinak orkatilan lotuta.
Comments { 1 }
-->