Arauak 7: Zer gertatzen da BAIT- partikularekin?

JakintzaGertatzen dena azaltzea oso erraza da, baina ikusten denez, barneratzea ez hainbeste! Batek daki zenbatetan errepikatu dudan arau hau!! Egia esan, azalpena ematen dudanean, denek diote:

– Bale, Maite, erraza da!

Eta hurrengo idazlana edo ariketa zuzentzen ari naizenean, beti pentsatzen dut:

– Ziur gaur ez dudala honelakorik topatuko…

Halere, nahiz eta orokorrean ondo egin, beti azaltzen da bat edo beste…

Beraz, badakit badakizuela , baina ez da gaizki etorriko errepasotxo bat:

Bait-  partikula beti aditzari lotua idatziko da, aldaketa fonologiko-grafikoa eginez:

  • Bainaiz, baikara, baitoaz….   (bait naiz, bait gara, bait doaz,)

Aldaketa fonolofiko-grafikoak:

Bait- + d- = bait-

bait- + du = baitu

Bait- + n- = bain-        

bait- + naiz = bainaiz

Bait- + l- = bail-

bait- + luke = bailuke

Bait- + g- = baik-

bait- + gara = baikara

Bait- + h- = baih-

bait- + haiz = baihaiz

Bait- + z-= baitz-

bait- + zara= baitzara



Araua osorik.

Araua praktikatu.  (hautatu)

Araua praktikatu 2 (hutsuneak bete)

Comments { 2 }

Irakasleak beldurturik?

Egun hauetan gero eta gehiago ikusten ari gara irakasleak ikasleengandik jasaten ari diren tratu txarren adibideak. Gero eta ikasle gehiago dira beraien irakasle edo irakasle ohiak jo edo psikologikoki zanpatzen dituztenak. Orain arte, ikasleen arteko iskanbilak bakarrik argitaratzen ziren, bullying delako hori, baina, azkenaldi honetan, irakasleekiko tratu txar horiek ikusteko aukera ematen duten hainbat kasuk argia ikusi dute.

Estatu osoko irakasleek zenbait kexa plazaratu dituzte horrelako kasuen aurka lege edo proposamenen bat egin dezaten.

Gainera, hori gutxi balitz, zenbait gurasok beraien seme-alabak defendatzen dituzte eta horrek zailtasun handiagoak ekartzen ditu erabakiak hartzeko orduan. Beraz, nire uste apalean, denok gure partetik zerbait jarri beharko genuke horrelakorik gehiago gerta ez dadin; ezta lehen aipaturiko ikasleen arteko iskanbila horiek ere. Hori ekidin ahal izateko, nahitaezkoa da gurasoen lana, batez ere, beraien seme-alabei ematen dieten hezkuntza mailan. Etxean gai hauen inguruan lan egiten bada eta beste ikasleok gaizki egin duen ikaslearen aurka jartzen bagara, seguru asko bideoan ikus ditzakegun irudi tamalgarriak berriz ez ikusteko bidean jarriko gara. Eskerrak guk horrelakoak gertutik bizi ez ditugunik! Zer iritzi duzue zuek?

Comments { 1 }

Eskiatzea gustatzen?

eskiatzea"/Eskiatzea gustatzen zaigunoi mendietan elurra mara-mara egitea espero dugu, denboraldia hasi bezain pronto, mendian goitik behera ziztu bizian jaitsi ahal izateko. Baina badirudi aurten jai dugula; izan ere, zaleek aprobetxatu izan ohi baitute zubi hau beste urte batzuetan eskiatzera joateko, baina aurten gauzak oso bestelakoak dira elur eskasia dela eta.

Dena den, agian, zuetako batzuk Eguberrietako oporretan irteeratxo bat egiteko asmoa izango duzue edota opor osoak eskiatzen igaroko dituzue. Horrela bada, aholkatzeko moduko eski-estazio preziatuenez arituko naiz ondorengo lerroetan: Baqueira-Beret (Katalunian) eta, urrutirago joateko nahia badago, Sierra Nevadako (Andaluzia) mendilerroa. Hauek Espainiako eski-estazio prestatuenak eta onenak dira.

Baqueira-Bereten hasi eta 2.510 metrora hurbiltzen diren mendien artean, 104 km-ko zirkuitua duzu eskiatzeko. Eremua maila ezberdinetako zirkuituetan banatzen da: berdeak (5), urdinak (37), gorriak(25) eta beltzak(6).

Sierra Nevadan, aldiz, 2.100 eta 3.282 metro bitarteko mendiak daude. Bigarren aukera honetako zirkuituak 84 km dauzka. Zirkuitu berdeak 8 dira; urdinak, 33; gorriak, 35 eta beltzak 4. Hemengo klima Kataluniakoa baino askoz ere hobea da; gainera, gaualdean sekulako giroa omen dago. Hori bai, kilometroen aldea askoz ere handiagoa da gure lurraldetik abiatuta.

Honekin guztiarekin konformatzen ez eta Espainiatik kanpo joateko guraria dutenentzat, Suitza edo Aspen (AEB) gomendatzen dut. Hauek ezin dira aurretik aipatutakoekin alderatu prestakuntza aldetik, zirkuitu kopuruen aldetik…

Aukera horietatik zein duzue gustukoen?

Comments { 1 }
-->