Azkenean lortu dut konektatzea!!! Ez da erraza izan, atzo Madrilera iristea bezain zaila, egia esan! Imajinatzen duzue Ordizia-Madril 12 ordutan? Bada, horixe izan zen egin genuena!! Eta zuek pentsatuko duzue: “Baina, nola?? Arazoren bat bidean?? Zerbait hondatu zen?? Eeeez! Bakarrik, behin bidaiatzen hasita, Espainia osoa zeharkatu genuela hiriburura iristeko. Bai, bai, o-so-a: Ordizia – Gasteiz- Logroño – Alfaro… Azkenean, Madrilgo mendilerrora iritsi eta hiruzpalau aldiz galdu ondoren, lortu genuen gure xedea: mendi puntan zegoen LA BARRACA hotelera iristea!! Neke-neke eginda heldu ginen, baina gu beti lanerako prest, gure lehenengo kronikatxoa bidaliko genuela erabaki genuen (mugikorren bidez bidaian esan genizuen bezala). Baina, tira, ikusiko bazenute ze aurpegi jarri zuten hotelekoek WIFIrik bazuten galdetzean???? Lastima kamera eskuetan ez genuela, bestela… Beno, kontua da Nebrijako Unibertsitatean gaudela oraintxe eta niri irakasle baten bulegoa utzi didatela (hemen badute WIFIa baina inork ez zekien pasahitza…).
Oztopoak alde batera utzita, zertan gabiltzan kontatu behar dizuet. Nebrijako Unibertsitateak urtero antolatu ohi du “CONCURSO DE MEJORES ALUMNOS PREUNIVERSITARIOS” delakoa eta ikastolara bere unibertsitate-eskaintza egitera etorri zirenean, honen berri eman ziguten. Gure euskaljakintzako Iñigo Agirre, Igor Novo, Xabier Larraza, Xabier Araña eta Ibai Mendiari izugarri gustatu zitzaien ideia eta baldintzak betetzen zituztela ikusirik (Batxilergo 1go mailako emaitza akademikoetan batez bestekoa 7 izatea) berehala mugitu ziren izena emateko. Neska talde bat ere ez zen atzean gelditu eta, azkenean, bi kandidatura aurkeztu genituen. Ez genuen baina lortu bi taldeak hautatuak izatea. Lastima! Baina kontuan izan behar da Espainia osoko ikastetxe mordo bateko ikasleak izaten direla hautagai eta talde batena besterik ez bada ere, gustura jaso genuen hautapenaren berria. Beraz, hementxe gaude: Nagore Andueza, Enara Etxeberria, Arrate GarcÃa, Irati Larraza, Esther Eskisabel eta ni.
Bi hitzetan azaltzeko lehiaketak bi egun irauten du. Lehenego egunean, orientaventura deitzen diotena dugu: mapan zehaztutako hainbat puntu aurkitu behar dituzte eta, horretaz gain, hainbat froga fisiko gainditu ( zuhaitzetara igo, txirrinduz oztopo batzuk zeharkatu, arku eta zerbatina-tiroa egin…). Ikusten duzuen bezala, abentura ez zaigu falta!!
Goizeko 10:30ean eman diote lehen saioari hasiera eta hortxe dabiltza gure neskak erabat konzentratuta puntu horien bila eta bidean topatzen duten oztopo eta traba orori aurre egiteko prest! Esan behar, atzo gauean gure estrategia zehaztu genuela eta bai taldeko kapitaina eta bai besteak mentalitate lehiakor bezain positiboarekin sumatu nituela (ja-ja).
Beno, oraintxe iristear daude lehen froga honetatik (bozgorailutik esan dute). Banoa korrika. Ea nola joan diren gauzak!! Izango duzue gure berri!!!

Joan den asteazkenean
Hala ere, 2. zati hau bukatzeko 2 minutu faltan, Moskuko taldean Papaloukas antolatzaile greziarra kantaxaratu zen eta bere taldea bizi-berritu eta atsedenaldian 32 eta 34ko markagailua utzi zuen. 3. zatian ere markagailuak estu jarraitu zuen eta azpimarragarria da Drobnjak serbiarrak eginiko lan gogorra. 4. eta azken zatian, berriz, Tauk estu hartu zituen aurkariak defentsan eta gainera bi pibotak, Scola eta Splitter, fin aritu ziren uztai azpian.
Entzunda eta ikusita izango duzuen bezala, Frantziako ikasleak eta zenbait sindikatu mobilizazio ugari ari dira egiten Dominique de Villepinek, Frantziako lehen ministroak, martxan jarri nahi duen lehen kontratuaren aurka. Lehen kontratu hau 26 urte baino gutxiago dutenei zuzendua dago eta, funtsean ondorengoa dakar: 2 urteko iraupena duen kontratu batean, inolako kalte ordainik gabe kaleratzeko eskubidea ematen dio enpresa buruari.




Iruzkin berriak