|
A itsatsia
Euskal hitz batzuk berezkoa duten "a" letraz bukatzen dira: alaba (*alab),saltsa (*salts), azoka (*azok), … Azken letra horri "a" itsatsia deitzen zaio. Gizon, zuhaitz, … bezalako hitzak ere -a letraz amai daitezke (gizona,zuhaitza), baina badakigu -a hori artikulua dela eta behar ez dutenean ez dutela hartzen (gizon bat, zuhaitz hori). "a" itsatsi dutenek, ordea, beti berekin dute eta oso-osorik idatzi behar da (alaba bat, saltsa hori).
Baina zeintzuk dira "a" itsatsia duten hitzak? 1. Banakako hitz batzuk. Hona hemen zerrenda.
Adib.: anaia zaharra, feriarik onena, gauza horiek baina: Anai-arreba, ferietan, gauzek. 2. Honako atzizki edo amaierez osatutakoak: -keria: alferkeria, handikeria… -tura/dura: prozedura, abiadura, ohitura… -tza: idazkaritza, agintaritza… -kuntza: berrikuntza, irakaskuntza… -(k)ada: besarkada, eskukada, kamioikada… -kintza/-gintza: zapatagintza, kulturgintza… -(t)eria: gazteria, tresneria… -(k)era: harrera, bukaera, idazkera,… -gura/-kura: logura, azkura,… -bera: bihozbera, hozbera, sentibera,… -aia: paisaia, bidaia, luzemetraia,… -antza: mudantza, mesfidantza,… 3. jatorrizko erdaran “a” letraz bukatzen diren hitz guztiak Adibidez: justizia, ironia, finantza, ekonomia, literatura…. Berezko “-a” noiz galtzen den -A berezkoa duten hitz batzuk, hitz-elkartearen lehen osagaia direnean -a- gal dezakete:
Bi multzo horietako hitzak hiru eratan idazteko aukera dago hitz-elkarketan: |
Praktika


Kaixo lagunok! Zuetako nor ez da txikitatik Son Goku heroiaren jarraitzaile izan? Garai politak haiek, memoria kaskar honen arabera arratsaldeko zortzietan hasten zen hasiera batean eta ez zegoen inor nire gelan ordu honetan kutxa tuntunaren aurrean ez zegoena. Askoren ustez, bizitzako telesail onena izan da, da eta izango da. 




Iruzkin berriak