Euskaljakintzako urte berriari hasiera eman diogu: artikulu berriak idazten ari gara, ariketak sortzen eta baita elkarrizketak egiten ere. Baina, gaurkoan, lan horiek alde batera utzi eta duela urte pare bateko euskaljakintzako kideek hasiera eman zioten atal bati jarraipena eman nahi diogu, zorionak atalari, hain zuzen ere. Aurtengoz sail hau estreinatzeko, Amaiaren urtebetetzea ospatu nahi dugu […]
Badator!!
Azken egun hauetan asko hitz egin da gripeari buruz telebistan nahiz aldizkarietan eta horregatik bururatu zait gai honi buruz azalpen bat ematea. Dakizuen bezala, urte guztietako kontu bera da; dena den, adituek diotenez, aurtengoa indar gehiagorekin dator. Hasteko, esan beharra dago gripea gaixotasun infekzioso bat dela eta gizaki edo hegaztiengan duela eragina. Harrigarria egiten bazaigu […]
Noiz bukatuko da futbol zelaietako biolentzia?
Txikia nintzela, telebistan ikusten nituen futbol partidak. Batzuetan, izugarrizko borrokak izaten ziren futbol estadioetan; beste hainbatetan, ordea, partidua gelditu eta jokalari guztiak aldageletara joaten ziren. Nik zergatik joaten ziren galdetzen nion neure buruari. Orduan esaten zidan aitak jarraitzaile batzuek bengalak piztu eta beste jarraitzaileei bota zizkietela. Ni oraindik ez nintzen ohartzen zer ari zen gertatzen […]
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Iruzkin berriak