Runnin Hooli Festival 2006

Albiste izugarria jaso dugu azken egun hauetan. Urtero bezala, 2006an ere Runnin Hooli Festival-a ospatuko da, eta aurten, gainera, nahiko gertu izango dugu jaialdia, Bartzelonan, hain zuzen ere, 2006ko martxoaren 18an. Joko duten taldeak hauek izango dira: The Opressed, Argy Bargy, eta The Crack . Talde hauetan guztietan famatuena The Opressed talde galestarra dugu. 80. […]

Comments { 0 }

Athletic oraindik bere joko onaren bila.

Aspaldikoa da, jada, Athletic-eko joko txarraren berria. Hasiera batean, Mendilibar entrenatzaileari egotzi zioten taldearen egoera kaskarra, horregatik, hau kanpora bidali eta Clemente jarri zuten bere ordez. Azken jardunaldi hauetan, asko nabari izan da bai komunikabideek eta bai taldearen izenak berak izan duen eragina partiduak irabazteko presioari dagokionez. Era berean, oso positiboa iruditu zait entrenatzailaren jarrera […]

Comments { 5 }

NIKE-en iragarki berria

Nike marka estatubatuarrak bere azken iragarkia ezagutzera eman du duela gutxi. Orain arteko bere iragarki guztietan bezala, oraingoan ere, momentuko kirolaririk onenak bildu ditu. Hauen artean, dudarik gabe gure arreta gehien piztu duena Rafa Nadal gaztea izan da. Izan ere, 19 urteko tenislari gazte hau, dagoeneko publizitate munduan etxe bat baino gehiagoko irudi bihurtu da. […]

Comments { 1 }
-->