Oparitu esaldi bat euskarari!

Urtero bezala, aurten ere euskaljakintzakook gure harri koskorra jarri nahi izan dugu Euskararen Eguna ospatzeko. Azterketa garaia da guretzat eta batzuk han eta beste batzuk hemen gabiltzan arren, atzo bildu ginenok eukarari esaldi bat oparitzea erabaki genuen. Oso ekimen xumea, zalantzarik gabe: Creative Commons lizentziadun edo domeinu publikoan dagoen irudi bat hartu (gehiago hemen) eta […]

Comments { 0 }

Kirol epaileen aurrean ere, errespetuz!

Azkenaldian, gero eta gehiago entzuten dira kiroletako norgehiagokak zuzentzen dituztenen aurkako irainak. Egundokoak entzunarazten dizkiote epaileari, batzuetan akatsen bat egin izana leporatzeagatik eta besteetan ikusleak honek hartutako erabaki zuzenarekin ados ez egote hutsagatik. Noiz arte jarraitu behar dugu hauei iseka egiten? Hementxe esandako honen guztiaren adibide garbi bat. Goazen, bada, gai hau atalez atal aztertzera. […]

Comments { 0 }

Ozono-geruza, ingurumenarekin dugun konpromiso ahaztua

Irailaren hasiera zen EITBko eguraldi iragarpenean zera entzun nuenean: “Badirudi ozono-geruzaren zuloak hobera egin duela azken urteotan”. Ez dago dudarik berri lasaigarria dela denontzat; izan ere, ez zen arazo makala gizakiok geuk sortu genuena. Hortxe dago gakoa, genuena. Anomaliak hobera egin duela entzun eta gure lehenengo erreakzioa iraganeko arazoen karpetara mugitzea izan da.  Horixe bera […]

Comments { 0 }
-->