Aurreko apirilaren 18an, San Francisco hiriak minutu bateko isiluneaz eta sirenen hotspean duela zehazki mende bat bere kaleetan eta eraikinen azpian bizia galdu zuten guztiak bergogoratu zituen.
Bertan, besteak beste, hondamena gertutik ezagutu zuten biktima gutxi batzuk ere aurkitzen zirela (denak 100 urtetik gorakoak, noski) kontuan hartuta, hainbat ekitaldi antolatu zen. Esate baterako, herritar askoren eskutik garai hartako arropekin janzteko ekimena, irudian ikus dezkezuen bezala.
Hiri honek antzeko lurrikara izango duen edo ez jada ez da zalantzazkoa, argi baitago, jakitunen ustez, gertatuko dela; arazoa noiz izango den asmatzea litzateke (oraingoz, behintzat, ezinezkoa dena). Hiritarrek, euren aldetik, ezjakintasuna dela edo ez dela, ez dute gertakizun hau hurbil ikusten eta gertatutakoa bizitzako beste atal menderatu gisa gordetzen dute bere gogoetetan, beti ere, hor dagoela ahaztu gabe.
Bukatzeko, gure omenaldi txikitzat hartu daitekeen honetan, azpimarratu, garaiko jendearen ekimena eta beraiekiko miresmena, beste edozein hirirekin amaitu izango zuen hondamenari aurre eginez eta guztiz suntsitutako 90.000 eraikuntzen hondarretatik abiatuta, urte gutxiren buruan, bere herrialdearen ikur eta guztien paradisu bilakatuko zenaren lehen oinatzak ezartzeko gai izan zirelako.
Informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hementxe edo, agian, hemen.
No comments yet.