SENTSAZIONALISMOA OTE??

Lehengo batean egunkaria hartu eta atzeko aldean nire arreta zuen artikulu batekin egin nuen topo. Egia esan, bertan ageri zen argazkiak (artikulu honetan agertzen dena) eta izenburuak izan ziren berau irakurtzera bultzatu nindutenak.

Testuak, Turkiako herrixka batean bizi den familia bateko senideei buruz ziharduen, izan ere, bertako bost ahaide “lau hankatan� ibiltzen dira, hots, euren besoez gain, bi hankez ere baliatzen dira mugitu ahal izateko. Gainera, kide horietatik bik ez dute inoiz soilik hankez baliaturik oinez ibiltzea lortu eta beste hirurak ,ordea, oso epe motzez burutzeko gai izan dira.

Aurkikuntza honek asko harritu ditu jakintsuak, izan ere, hasiera batean, behintzat, gizakiaren eboluzioan galdutako “eslaboia� (edota begizta) ote zirelako ustea baitzuten Britainia Handiko ikerlariek. Ondoren, Espainiako adituei galdegin eta hauek aukera hori deuseztatu dute. Dirudienez, bada hainbat datu gizaki hauek homo sapiensaren aurretiko ez direla pentsatzera bultzatzen dutenak. Alde batetik, norbanako hauek anatomikoki gaur egungo gizakien gorpuzkera bera dute, bestetik, duela sei milioi urteko izaki koadrupedoek baina hanka luzeagoak eta beso motzagoak dituzte. Hori guztia gutxi balitz, beste desberdintasun bat ere badago adituen iritziz, izan ere, garaiko izakiak mugitzerako orduan hatz koskorrak lurrean finkatzeaz baliatzen ziren bitartean, familia honetako senitartekoek esku ahurra darabilte oinarri gisa.

Orduan, zein da norbanako hauen ibiltzeko eraren kausa? Bada, mentalki atzerapen handia jasaten duten pertsonak izateaz gain, “Ataxia cerebelosa� deritzon gaixotasuna jasateak galarazten die ibilera normala izatea. Honek guztiak gainera, eragina du hitz egiterako orduan, izan ere, ez baitituzte 100 hitz baino gehiago erabiltzen.

Artikulu honek pare bat egunetan garrantzi handia lortu du eta, beraz, aldizkari, egunkari, dokumental, telebista programa eta albiste guztietan agertu izan da. Honek guztiak jendearengan berriz ere hain ezaguna den etika profesionala zalantzan jarri du eta eztabaida berrireki du. Nik, interneten aurkitu dudan Luis Alfonso Gámezek idatzitako testua irakurtzera animatzen zaituztet eta, ondoren, zuen iritzia ematera bultzatzen. Izan ere, bidezko harrera egin diote albiste honi? Jende honek pairatzen duten gaixotasunaz iseka egin ote da? Edota morboa dela eta langileek euren etika baztertu eta inongo gupidarik gabe jardun al dute?

Milaka galdera egin daitezke, beraz, zuen erantzun eta iritzien zain geratzen naiz.

El Diario Vascok argitaratutako artikulua bere osotasunean irakurtzeko klikatu hemen.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->