SOS SAHARA

saharar errefuxiatu batzuk Gipuzkoako herri askotan saharar errefuxiatu kanpamenduetarako elikagaiak jasotzen ari dira. Jasotzen ari diren elikagai eta produktuak azukrea, atuna eta konpresak dira. Bilketa Donostian zentralizatzen ari da Saharar Herriaren Adiskide Elkartearen bidez, eta, otsailaren 12an, Araba eta Bizkaiako karabanarekin bat eginez, Saharantz abiatuko da.

Badira urte batzuk karabana hau antolatzen hasi zela. Elikagaiak jendeak ematen ditu eta kamioiak enpresa pribatuek eta udaletxeek emandako diru laguntzekin erosten dira. Lehengo urtean 100 tona elikagai eta 6 trailer biltzea lortu zen. Aurten, otsailaren 12an Bilbotik irtengo da karabana Alacantera bidean, ondoren, Aljererantz ontziratuz. Fronte Polisarioko kideak joango dira bertara trailerren bila eta bi mila kilometro inguru egingo dituzte Tindufera bidean “Dakar” solidario honi amaiera emanez.

Aurreko urteetan euskal bolendresak eta Mugarik Gabeko Suhiltzaileak izaten ziren karabana kanpamenduetaraino eramaterearen arduradunak, baina, azken urteetan, Aljerian sortutako segurtasun arazoak direla medio, sahararrei utzi behar izan diete beraien postua.
Fronte
Sahararrek 30 urte daramatzate basamortuko lur idorretan errefuxiatuta. 1975 urtera arte Espainiaren lurrak izan ziren Mendebaldeko Saharakoak eta Francok espainiar probintziatzat hartzen zituen lur haiek. Diktadorea hil zenean, Espainak bere kolonia utzi zuen, Marokorekin azpijoko batean Saharako lurrak saldu zizkion, sahararren independetzia nahiei entzungor eginez. Marokok Martxa Berde delakoan, Saharari eraso zion eta jenozidio saiakera bat egin zuen sahararren artean. Milaka eta milaka sahararrek erbesterako bidea hartu behar izan zuten marokoar armadak fosforo eta napalarekin bonbardatzen zituen bitartean. Aljeriak laguntza eskaini zien sahararrei eta bertatik antolatu zuten beraien erresistentzia. Errufuxiatu kanpamenduak antolatu zituen Fronte Polisarioak, sahararren askapenarako erakundeak, eta Marokoren aurkako gerrari ekin zion, betiere aljeriarren babespean. 1991an NBE erreferedum promesak zirela medio, bakea hitzartu zen. Baina Marokok erreferenduma atzeratuz jarraitzen du ordundik etengabeko azpijoko batean eta espainar gobernuak potentzia kolonizatzaile bezala duen ardurari muzin egiten dio.
Eta basamortuan jarraitzen dute bitartean berrehun mila sahararrek nahiz eta NBEk eta Eskubide Intenazionalak arrazoia ematen dieten. Azken urteetan bizirauteko beharrezkoak dituzten hornigaiak murriztu dizkiete gainera eta, horregatik, karabanaren laguntza inoiz baino gehiago behar da.

Informazio gehiagorako
ucs-sku@euskalfondoa.org
telefono zenbakia: 619029648
Kontu korronte zenbakia: 30350080940800094177

Saharar egoeraren azken berriak ezagutu nahi izanez gero, klikatu hemen.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->