Telebistako kate askotan, jendearen dirutza agerian uzten duten programa gero eta gehiago daude azkenaldian: Casadas con Miami (Cuatro), Hijos de papa (Cuatro), Quién vive ahà (La sexta)... Telebista saio horietan Espainiako eta Estatu Batuetako aberatsen etxeak ikusi edota beraien kontu korronteetako zero kopuruez jakin dezakegu. Esther Porto, Maria Bravoeta Cristina Tarregabezalako pertsonaiak agertzen diren programa hauetan, Espainiako eta Estatu Batuetako aberatsek euren dirutza nola xahutzen duten ere ikus dezakegu: Luis Vuittoneko 1.560 euroko poltso bat, Monclereko 1.000 euroko jaka bat, Suarezeko 1.796 euroko eraztun bat… Halaber, dantzaleku bat erabilera pribatu baterako erreserbatzen dutela jakin dezakegu, edo dirudun horien etxe barrura sartu eta Eva Longoria bezalako lagunen bisiten lekuko ere izan gaitezke.
Saio horiek, nire iritziz, oso aukera ona ematen dute inbidia pasatzeko, edota gaur egun munduan ematen ari diren zorigaitzez ahazteko (Japoniako hondamendia, krisialdi ekonomikoa…). Dena den, alde positibo hori ikusi arren, esan beharra daukat, pairatzen ari garen krisialdi ekonomikoa eta jendea bizitzen ari den pobrezia kontuan hartuta, lotsagarria iruditzen zaidala horrelakoak emititzea. Nik uler dezaket ez dela beraien errua aberatsak izatea, baina ulergaitza iruditen zait, sekulako dirutzaz gozatzeko aukera izanda, behardunei laguntzeko gogo izpirik ere ez izatea.
Gainera, orain dela pare bat urte horrelako saio batean ikusi nuen bonbazian bizi zen pertsona batek bere zebitzaria zakur bat balitz bezala maneiatzen zuela alde batetik bestera. Ez hori bakarrik, “chacha” edo “criada” bezalako mespretxuzko izenak erabiliz deitzen zion. XXI. mendeko telebista saio batean aberatsek beraien zerbitzariekiko dituzten jarrera gutxiesgarriak telebistan ikusi ahal izatea lotsagarria iruditzen zait.
Gaur egun, munduan 1.300 milioi pertsona daude dolar bakarra dutenak egunean, eta 3.000 milioi pertsona eguna 2 dolarrekin igaro behar dutenak. Datu hauek kontuan izanda, axolagabekeria izugarria iruditzen zait 5 pisuko etxe, Ferrari pare bat eta 3 etxebizitza gutxienez duen jendeari buruzko telebista saioak egitea. Amaitzeko, iruditzen zait programa hauen erruz aberats guztiak inozoak eta axolagabeak direla uste dugula. Ez da, agian, horrela izango; halere, saio hauek direla eta, bonbazian bizi diren guztien iritzi orokor negatiboa jasotzen dugula garbi dago.
Iruzkin berriak