 Udaberriko  lehen eguzki izpi eta haize goxoak neguko hotzak eta haizeak astiro  eramaten dituenean marrazten diogu irribarrea gure aurpegiari. Eta egia  da, udak eguzkia lagun duelarik atea jo orduko, umoreak hoberantz egiten  digu guztioi. Berehala joaten zaigu burua hegaka, eta oporrak noiz  iritsiko diren galdezka hasten gara. Ni, baina, gazteen buruetan  murgilduko naiz, batez ere, unibertsitatea itxaroten duten horien  nahietan. Garai garrantzitsua dudarik gabe: erabaki ugari hartu  beharreko garaia, gure etorkizuna defini dezaketen erabakiak hartu  beharrekoa. Baina, dirudienez, presio honek behar baino lehen bultzatzen  ditu gazteak oporren ateetan jotzera. Halere, ate-joka joan aurretik  komeni da aukera ezberdinak aztertzea.

Hasteko,  ingelesa edo beste edozein hizkuntza atzerrian ikastea litzateke  irtenbide bat. Hizkuntzak ikasi eta munduko lurralderen bat ezagutzeko  aukera bikaina da. Gustuko duzun lurraldea aukeratu eta bidaia antolatua  eskaintzen duten agentzia baten bidez joan zaitezke. Gainera, bertan  zauden bitartean, hango familia batekin bizitzeko aukera izan dezakezu.  Agentzia hauen artean ezagunak diren hainbat ditugu: Eas-Vele, EF …
Beste aukera bat norberak bere bidaia antolatzea da: lagun taldearekin leku desberdinak ezagutu, ekintza berriak egin… Gazte askorentzat lurralde berri eta exotikoak bisitatzea izan daiteke nobedadea. Baina zein da arazoa? Dirua, ditxosozko dirua! Eragozpen handiak jartzen dituen elementua, dudarik gabe. Halere, ez badugu nahi metal preziatuak gure planak izorra ditzan, irtenbide merkeagoak bilatu beharko ditugu.Egun, hegazkin konpainia askok bost sosengatik saltzen dituzte bidaiatzeko txartelak. Azken hamarkadan, kostu baxuko edo low cost konpainiek protagonismo handia hartu dute. Easyjet konpainiak eman zuen lehen pausoa eta, harrezkero, eskaintzak hobetuz joan dira. Beraz, dirua jada ez da hegan egiteko oztopo, besteak beste, ondorengo konpainiei esker: Easyjet, Spanair, Aireuropa, Ryanair, Airberlin…
 Zure  oporraldietan leku bat baino gehiago bisitatu nahi duzula? Abenturak  bizitzeko gogoa, lagun berriak egiteko nahia eta beharrezkoa baino ez  daraman motxila da zure irtenbidea, eta Interrail-a da zure  aukera. Gazte askok hautatzen duen irtenbidea da: 2. mailako tiketak  eskuan dituzula, trenez Europako 28 herrialdetan zehar mugarik gabe mugi  zaitezke. Norberak hautatzen du bere ibilbidea eta ezagutu nahi dituen  lekuak; beraz, aukera paregabea da Europa diru gutxiren truk ezagutzeko.  Animatzen bazarete, ondorengo helbidean duzue informazio guztia. Eta ez ahaztu motxila elementu garrantzitsua dela. Hementxe dituzue hura ondo hornitzeko aholkuak: Nola prestatu dezakegu motxila?

Mundua  ezagutzeaz gain, 18 urte badituzu eta betidanik zure oporrak zerbait  probetxuzkoa egiten igaro nahi izan badituzu, udako egunak GKE (ONG)  batean lan egiten edota borondatezko lan batean igarotzea izan daiteke  aukera polit bat. Lan hauetan, trukean ezer jaso gabe proiektu  sozialetan parte hartzen dute gazteek hiruzpalau astez. Mota askotariko  lanak izan daitezke: ondare kultural naiz arkitektonikoak zaharberritu,  ekologia edo ingurumena zaindu…
Eta  zure nahia laguntza behar duen jendeari denbora eskaintzea bada, behin  prestakuntza saioak jasota benetan aurrera jarraitzeko prest bazaude,  gazte boluntario bihurtzen lagundu diezazuketen hainbat helbide erabilgarri dituzu hemen. Anima zaitez!
Primeran! Beraz, dagoeneko badaukagu bidaiaren helmuga eta bertara iristeko behar ditugun baliabideak. Zer egin behar dugu orain? Premiazkoena lo egiteko lekua gordetzea izango litzateke. Honetan ere diruak mugatzen bazaitu, Aterpekide txartelari esker, Europako ostatuetan beherapenak eta eskaintza bereziak eskura ditzakezu. Gazteoi bidaiatzeko aukera eta eskaintza ugari aurkezten zaizkigu; beraz, mundua ezagutzera atera aurretik informazioa lortu eta interesgarri izan daitezkeen aukera ugari dituzula ohartuko zara.
Mundua ezagutu, lagunak egin eta esperientzia berriak bizi nahi badituzu, oraintxe duzu aukera. Eman ezazu pausoa mundurantz!
Informazio gehiago:

Iruzkin berriak