Pixkanaka-pixkanaka hiztegia aberastu nahi duzu? Bada, aste honetan Gaurko HItza delako atal berria estreinatu dugu euskaljakintzan. Gure asmoa egunero hitz berri bat azaltzea da, ahalegin berezirik egin gabe, euskararen oinarrizko hiztegiaz haratago joan gaitezen.
Non topatuko dugu hitz berria?
Euskaljakintzako albo-barran, goialdean, egunero hitz berri bat ipiniko dugu. Bertan klik eginez, sortu dugun blog berrira joango gara. Eguneko hitza hiru ikuspuntu ezberdinetatik ikusi ahal izango dugu:
- Harluxet hiztegi enziklopedikoak ematen duen azalpena (adiera ezberdinekin, baleude)
- Adorez sinonimoen hiztegiak eskaintzen dizkigun sinonimoak
- Hitza esaldi baten barruan (CorpEus edo Ereduzko Prosa gaur baliatuta)
Nola kontsultatu ateratako hitzak?
Hitz bakoitza hasierako letraz gordeko dugu; beraz, kontsulta egiteko garaian, etiketak letrak izango dira. Gauzak horrela, A letra klikatuz, esaterako, ordura arte hizki horrekin hasitako hitz guztiak ikusi ahal izango ditugu.
Ariketak
Hamabostean behin, gainera, ariketa bat ipiniko dugu azken tarte horretan ateratako hitzak hobeto finkatzeko, eta, noizbehinka, errepaso orokorra ahalbidetuko digutenak ere sartuko ditugu.
Hiztegi kaskarra duzu? Ez galdu, bada, gurekin ikasteko aukera…Â 🙂
Iruzkin berriak