Tag Archives | bakarrizketak

Terrat Pack, zirraraz beteriko ikuskizuna

Terrat PackAste Santuko oporrak egiatan apartak izan ziren niretzat. Portugal zati bat eta Extremadura ezagutu nituen, leku bikainak! Apirilaren 13an itzuli nintzen etxera, baina gutxi iraun nuen; izan ere, hurrengo egunean Errioxarantz abiatu nintzen. Honen arrazoia, beste zenbaiten artean, niretzat oso berezia zen eta bihotzez desiratzen nuen ekitaldi batera joango nintzela zen: Terrat Pack-era, José Corbacho, Berto, Jordi Évole (“el follonero”) eta Andreu Buenafuentekeskainitako monologoek osatzen duten antzezlana. Hona hemen lauen aurkezpena.

Eta azkenean, bai, iritsi zen egun hori: apirilaren 18a! Logroñoko Palacio de los Deportesingurura abiatu ginen ahizpa, laguna eta hirurok arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera, ikuskizuneko ateak noiz ireki zain. Ordu erdi beranduago jada barruan ginen; hori bai, ilara luze baten ondoren. Baina guztiak merezi izan zuen, zalantzarik gabe!

Bederatzietan hasi zen saioa eta, aurretik jakina genuenez Jordi Évole beranduago azaltzen zela publikoaren artetik, aldez aurretik apustu txiki bat egin genuen ea nondik irtengo zen. Beraz, “el follonero” gabe hasi zen guztia. Ezin uste nuen aurrean metro gutxira nituen hiru pertsonaiak telebistan ikusten ditugun berdinak zirela!

Ondoren, bakarkako lana hasi zen: lehendabizi Corbachok aurkeztu zuen bere bakarrizketa, eta ondoren Bertok. Lehenengoak semearekin eta emaztearekin zuen harremanari buruzkoa egin zuen; bigarrenak, aldiz, artista izatearen jatorriaz jardun zuen. Zein baino zein barregarriagoa! Buenafuente hastera zihoanean, hura ezustekoa, bat-batean aldamenean “el follonero” ikusi nuenean! Eta “¡Buenafuente, ya estoy aquí!” oihukatzen zuen bitartean aldendu zitzaidan umorista. Honek ere bere bakarrizketa aurkeztu zuen eta oso modu naturalean, gainera: bat-batean azaldu eta publikoarekin berbetan egongo balitz bezala.

Donostian

Eta azkenean, Buenafuente jauna azaldu zen berriro, oraingoan bai, monologoari hasiera eta amaiera emateko asmoz: “Lo que habéis visto ahora han sido mis teloneros; un aplauso, por favor” azalduz. Hasiera alaiagorik ba ote? Eta azken honen zatitxoarekin puzzlea osatuta zegoela uste genuenean, “trikimailu” bat egin zuen. Baina hori zuen imajinazioaren esku utzi nahi dut edo, bestela, joatera gonbidatzen zaituztet, Espainia osoko bira baita!

Besterik gabe, soinua uniformea bihurtu arte aritu ginen txaloka, txistuka… denok bat egin genuen eta ezin izan genuen gelditu. Merezia zuten, horixe baietz! Eta bertatik irtetea gindoazenean, Berto eszenatokira azaldu zen berak asmatutako, eta “Logroñori” zuzendutako, abesti bat kantatzera; bitartean, Jordi platano bat janez jada saioa amaitu zela adierazi zigun barrezka eta Corbacho atzetik “ustekabean” galtzontziloetan pasa zen, gu ikustean berehala estaliz. Orduan gu bai hasi ginela barrezka!

Bukaerarako utzi nahi izan nuen ikuskizunaren nondik norakoaren azterketa. Gehien gustatu zitzaidana denbora guztian ikusleen arreta jasotzeko eskaini ziguten berezko xarma izan zen, ez baitzuten alde batera utzi xehetasun bakar bat ere. Nire ustez, bizitza esperientzia alaiez bete behar da eta Terrat Pack ikusteko aukera izatea horien artean ia gailurra ukitzen duela esatera ausartuko nintzateke.

Zuetako batzuk jakingo duzuen bezala, La Sexta katean emititzen da programa eta Iruñean izan zireneko monologo zatiekin eta euren San Ferminetako korrikaldi propioarekin agurtzen naiz.

Comments { 0 }
-->