Tag Archives | euskara

Hitz-katea Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

ENEGaur zortzi ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna. Aurtengoan ere, egun hau ahalik eta ederrena izateko, euskaljakintzakook gure harri-koskorra jartzen saiatuko gara. Horretarako, hainbat ekimen prestatu badugu ere, gaur bertan hasi eta abenduaren 3an amaituko dugun honetan zuon laguntza beharrezkoa izango zaigu. Hizkuntzarekin hitz-kate luze bat egitea da gure asmoa. Hitz-kateak guretzat sinbolizatzen du euskarak denon arteko harremana, lotura, behar duela; norbanakook egin ditzakegun ekarpen xumeekin gauza asko lor daitezkeela.

Erronka katea abenduaren 3ra arte mantentzea izango da. Guk jarriko dugu lehenengo hitza, eta amaitzen den silabaz hasten den hitz bat jarri beharko duzue zuek. Lan horretan, ordea, euskarak katea eteterainoko arazoak eman ditzake hainbat hitzekin. Hori saihesteko, eta kasu horietan baino ez, aurretik eman den hitzarekin lotura semantikoa duten hitzak onartuko dira. Adibidez,  euskara hitzaren jarraipena, amaieran -ra silaba duenez,  hasieran silaba horixe duen hitz bat izango litzateke. Hori ezinezkoa da, ez baitago euskaraz silaba horrekin hasiko den hitzik. Kasu horietan, esanahi aldetik aurrekoarekin lotura duen hitz bat onartuko genuke (hizkuntza, euskaldun…).

Izugarri eskertuko genuke zuon parte-hartzea. Ez dugu nahi ekimena ikastolara mugatzea, kanpokoek ere esku-hartzea gustatuko litzaiguke. Hitz bat pentsatu eta uzteko tartea besterik ez dugu eskatzen.

Euskara maite eta lau haizeetara zabaldu nahi dugunez, zabaldu hitza izango da kateari hasiera emango dion hitza. Ea zer lortzeko gai garen!

Comments { 131 }

Jakintzako ikasleak Ordiziako ‘Hutsuneak bete’ II. komiki lehiaketan sarituak

Batxilergoko ikasle sarituakJakintzako DBH eta Batxilergoko ikasleek Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak gazteei zuzendutako ‘Hutsuneak bete’ II. komiki lehiaketan parte hartu zuten duela aste pare bat. Sariak aste honetan banatu dira; horien arabera, ezin ukatu gure ikasleak komikilari finak direnik.

Aurkeztutako komiki-istorioak epaitu dituen Dani Fano komikilariak lanak izan ditu komikien artean batzuk aukeratzen. Ezustekoa hartu du, komiki-istorioak oso-oso onak iruditu zaizkiolako!

Dani Fano bera izan zen sari-banaketan, epaiaren gainekoak komentatzen eta sariak banatzen. Lehiaketa hau bi mailatan banatu da: A Maila (DBH 2. zikloa) eta B Maila (Batxilergoa).

Hauek dira gazte saridunak eta saritutako lanak:

A mailan

  • DBHko Jakintzako saritua Dani Fano komikilariarekinDBH4. 1. saria: Ama kontratatu!, Jon Hernandez Lekuona (Oianguren)
  • DBH4. 2. saria: Ai ama!, Irati Otamendi Urbiztondo (Jakintza)
  • DBH4. Aipamen berezia: Ratatata!, Mikel Alejo Barcina (Oianguren)

B mailan

Zorionak guztiei!!!

B mailako komiki irabazlea (egin klik irudiaren gainean neurri handian ikuseko):

Comments { 1 }

Hautaprobetako euskarako azterketarako aholkuak

hautaproba2Dakizuen bezala, Hautaprobak unibertsitatean sartzeko bidea ematen duten gaitasun-probak dira, eta horiek gainditzea derrigorrezkoa da ikasketak unibertsitate publikoan hasi nahi duten bertako zein kanpoko ikasleentzat.

Aurtengo Hautaprobak izkinaren bueltan dira. Hainbeste kezka, buruhauste, urduritasun, larrialdi eta estura sorrarazten dizkiguten azterketak hementxe dira, ekainaren 10ean hasi eta 12ra bitartean. Euskarako proba, dakizuen bezala, azken egunean izango da, ostiralean.

Azken urteetan, euskarako azterketa ahalik eta ongien egin dezazuen, hainbat aholku eta iradokizun argitaratu dugu. Hementxe dituzue, errepaso modura, horiek guztiak bilduta:

  1. Azterketaren egitura eta ezaugarriak
  2. Argudio testua idazteko aholkuak
  3. Zenbait gomendio euskarazko azterketako idazlana hobeto egiteko
  4. Puntuazioa
  5. Idazlanaren autoebaluazioa
  6. Galde-erantzunen autoebaluazioa eta kontuan izan beharrekoak
  7. Gaia eta laburpena
  8. Azken aholkuak

Hautaproben inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, jo ezazue ondorengo gunera: euskaljakintza hautaproba. Bertan, atalez ataleko prestaketa, egindako ereduak eta bestelako laguntza topatu ahal izango duzue.

Zorte on! 😉

Comments { 1 }
-->