Orain dela hilabete batzuk Europa osoan eragina izan zuen zerbait gertatu zen: Suitzako UD alderdiak erreferendum bat antolatzea eskatu zuen. Bertan, minareteak eraikitzea debekatu behar zen edo ez galdetzen zen. Suitzako konstituzioaren arabera, erreferendum bat antola daiteke gai bati buruz herritarrek horrela eskatzen badute, nahiz eta gobernua honen aurka agertu. Gobernua, parlamentua, erakunde erlijiosoak eta hainbat erakunde erreferendumaren aurka agertu ziren. Gainera, hainbat kantoitan debekuaren aldeko propaganda debekatu zen. Hala ere, erreferendumean, %57,5ek debekuaren alde egin zuen. Europa osoan kritikak egon ziren, jendearen eskubideen aurkakoa zela adieraziz eta xenofobiak eta islamofobiak eragin zutela esanez.
Herriak demokratikoki erabaki du, eta ez da gobernuak inposatutako zerbait. Suitzak, beste estatu batzuek ez bezala, demokrazia zuzen baten antzekoa dauka, hau da, populazioak zuzenean parte har dezake erabakietan. Populazioaren zati batek zerbait eskatzen badu (100.000 sinadura behar dira) erreferendum bat antolatu behar da. Beste estatuetan, berriz, gobernuak bakarrik antola ditzake erreferendumak. Proposamena onartzeko gehiengo bikoitza behar da, hau da, populazioaren eta kantoien gehiengoak baiezkoa eman behar du. Erreferendumean, populazioaren %57,5ek eta 26 kantoietatik 22k bai bozkatu zuten. Beraz, erabaki hau Suitzako herriak askatasunez hartua da eta demokratikoki onartua.
Hala ere, nahiz eta gehiengoak onartua izan, batzuen ustez, erabaki hau “gehiengoaren diktaduraren” adibide bat da; gehiengoak gutxiengoari eskubideak kentzen dizkiola, alegia. Hau ez da egia. Minarete berriak eraikitzea debekatzea ez da eskubideak kentzea. Eraikita dauden minareteak mantenduko dira eta ez dira meskitak debekatzen; beraz, musulmanek bere erlijioa praktikatu dezakete. Gainera, minareteak asko nabarmentzen dira eta eta hiriaren skyline-a aldatzen dute. Minareteak ondo gelditzen dira Istanbulen edo Kairon baina ez Mendebaldeko Europako hiri batean.
Horretaz aparte, Suitzako eta, orokorrean, Mendebaldeko Europako musulman gehienak inmigranteak dira eta asko ez dira integratzen. Europako populazio musulmana asko hazi da azkeneko urteetan eta hauen artean islamista erradikalak daude. Erradikal hauek bosgarren zutabe bat osatu dezakete eta terroristak sortu. Gainera, islamista hauek meskitetan adoktrinatzen dituzte. Minareteak islamismoaren zabalkuntzaren adierazleak dira. Recep Tyyip Erdogan-ek, orain Turkiako lehen ministroa denak, 1997an minareteak islamaren baionetak direla esan zuen. Beraz, nire ustez, intolerantziarekin ez da tolerantea izan behar. Herrialde musulman gehienetan ezin dira musulmanak ez diren eraikin erlijiosoak eraiki.
Referendum honen ondorioz Europan zehar antzeko erabakiak hartzeko eskatu dira, alde batetik, eta kritikatu egin da, bestetik. Islamismoaren hazkuntza laizismoaren aurka doa. Ilustraziotik eta Iraultza Frantsesetik hasita estatuaren eta erlijioaren arteko banaketa lortu da, eta musulmanek ez dute hori onartzen. Gainera, erlijioa sexista da, emakumeek eskubide gutxiago dituztelako. Adibidez, emakume musulman batzuek bere borondatez estaltzen dute burua, baina beste askok bere familiak derrigortuta. Laikoak diren herrialde musulmanetan ere erlijioak indar gehiago hartzen du. Turkian, adibidez, AKP alderdiaren gobernu islamistak konstituzioa aldatu nahi du, eta armadari eta epaileei -laizismoaren zaintzaile- boterea kendu nahi die, Atatürk-en erreformak deseginez. Beraz, kontu handiz ibili behar da honekin eta argi gelditu behar da mendebaldeko kultura onartu behar dutela hona etortzen diren inmigranteek.
Ondorioz, nire ustez, minareteak intolerantziaren sinbolo dira; beraz, ez dira gehiago eraiki behar Mendebaldeko Europan. Gainera, inmigrazioari kontrol gehiago jarri behar zaiola iruidtzen zait, berandu izan baino lehen.
Iruzkin berriak