Zer ari da gertatzen gaur egun supermerkatuetan? Ez gorde Eroski, Carrefour, Mercadona… edo antzeko supermerkatuetako armairuetan ezertxo ere! Badaude “artista” asko horietan txanpona sartzen dutenak, barruan ezer gorde gabe, helburu garbi batez: armairuak giltzaz itxi eta giltzak etxera eraman lasaitasun osoz.
Honaino ez dirudi oso arraroa, ezta? Galdera, ordea, honakoa da: zer egiten dute ondoren giltzak eskuetan dituztela? Bada, giltza horien kopiak egiten dituzte. Hori egin eta gero, supermerkatura bueltatu eta giltzak zerrapoan uzten dituzte, ezer gertatuko izan ez balitz bezala. Ondoren, beraien txanponak jaso eta itxaroten egoten dira. Noiz arte? Norbaitek bere poltsak armairuan gorde arte. Pertsona hauek giltzaren kopia dutenez, inguruan inor ez egon arte itxaroten dute eta, azkenik, barruan dagoena lapurtu eta alde egiten dute. Merkeago eta errazago ezinezkoa da. Ez al daukate lotsarik?
Horregatik, kontu handia izan behar da gauza hauekin: hain praktika erraza izanda, edozein supermerkatu publikotan egin dezakete lapurreta. Askotan gertatu da. Gainera, jende askok hau guztia gezurra dela esaten du edota ez zaiela gertatu behar, denbora laburrez baino ez dituztelako gauzak uzten. Guztiz oker daude. Beraiek lasaitasun osoz gordetzen dituzte gauzak armairuan, seguru daudela pentsatuta (normala den bezala), baina, une horretan bertan akaso lapurreta jaisten ari dira.
Noraino iritsiko gara? Lehen ez zen horrelakorik gertatzen, ez? Ez al dago gero eta segurtasun gutxiago leku eta gauza guztiekin? Modu batera edo bestera segurtasun falta honi amaiera eman beharko geniokeela uste dut.
Iruzkin berriak