Gaur egungo gizartean denok ezagutu eta pairatzen dugun fenomenoa dugu krisi ekonomikoa. Orain dela urte batzuk inork ez zuen espero gure gizarte kapitalista hau pikutara joango zenik, ezta gerrikoa estutu beharko genuenik ere. Orain, ordea, dena aldatu da, ez da lehengo berdina; izan ere, krisiak kolpe gogorra eman du, ondorio asko eta larriak ekarriz. Horietako bat marken arteko “gerra†da. Hau esatean, marka zuri eta marka lider edo jatorrizko marken artean benetako konpetentzia sortu dela esan nahi dut. Azter dezagun auzia.
Hasteko, marka zuri edo produktu zuriak hipermerkatuaren izenpean doazen produktuak dira. Hauek jatorrizko markek produzitzen dituzten ekoizkinak dira eta, publizitatearen beharrik ez dutenez, merkeagoak izaten dira. Hori dela eta, produktu hauek sekulako ospea hartu dute azken urte hauetan, krisia aurrera eramateko laguntza handia eskaintzen baitute. Adituek diotenez, produktu hauek merkatuan izan duten eboluzioa aparta da. 1996. urtean, %12,1ek erosten zituen eta urtez urte handituz joan da: 2006an, %25,5ek eskuratzen zituen; 2009an, aldiz, %40k erosten ditu jada. Azken urtean hartu dute batez ere sekulako indarra.
Dena dela, erosleek sarritan izan ohi dituzte produktu hauekiko mesfidantza eta beldurra. Kalitatea ona izango ote da? Ez al gara hainbatetan dudatan egon zein produktu erosiko? Gainera, produktuek egiten dituzten enpresak egun batetik bestera alda daitezkeenez, produktuen zapore edo kalitatean ere aldaketak egon daitezke. Komeni da jakitea, guk hala uste ez badugu ere, produktu hauek marka liderren berdinak direla, nahiz eta ezin ziurta daitekeen jatorrizko markek prozedura eta produktu berdinak erabiltzen dituztela. Beti egongo da ezberdintasunen bat.
Esanak esan, eta egon daitezkeen ezberdintasunak gorabehera, aipatutako markak kontsumitzea egokia dela iruditzen zait, bizi dugun krisiaren aurrean merkeago erosteko aukeraz baliatzeari egokia baiteritzot. Izan ere, jatorrizko markek eta hipermerkatuek ez dute galtzen, ezta guk ere. Gainera, ¡…que hay crisis!.
Gehiago jakiteko:
Iruzkin berriak