Archive | 2006

Lemoiz, 25.urteurrena

Lemoizko zentral nuklearra 25 urte pasa dira Lemoizko zentral nuklearraren proiektua bertan behera gelditu zenetik. Hori dela eta, lehengo batean erreportaia bat eman zuten ETB 2an. Baliteke nire artikulua berandu iristea hortaz, baina azterketak zirela medio, ezin izan dut idatzi gaur arte. Dena den, norbaitek dokumentala ikusteko interesa badu, grabatu egin nuen. Dokumentalean politikariak, Lemoizen hasiera batean lan egindako ingeniariak, ondoren proiektuaren aurka jarri zirenak (Juan Olagarre), Lemoizko herritarrak eta Euskal Herriko militante antinuklearrak agertzen dira, besteak beste. Gainera, aipatutako dokumentalak energia nuklearraren nondik norakoak ere agertzen ditu modu sinple batean.

Lemoizko zentral nuklearraren eraikitze lanak 1972.urtean hasi ziren. Gogora ekarri beharra daukagu frankismoaren garaian energiaren beharra proganda gisa erabili zela eta diktadorea beti zebilela pantanoak eta bestelakoak inauguratzen. Petrolioaren krisia zela eta, energia nuklearraren aldeko aspustua egin zuen gobernu frankistak. Horrela, Espainiako lehenengo zentral nuklearra eraiki zen Alicanten La Florita izenaz. Ondoren, Garoñako zentrala ere eraiki zuten Burgosen, Gasteiztik kilometro gutxira. Euskal Herrian lau zentral nuklear eraikitzeko proiektua zegoen: Lemoizen, Deban, Ea Izpasterren eta Tuteran. Energia nuklearra modan zegoen ez Espainian bakarrik, baita mendebaldeko herrialde gehienetan ere.

Dena den, zentral nuklearraren proiektua hastearekin batera, bere aurkakoa ere abian jarri zen. Garai hartan, alderdi politikorik gabe, bizilagun elkarteek eraman zuten zentralaren aurkako mobilizazioen pisua. Gerra ondorengo manifestaldi jendetsuena egin zen garai hartan Bilboko kaleetan, garaiko prentsaren arabera, 150.000 pertsona bilduz.

Baina transizio garaian, euskal instituzioek, hainbat alderdi abertzale zela tartean, Lemoizko proiektuaren alde egin zuten. Arzallus eta EAJko kide gehienak alde agertu ziren. Izan ere, petrolioak hondoa jo behar zuela sinetsarazi izan nahi zieten herritarrei: energia nuklearra edo kandeletara bueltatzea beste aukerarik ez zegoela esaten zuten. Energia nuklearra garbi eta segurutzat jotzen zuten. Baina hori horrela ez dela frogatuta geratzen da. Lehenengo ezbeharra Harrisburgen, Estatu Batuetan, gertatu zen baina ez zituen ondorio larriak izan, ez baitzen erradioaktibitatea erreaktoretik irten. Ezbeharrik latzena Chernobylen gertatu zen erreaktore baten eztandaren ondorioz 30 langile hil zirenean. Hodei erreaktiboa Ekialdeko Europa osoan zehar hedatu zen eta 135.000 pertsona ebakuatu behar izan zituzten.

Lemoizera itzuliz, mobilizazioak indartzearekin batera, ETAk lehenengo atentatua egin zuen 1977an. Ekintza hartan, Guardia Zibilak David Alvarez Peña ETAkidea hil zuen. 1978an ETAk jarritako bonba baten eztandaren ondorioz, erreaktore batean lan egiten ari ziren bi langile hilda suertatu ziren. Urte hartan bertan, Euskal Herriko Koordinadora Antinuklearrak jaigiroan ospatu zen konzentrazio batera deitu zuen Tuteran. Inongo liskarrik eta probokaziorik egon ez zen arren, Guardia Zibilak manifestarien aurka egin zuen. Autobusari zain espaloian eserita zegoen Gladis de Estal koordinadora antinuklearren kideak buruan tiro bat jaso eta bertan hil zen. Hilketa honek euskal gizartea asaldatu zuen.

1981ean ETAk Lemoizko ingeniari nagusia, zentralaren zuzendaria izango zena, bahitu eta astebeteko epea eman zuen zentralaren proiektua bertan behera uzteko. Astebeteren ostean, buruan tiro bat emanez hil egin zuten. Hurrengo urtean, Ryanen ordez jarri zuten ingeniaria ere hil zuen ETAk. Ondorioz, egoera jasanezina bihurtu zen Lemoizko langileentzat eta Ibedrolari lanpostuz aldatzeko eskaera egin zioten. Urte hartan bertan PSOEk irabazi zituen Espainiako haustekundeak eta enpresa elektrikoekin gatazka hau “izozteko” akordio batera iritsi zen.

Hala ere guztiz ere, aipatu beharra dago enpresa hauek ez dutela galerarik izan. Izan ere, lotsagarria bada ere, urtero kobratzen diguten argiaren fakturan, zentral nuklear horien eraispenerako beharrezko izan ziren gastuak ordaintzeko kuota bat sartzen digute. Bitartean, bi mila milioi euro kosta zen mamu horren eskeletoak zutik dirau oraindik ere garai beltz haien orogarri gisa, Bilbotik 15 km eskasera.

Comments { 0 }

Ikasle blogariak

Blogariak


  • Allwear: Nagorek eta Leirek sortu duten modaren inguruko bitakora. Azken tendentziak, diseinuko erropa, osagarriak, albisteak… izango dira irakurgai bertan.
  • Zure Txokoan: Felixuka eta Sorgintxok 😆 sortutako bloga. Orokorrean kulturarekin zerikusia izango duten albisteen berri emango dute: musika, literatura, zinea…. Irakurleen kolaborazioa ere eskatzen dute.
  • Euskadi eta Xakea: Xakearen mundua gustukoa baduzu hau da zure bloga. Asier maixu handiak hemen ipiniko ditu jokaldi desberdinen amaierak, xake txapelketen inguruko azken berriak, liburuak…
  • Jun da etorri: Taldeko parrandera handienak (Alaitz eta Nerea) festaz festa etengabe ibiltzen omen dira. Horregatik pentsatu dute bere bloga erabiliz denen berri emateko aukera paregabea dutela. Jaiak gertutik jarraitu nahi badituzu bisita ezazu beraien bloga
  • Kirolak: Leku honetan kirol munduarekin zerikusia duten albisteak irakurriko dituzu. Lehen bistazo batean Errealaren inguruko albisteak dira nagusi; ez da harritzekoa bere webmasterra den Gonzalo Errealaren zale amorratua baita. Azkar eguneratzen den bloga duzu hau.
  • Ordizia K.E.: Lander ordiziko futbol taldean etorkizun oparoa izan dezakeen gaztea da. Futbol taldeko kolore urdina bere bihotzean darama eta hori garbi ikusten da bitakorari bistazo bat ematen badiozue. Ordizia Kirol Elkarteko futbol talde guztien inguruko informazioa aurkituko duzue.
  • Txiki Eroak: Nik uste dut Izaskunek eta Nereak etorkizunean maistrak izateko aukera handiak dituztela. Oso gustukoa dute umetxoen mundua eta, horregatik, erabaki dute umetxoekin lotutako gaien inguruko informazioa zabaltzea, bide batez, gure ikastolako eskolaurreko ikasleek egingo dituzten jaialdien berri ere hemen aurkituko dituzu.

DBH 1eko blogariak

    Comments { 0 }

    Sei Nazioak

    PlakaketaLarunbat honetan, hilaren 18an, Europako errugbi txapelketa garrantzitsu eta zaharrena, 1883an sortua, denaren azken jardunaldia jokatuko da: Sei NazioenTxapelketa. Txapelketa hau hasieran lau nazioen (Irlanda, Gales, Eskozia eta Ingalaterra) artekoa bazen ere, Frantziaren sarrerak bost nazioen txapelketa osatu zuen (frantsesak sartu-irten batzuk izan dituzte, 1931n profesionaltasunagatik salatuak izatean,kaleratuak izan baitziren). Oraingo seikotea 1997an Italia sartzean osatu zen.

    Txapelketa nagusiaz gain, parte hartzaileen artean aspalditik datozen beste kopa txikiago batzuk ere badira: Kalkuta Kopa Ingalaterra eta Eskoziaren artean, Koroa Hirukoitza Erresuma Batuko onenarentzat, Gran slam-a partidu guztiak irabazten dituenarentzat eta Egurrezko Koilara partida guztiak galtzen dituenarentzat, adibidez. Kopa hauek (ohoreagatik) sarituak diren arren, benetan balio duena klasifikazio nagusia da: irabazlearentzat bi pustarri, bat berdintzen dutenentzat eta deus ez galtzailearentzat. Klasifikazioko berdinketa kasuetan, gaur egun, aldeko eta kontrako puntu direrentzia hartzen da kontuan (1997a baino lehen partekatu egiten zen garaipena). Gran Slam (iaz Galesek eskuratua) eta azken aldian Italia eramaten ari den Egurrezko Koilara (aurten ez du eramango azken aurreko jardunaldian galestarren aurka berdindu baitzuen) ondra eta lotsazko sari “preziatuak” dira.

    TouchéXXI. mendearekin batera, emakumeen arteko Sei Nazioen arteko txapelketa jokatzen hasi zen Irlanda, Gales, Eskozia, Ingalaterra, Frantzia eta Espainiaren artean.
    Aurtengo gizonezkoen txapelketa puri-purian dago, izan ere, Frantzia eta Irlanda (nire gustukoena) puntuz berdinduta baitaude; baina puntu diferentzia frantsesek dute alde, beraz, Irlandak irabazteko Frantziak Galesen aurka galdu edo Irlandak Ingalaterrari egundoko egurra eman beharko lioke frantziarren putu diferentzia baino handiagoa lortzeko. Irlandak eta Frantziak galduz gero, txapela lortzeko lehiara Ingalaterra eta Eskozia ere sartuko lirateke. hauek ere lau garaipen erdietsiz. Honela, sekulako karanbola gertatuz gero, eskoziar eta ingelesek ere garaipena eskura dezakete.

    Aurtengo Sei Nazioen Txapelketa larunbat honetan, hilaren 18an, erabakiko da: lehenik eta behin, Italia eta Eskoziaren arteko partida 14:30ean, ondoren, Frantzia txapelketa poltsikoratzen saiatuko da galestarrak garaituz 16:30ean eta, azkenik, ingelesek (nire) Irlanda mendean hartzen saiatuko dira Twickenham zelai mitikoan 18:30ean hasiko den partidan. Partida hau amaitzean, datorren urtera arte agurtzea besterik ez zaigu geratuko. Partidak zuzenean ikusi nahi izanez gero, Canal Plus Deporte 2n emango dituzte eta errugbizale asko (ni haien artean) Urdin tabernan egongo gara.

    Europako errugbi-herri boteretsuena txapelketa hau irabazten duena omen da eta 2003ko munduko txapela Ingalaterrak badu ere, (Jonny Wilkinsonen lesioa eta Martin Johnsonen erretiroa medio) eskuratu ostean, ez du beharko lukeen nagusitasuna frogatu. Tira, bada, igandean bertan saiatuko naiz emaitzak eta garailea nor den erantzun batean ipintzen.

    Esaera batek dioen bezala:

    Comments { 3 }
    -->