El que no corre…

Primitivak, ONCEren Cuponazoak, kinielak edota Euromilioiak diru asko utzi badizu, ez bazaizu axola besteek jakiterik eta aurreko artikuluetan idatziriko autoek ez badizute graziarik egin (zaila benetan), hauxe da zure autoa: Bugatti Veyron 16.4
2001eko Ginebrako auto erakusketan, Volkswagen markako presidente zen Ferdinand Piëchek etxe italiar honetako, jadanik Volkswagenen kontrolpean, lehen autoak mila zaldiko indarra eta 400 km/h-ko abiadura gaindituko zituela ziurtatu zuen, baina inork gutxik suposa zezakeen, bost urtetan, maila hartako astakeria egia izango zenik.

Bost urteko lan gogorra dago auto honen atzean. Lehen pausoak Wolfhang Schreiterren, DSG kanbioen asmatzailea, etorrerarekin hasi ziren. Ordurako ia etsitzen hasiak ziren Volkswagen etxekoak, 360 km/h-ko eta 700 zaldiko muga ezin baitzuten gainditu.

Schreiberrek eta bere teknikoen taldeak ordu asko sartu behar izan zituzten Sauber etxearen haizezko tunelean (tunel de viento) aerodinamika aldetik asko hobetu ahal izateko, falta zen indarra iritsi bitartean. 4 turboak handitu zituzten, honela turboko presioa handitu eta gasolina emaria handitu zituzten. Transmisiorako, berriz, Schreiberrek ez zuen bi aldiz pentsatu: berak sorturiko 7 erlaziotako DSGa.

Pisu aldetik esan behar, 200 kg jaitsi ahal izan zizkiotela proba askoren ondoren, titaniozko eta karbonozko zuntzez eginiko materialak erabiliz. Hala ere, ia bi tonako pisua du (1888 kg).

7993 cm kubikoko zilindrada du, 1001 zaldi, 407 km/h hartzeko gai da eta 0-100 km/h bi segundo eta erditan burutzen du. Gainera, 17 segundo pasa orduko, 300 km/h-ko abiaduran aurki zaitezke. Zifra astronomiko hauez gain, badago beste bat, bere balioa: 1 000 000 €

Bugatti dotore honek 16 zilindro eta lau turbo ditu, hortik datorkio izenaren ondorengo zenbakia. 375 km/h-ra iritsi arte, 6 zilindrorekin soilik egiten du lan eta muga hori gainditzeko gai ikusten bagara eta ahal badugu, “top speed� sakatzea besterik ez dugu eta honela 16 zilindroak batera hasiko dira lanean eta abiaduraren gailurra joko dugu, errepideko lehenengo autoa baita 400 km/h gainditzen.

Gauza guztiek bezala, auto honek ere badu gauza txar edo ez hain on bat, eta ez da bere balioa, ezta bere gurpilek (1800 € bakoitzeko) balio dutena edo 20 minuturoko 100 litro gasolina behar izana. Arazo gisa esan behar da zirkuitu pribatu bat beharko dela auto honetaz gozatu ahal izateko, ez baitago munduan abiadura horretan ibiltzea posible den errepiderik, ezta autoaren bulkada jasango duenik, izan ere,407 km/h ozugarria baita!

No hay carretera en el mundo capaz de aguantarle el “tiron” a este Bugatti. Además el habitáculo está soberbiamente rematado. AUTOVÃ?A

Amaitzeko esan behar, 300 auto soilik egingo direla eta jada Ferdinand Piëchek bat erosi duela. Zer aginduko ote du hurrengorako?

*Gogoko baduzue, Bugatti hitzean klikatu eta Veyron honetaz gehiago jakin ahal izango duzue. Merezi du.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->