Kaixo, guztioi! Gaur zenbakiekin zerikusia duten arauen lanketari amaiera emango diogu. Horretarako, ordinalak eta banatzaileak nola osatu eta idazten diren ikasiko dugu. Hona hemen Euskaltzaindiak horri buruz dioena:
Ordinalak
Ordinaletan “garren� ahoskatzen denean, idazterakoan puntua jarriko da haren ordez:
– XX. mendea edo 20. mendea: hogeigarren mendea.
– 3.ak esan du: hirugarrenak esan du.
– XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan edoXVII, XVIII eta XIX. mendeetan, e.a.
Ordinalak letra bidez ematerakoan, kontuan hartzeko bi kasu:
– Hogeita batgarren, hirurogeita batgarren… (baina lehen, lehenengo, lehenbiziko edo lehendabiziko.)
– Bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren…
Galderetan zenbatgarren erabiliko da.
Banatzaileak
Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira:
– Bana,
– Bosna,
– Ehuna,
– Mila bana, e.a.
Galderetan zenbana erabiliko da.
Araua osorik.
- Praktika 2: hautatu erantzun zuzena (pazientzia pixka batekin hartzea komeni da; izan ere; huts egitean, hasieratik hasi behar baita…)
No comments yet.