XIX. Beasain Idazlehiaketa abian da. Beraz, lanen bat aurkezteko asmoa duzuenontzat hona hemen aurtengo baldintza nagusiak:
Idazlanak
Hitz lauz
Gaia librea izango da. Idazlanak, prosaz edozein generotan euskaraz norberak idatziak, originalak, beste inongo lehiaketara aurkeztu gabeak eta argitaratu gabeak izango dira. Itzulpenek ez dute balio izango.
| Anima
zaitez parte hartzera! |
Idazlanen neurriak honako hauek izango dira:
- A mailan 5 orrialde gutxienez eta 6 gehienez.
- B mailan 4 orrialde gutxienez eta 5 gehienez.
- D mailan 3 orrialde gutxienez eta 4 gehienez.
- E mailan 2 orrialde gutxienez eta 3 gehienez.
- F mailan orrialde 1 gutxienez eta 2 gehienez.
Orrialdeak, ordenagailuz lerro biz bat idatzitakoak ulertu behar dira, hau da, orrialdeko 1.500 digitu ingurukoak.
Olerkiak
A mailako ikasleentzat, olerki-saria ere eratu da (bertsoek ez dute balio). Gaia librea izango da. Olerkiak, euskaraz norberak idatziak, originalak, beste inongo lehiaketara aurkeztu gabeak eta argitaratu gabeak izango dira. Itzulpenek ez dute balio izango eta neurria gutxienez ere 60 lerrokoa izan behar du.
Oharra: Hitz lauzko idazlanak eta olerkiak originalak ez direla edota beste lehiaketaren batera aurkeztu direla egiaztatzen bada, besterik gabe lehiaketatik kanpo geldituko dira. Egiaztapena sariak banatu ondoren egingo balitz, emandako sariak kendu egingo lirateke. Horrelakoen egileek ez lukete gehiago beren lanik lehiaketa honetara aurkezterik izango.
Epea
Idazlanak 2008ko abenduaren 12rako aurkeztu behar dira Udaletxeko Euskara ZerÂbiÂtzuan.
Informazio osoa ikus nahi izanez gero, egin klik ondorengo estekan: XIX. Beasain Idazlehiaketa.


Egia da euskal aditzak baduela bere xarma, bere nor, bere nor-nori, bere nor-nork eta bere nor-nori-nork. Baina ezin ukatu xarmaren pareko zailtasuna ere baduela, batez ere, aditzaren erregimenari erreparatzen badiogu. Esaterako, nola esaten da: deituko dizut ala deituko zaitut? Irakasleok zenbatetan ez dugu zuzendu behin eta berriz gaizki erabiltzen den Ikusi nizun atzo kalean gisakorik! Bada, gaurkoan, erregimen bereziko hainbat aditzari buruz arituko gara, gonbidatu, iguriki, itxoin, itxaron, deitu eta lagundu aditzei buruz, hain zuzen ere.




Iruzkin berriak