About Maite

Author Archive | Maite

“-A” itsatsia

 


A itsatsia

 

Euskal hitz batzuk berezkoa duten "a" letraz bukatzen dira: alaba (*alab),saltsa (*salts), azoka (*azok), … Azken letra horri "a" itsatsia deitzen zaio. Gizon, zuhaitz, … bezalako hitzak ere -a letraz amai daitezke (gizona,zuhaitza), baina badakigu -a hori artikulua dela eta behar ez dutenean ez dutela hartzen (gizon bat, zuhaitz hori). "a" itsatsi dutenek, ordea, beti berekin dute eta oso-osorik idatzi behar da (alaba bat, saltsa hori).

 

Baina zeintzuk dira "a" itsatsia duten hitzak?

1. Banakako hitz batzuk. Hona hemen zerrenda.

abantaila
agentzia
aisia
aitona
aitzakia
akademia
alegia
amona
anaia
animalia
antsia
arbola
arnasa
arroa
arroza
ausardia
axola
aza
balea
baratza
birjina
botila
burdina
dardara
denbora
dotrina
egia
ekonomia
eliza

erregina
erromeria
eskola
familia
feria
festa
gauza
gaztaina
giltza
gona
grazia
habia
harea
heriotza
hizkuntza
hontza
ideia
ikastola
imajina
inbidia
inportantzia
itxura
izkina
justizia
kaiola
kartzela
kontzientzia
koroa
kultura

labana
leihatila
literatura
lotsa
lotura
maila
makila
makina
malezia
meza
natura
neskatila
okela
ola
ordena
ostia
panpina
penitentzia
pertsona
pertsonaia
pezeta
politika
polizia
premia
probintzia
saltsa
teila
zalantza
zuhurtzia

Adib.: anaia zaharra, feriarik onena, gauza horiek

baina: Anai-arreba, ferietan, gauzek.

2. Honako atzizki edo amaierez osatutakoak:

-keria: alferkeria, handikeria…

-tura/dura: prozedura, abiadura, ohitura…

-tza: idazkaritza, agintaritza…

-kuntza: berrikuntza, irakaskuntza…

-(k)ada: besarkada, eskukada, kamioikada…

-kintza/-gintza: zapatagintza, kulturgintza…

-(t)eria: gazteria, tresneria…

-(k)era: harrera, bukaera, idazkera,…

-gura/-kura: logura, azkura,…

-bera: bihozbera, hozbera, sentibera,…

-aia: paisaia, bidaia, luzemetraia,…

-antza: mudantza, mesfidantza,…

3. jatorrizko erdaran “a” letraz bukatzen diren hitz guztiak

Adibidez: justizia, ironia, finantza, ekonomia, literatura….

Berezko “-a” noiz galtzen den

-A berezkoa duten hitz batzuk, hitz-elkartearen lehen osagaia direnean -a- gal dezakete:

  • -IA bukaera duten hitzak: biologi azterketa, geologi irakaslea, pedagogi berrikuntza, orografi arauak …
  • Eliza, burdina, hizkuntza, kultura, natura eta literatura hitzak: eliz agintariak, burdin fabrika, hizkuntz gaitasuna…

Bi multzo horietako hitzak hiru eratan idazteko aukera dago hitz-elkarketan:

  • Berezko a gabe eta marratxorik gabe (bidai agentzia, kultur ekintza)
  • Berezko a-z eta marratxoz (bidaia-agentzia, kultura-ekintza)
  • Berezko a-z eta marratxorik gabe (bidaia agentzia, kultura ekintza)
  •  

     

    Praktika

     

    Comments { 0 }

    ESKAINTZA BERRIAK EUSKALJAKINTZAN

    Gure multimedia kutxatxoa Aupa, denoi! Gaur Euskaljakintzaren zerbitzu berri batzuei buruz hitz egin nahi dizuet: Stickam eta podcasting-a. Lehengo egunean, hainbeste gustatzen zaidan Patxitrapero preziatuaren blogean sartu nintzenean, stickham bat zuela ikusi nuen. Esan beharra dago, Patxiri izugarri gustatzen zaizkiola horrelakoak (soundblox, pandora…) eta, zergatik ezkutatu, niri ere izugarri atsegin zaizkit argazki-bideo-musika…eskaintzen duten “kutxatxo” hauek!
    Ikusi orduko pentsatu nuen: hau nire ikasleentzat! Eta horrela, alta eman eta euskaljakintzan horrelako bat jartzeari ekin nion.

    Ondorengoa, argazki pare bat igotzea, abesti batzuk (Xalbadorren Heriotzean, Ken 7… probatzeko eskura nuena) eta, azkenik, bideotxo bat. Honetan denbora dexente pasa nuen eta deskantsu bat behar nuela eta lo kuluxka bat egitera joatea erabaki nuen. Loak hartzeko une zehatz horretan bururatu zitzaidan ondorengoa:
    Stickam-ak hiru abesti eta hiru argazki soilik sartzeko aukera ematen du. Beraz, zergatik ez ikasle bakoitzari aste batean aukera eman bere gustuko musika eta argazkiak jartzeko??? Eta horixe da, hain zuzen, egin behar duguna. Gaur hasiko gara eta lehenengo astea Jotari egokitu zaio. Beraz, aste hau Jota edo Maitanerena da oso-osorik. Astean zehar musika aldatu nahi duela? Argazki berriak sartu nahi dituela? Bideotxoren bat gehitu? Bada, bere esku dago eta gu guztiok hori entzutera eta ikustera!

    Bigarren berrikuntza, gure Mikeli zor diogu (euskaljakintzako jarraitzaile sutsu bezain emankorra). Atzo, Radio Euskadin elkarrizketa bat egin behar zigutela eta, azken momentuan, ikasleekin egindako lanen baten adibideren bat eskatu ziguten. Nahiz eta nik podcasting edo irratsaioa sartu behar nuen gure lanketarako (azterketa ondoren), oraindik ez nuen gauzatuta eta, magicek, beti bezala argi eta prest, bere podcastinga maileguan utzi zigun geurea martxan jarri arte. Baita grabazio lanetan lagundu ere! Eta horrela gure lehenenengo irratsaioa grabatzeari ekin genion. A ze parrak!
    Entzungo duzuen bezala, soinua eta beste guztia, ez dira irratsaio munduan eman diren onenak (eh, Arrate?); baina, tira, ideia ona iruditu zaigu eta pixkanaka-pixkanaka joango gara hobetzen…

    Eta, besterik ez (oraingoz). Beta fasean ditugunez zerbitzu hauek, edozein gauza gerta dakiguke. Beraz, patxada eta umore pixka batez hartu beharko ditugu. Zer iruditzen zaizue?



    Amaitzeko, gaur oso berri onak iritsi zaizkigu Beasain Idazlan Lehiaketatik. Ez da izango gutako batzuk sarituak izan garela???? Hori jakiteko bihar arte itxaron beharko duzue… (baina nik baietz esango nuke).

    Comments { 0 }

    AHOSKERA ZAINDUA

    Euskaltzaindiaren gunetik atera dut.

    AHOSKERA ZAINDUA: ARAUAK

    Bokalak

    I. <a, e, i, o, u>
    Idatzi bezala ahoskatu: [a, e, i, o, u]; sei bokaleko sistema duten
    Iparraldeko euskaretan <u>ren ahoskera biak onartzen dira ([u] eta [ü])
    hala eskatzen duten hitzetan eta baita ere euskalkiaren erabilera zainduan.

    Bokal bilkurak

    II. Bokalak bokalen ondoan
    daudenean ere idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera maila zainduetan: etxea etxea, geroago geroago, mendia mendia, burua burua.

    Gainera aintzat hartu behar da:

    II.a.
    <ea, oa> idazten direnen
    bestelako ahoskerak egoki eta zuzen direla gainerako hizkera mailetan (hala
    nola: etxia, etxie; geruago, telefonua eta
    kidekoak).

    II.b. <ia, ua> idazten direnen bestelako
    ahoskerak egoki eta zuzen direla gainerako hizkera mailetan (hala nola,
    zerbait tartekatuz: mendiya, mendixa, mendiza; buruba eta
    kidekoak edo, bigarren bokala aldatuz edo kenduz: mendie, mendi; burue, buru eta kidekoak).

    III.1. Bokal bi elkarren segidan
    daudenean, lehenengoa <i> edo <u> bada, bokal bilkura bi
    silabatan ahoskatuko da (hala nola: abi.an,
    sozi.ala, zi.ur). Dena den, badira hitz batzuetan ui diptongoak.

    III.2. Bokal bilkura hauek silaba
    bakarrean (diptongoan) ahoskatzen dituzten Ekialde eta Iparraldeko
    euskalkietako hiztunengan hizkera zaindutzat hartuko da ahoskera hori.

    IV. Bokal biren artean <h>
    idazten denean, <h> ahoskatzen ez den euskalkietako hiztunek ere bokal
    bakoitza silaba batean ahoskatzera joko dute hizkera maila zainduan (hala
    nola: za.harra; na.hi du; bi.hurturik; a.hula; be.hi).

    Kontsonanteak

    V. Idatzi bezala ahoskatuko
    dira hizkera maila zainduan

    <b,
    d, f, g, k, l, ll, m, n, ñ, p, r, rr, s, t, ts, tx, tz, z>

    Beraz:

    1.
    <g>
    <e> eta <i> bokalen aurrean beste bokalen aurrean
    bezalaxe ahoskatu behar da ahoskera zainduan behintzat (hala nola geologia). Azken orduko maileguetan,
    salbuespenak banan-bana markatuko dira. Esaterako, dagoeneko onartua dugun gin (edaria).

    2. <s, z> eta <ts, tz> Hizkera
    zainduenetarako pare hauek bereiztea hobetsiko da. Bestalde <z> euskaraz beti (eta areago
    hizkera zainduetan) zistukaria da eta gaitzetsi egin behar da gaztelaniazko
    ahoskera hortzartekoa (gaztelerazko zapato
    hitzaren lehen kontsonantea, alegia). Beraz, eskizofrenia hitzaren lehen eta hirugarren kontsonanteak
    zistukariak dira (bata apikaria eta bestea bizkarkaria); halaber soziologia hitzaren lehena eta
    bigarrena.

    3. <b, d, g, r>
    bokalartean gertatzen direnean, hurrenkera honetan handiagotzen den
    oparotasunaz desager edo alda daitezke hizketa arduragabean (hala nola: ari naiz ai naiz, horiek
    (h)oiek, egon eon, edan ean, eran, etab.). Ahoskera
    horiek erabat egoki eta bidezko dira gainerako hizkera mailetan, baina
    hizkera zainduan bokalarteko kontsonanteak ahoskatu egin behar dira.

    4. <r, rr> euskaraz
    beti (eta areago hizkera zainduetan) hortzobikari dira eta gaitzetsi egin
    behar da frantsesezko ahoskera ubularra (frantsesezko rue hitzaren lehen kontsonantea, alegia).

    VI. <h> Letra
    hau hostuna den Iparraldeko euskalkietako hiztunek idatzi bezala ahoskatuko
    dute hizkera zainduan. Letra hoskabea den Hegoaldeko euskalkietako hiztunen
    ahoskera zainduan ere <h> ez da ahoskatuko. Letra horren mututasunaren
    salbuespen bakarra Hegoaldekoen ahoskeran zihoan,
    zihoazen
    bezalakoetan gertatzen da, hor <h> [x] belarraz ahoskatzen
    delarik (gaztelaniazko jamón
    hitzaren lehen kontsonanteaz, alegia).

    <h>az
    esanak berdin balio du <ph, th, kh> ahoskeretarako: erabat egoki da
    ebakera hasperenduna halakoa duten Iparraldeko euskalkietako hiztunengan
    (hala nola eperra epherra eta
    kidekoak).

    VII. <il, in>
    letra bilkura hauek <(i)ll> eta <(i)ñ> (hala nola: mila milla edo mailua mallua, bina biña edo baino baño) ahoskatzen diren euskalkietako hiztunengan bustikuntza hori
    ahoskera zainduan ere egoki da (ahoskera zaindua <ll> —milla— da eta ez <y> — miya—). Bustikuntza hori ez duten
    euskalkietako hiztunengan, noski, bustidurarik gabea izango da ahoskera
    zaindua ere (hala nola: mila mila edo mailua mailua, bina bina edo baino baino).

    VIII. <j> letraren
    euskarazko ahoskera oinarrizkoa <y> da eta hori da hizkera zaindurako
    hobesten den ahoskera oro har. Halaz ere eta beraz:

    VIII.1. <j>
    hitz hasieran <y> ahoskatuko da (hala nola jateko yateko, jokalariak
    yokalariak).

    Badira
    [x] belarraz ere ahoska daitezkeen hitzak. Hitz horietako batzuk hizkera
    maila zainduetan gertakortasun urrikoak dira, beste batzuk (Heg. marka daramatenak) Hegoaldean
    erabiltzen dira (hala nola jertse,
    jipoi, jira)
    .

    VIII.2. <j>
    hitz barruan gertatzen denean, <y> izango litzateke ahoskera zainduena.
    Hala ere, gaurko egoera kontuan izanik, Hegoaldeko [x] belarra (gazt. jamón) eta Iparraldeko <
    z>
    sabaiaurrekoa ere (fr. jambon) onartzen
    dira hizkera zainduan garaje, ijito bezalako
    hitzetan.

    IX.1.
    <x>
    Ahoskera sabaikaria du lehengo euskal
    hitzetan: xagu, xoxo, Xabier.

    IX.2. <x>
    Maileguetan bokalartekoa <ks> ahoskatzea hobesten da hizkera zainduan
    (hala nola: sexua seksua, taxian taksian, faxez faksez). Hitz amaieran oso gutxitan agertzen da eta hitz
    bereziak dira.
    Horietan ere [ks]
    ahoskera egin daiteke.

    Kontsonante bilkurak

    X.
    <zb, zd, zg>

    Ahoskera zaindurako ere ez
    adberbioaren ondoren ondorengo <d> kontsonantea (aditz formen hasieran
    agertuko dena) ahoskabe ebaki behar da (hala nola ez da: ezta).
    Ez adberbioaren ondorengo
    <b, g> kontsonanteak ere ahoskabe ebakitzea hobesten da (hala nola: ez gara: ezkara; ez bada: ezpada). Hortik kanpo ere <z>
    eta <b, d, g> ahoskeran biltzen diren guztietan ahoskabetzea onargarria
    da hizkera maila zainduan ere.

    XI. <zz>
    Ahoskera zaindurako ere ez
    adberbioaren azkeneko <z> kontsonantea eta ondorengo <z> (aditz
    formen hasieran agertuko dena) batera ebaki behar dira afrikatua osatuz (hala
    nola: ez zara: etzara; ez zetozela: etzetozela;
    ez zenion: etzenion; ez zuen: etzuen).

    XII. <nz, lz, rz> eta <ns, ls, rs> Letra bilkura
    horietako zistukaria (<z, s>) afrikatu (<tz, ts>) egin ohi da euskaraz (hala nola unibertsitate, Frantzia, faltsua). Hitz mugan ere ordezkatze hori egiten den euskaretan
    afrikatzea onartzen da ahoskera zainduan (hala nola esan zuen: esantzuen; eman zion:
    emantzion).

    XIII. <zn, zl, zh> Ahoskera
    zaindurako ere ez adberbioaren
    ondoren <n, l, h> kontsonantez hasitako aditz formak agertzen direnean,
    euskara batzuetan <z> ez da ahoskatzen. Ahoskera zaindutzat hartuko da
    horrelakoetan
    <z> ahoskatzea
    eta baita ez ahoskatzea ere (alegia, ez
    naiz:
    eznaiz edo enaiz; ez luke: ezluke edo eluke; ez haiz: ezaiz edo ehaiz).

    1 Adibideetan hitzen forma ortografikoa
    letra etzanean agertzen dena da: jateko
    yateko. Bigarren formak ahoskera adierazten du. Batuaren ortografian ez
    dauden ikur batzuk erabili behar izan dira ahoskera islatzeko: <
    z>:
    sabaiaurreko ahostuna (Lekeitioko ogi
    za azken
    kontsonante hori); <y>: <j> letraren ahoskera sabaikaria
    adierazteko gardentasunaren izenean eta askotan egiten den <j>-[x]
    belarrarekiko loturaren haustea grafikoki nabarmentzeko; [x] igurzkari
    belarra da (gazt. jamón hitzaren
    lehen kontsonantea).

    2 Arauaren zenbaki erromatarraren ondoan zenbaki
    arabiarrak ematen dira, ulerterraztasunagatik araua zatitu denean (esate
    baterako, III. eta III.a).

    3 Arauaren zenbakiari letrak gehitu zaizkio,
    ulerterraztasunagatik araua zatitu denean (II.a eta II.b).

    Comments { 0 }
    -->