About amayita4

Author Archive | amayita4

Sudoku. Ezagutzen ez duzun bakarra zara?

Sudoku Herritarren artean arrakasta handia duen joko matematikoa da Sudokua. Ia denok ezagutzen duguna, gainera. Baina oraindik ezagutzen ez duen norbait gelditzen bada , hementxe doa azalpena: Sudokua buruhauste matematiko bat da eta, bere helburua, 3x3ko karratu txikiz osatutako 9×9 tamainako lauki-sare bat osatzea da. Nahiz eta guretzat joko berria izan, 1783an asmatu zela esaten da. Hala ere, 1970 urtera arte ez zen heldu herritarrengana, izan ere, urte horretan, Walter MacKeyk Math Puzzles and Logic Problems aldizkarian argitaratu baitzuen buruhaustea. Orduan, zenbakien tokia izendatu zuten. Beranduago, Nikoli argitaletxeak Japoniara esportatu zuen Sudokua Monthly Nikolist egunkarian argitaratzeko. Japoniako prentsa honetaz jabetu eta poliki- poliki halako joko gehiago argitaratzen hasi ziren. Orduantxe jarri zioten Sudoku izena, hau da, Su: zenbakiak eta Doku: bakarrik. Hortaz, zenbakiak bakarrik.

Nola jolastu:

3x3ko karratu txikiz osatutako 9x9ko koadrikula bat beharrezkoa da Sudokura jolasteko. Karratu txiki horietan, 1 eta 9 arteko zenbakiak ipini behar dira, betiere ilara edota zutabe berberean zenbaki berdina errepikatu gabe. Gainera, kontuan izan behar da Sudoku bat ongi eratuta egoteko, erantzun bakarra izan behar duela.

Gaur egun egunkarietan agertzeaz gain, Interneten ere badu bere tokia Sudokuak. Webgune ugari dira burua nekatu eta norberaren logika proban jartzeko aukera ematen dutenak.

Sudoku mota desberdinak daude: Sudoku Killer, Sudoku Samurai, Sidoku, Kakauro.

Sudokua ezagutu eta horretan aritzea gustatzen zaien horietako bat bazara, interneten bertan jolasteko aukera ugari daukazula jakin beharko zenuke. Horietako bat hementxe klikatuz daukazu. Ondo pasa!!

Comments { 0 }

Jose Mari Goenagaren “Sintonia” film laburra garaile Beasainen

Jose Mari Goenaga Ordizia (Gipuzkoa), 1976.

Jose Mari Goenaga

Manchesterren eta Donostian Enpresa Administrazioa ikasi ondoren, Goenagak errealizazio ikastaro bat egin zuen Urnietako Sarobe zentroan. 2001ean Moriarti Produkzioak enpresa sortu zuen. Zuzendu dituen film laburrez gain (besteak beste, sari ugari jaso dituen Tercero B ), Supertramps animaziozko film luzearen gidoigile eta zuzendarietako bat da. Orain Lucio dokumentalaren proiektuan lanean ari da

Azkeneko film laburra SINTONIA izan da, honekin bi sari eskuratu ditu, Beasainen azkena Goienizek antolatutako Film Laburren gauean. Jose Marik ilusio handiz jaso du berria. Izan ere, gaur egun Donostian bizi den arren, Ordiziakoa dela dio eta, bere ustez, ikusleen artean etxekoak eta lagunak egoteak eragin handia izan du sari du honetan.

ZuzendariakSintonia filmean istorio labur bat aurkezten digu. Zinemagileak berak Hitzak egindako elkarrizketa honetan adierazten digun bezala:

Peaje batean gertazen da. Neska bat bere autoan irratian ematen ari diren kanta bat abesten ari da. Mutil batek ikusi egiten du eta neskarekin hitz egin nahi du; frekuentzia sintonizatzen du eta neska entzuten ari den irratsaiora deitzen du. Komunikazioa hain zaila den garaiotan bi pertsonen arteko komunikazio zuzena erakutsi nahi izan du.

Grabaketa eta ekoizpena nahiko kaotikoak izan direla dio Jose Marik. Eguraldi ezin okerragoa tokatu zitzaien, euritsua, haizetsua… Alde horretatik, nahiko zorte txarra izan zuten. Hasieran nahiko lurjota zeuden baina gero forma hartzen joan zen dena, eta azkenean gustura gelditu dira emaitzarekin.

Aurreko lana, Supertramps , animazioko film luzea izan zen eta orain, berriz, film laburretara pasatu da. Orain Lucio dokumentala grabatzen ari da.

Lucio Urtubia Cascanten, Nafarroan, jaiotako anarkista da. Duela 50 urte Parisera erbesteratu zen, eta han sartu zen borroka anarkistan. Oso sonatuak izan ziren bere hainbat ekintza. Ezagunena Citybank bankuari egindako iruzur handia da. Parisen bizi da egun. Bera ez da nazionalista, baina dokumentalaren berri izan zuenean pozik hartu zuen, badu euskaldunekiko atxikimendu berezia. Lucioren pertsonaia aldarrikatu nahi genuen: Robin Hood moderno bat.

Jose Mari gaur egun Moriarti ekoiztetxean dabil lanean, ekoiztetxe honekin egitasmo ezberdinak sortzea du helburu. ETB laster emititzen hasiko den saio bateko gidoilari bezala ere arituko da.

Hemen klikatuz, Supertramp luzemetraia egin zueneko elkarrizketa bat irakurtzeko aukera izango duzue.

ZORIONAK ETA JARRAITU ORAIN BEZALA LANEAN

Comments { 1 }

Mundakako olatua

surf 2
Badakit ez dela gaur goizeko kontua, ia urtebete pasa da Mundakako ezker olatu ezaguna desagertu zenetik, baina gaia guztiz interesgarria iruditzen zaidanez, berau izango dut hizpide hurrengo lerroetan.

Askoren ustez, Euskal Herrian ez zegoen horrelakorik:

Hodiak, luzerak, indarrak ematen diote kalitatea olatuari eta mabiobrak egiteko egokia da. Bestalde, olatu onaren ezaugarriak ditu: abiadura, surfa egiteko beharrezko distantzia, eta lehertzerakoan, indarra. Baldintza guztiak onak direnean hain da perfektua, zalantzarik gabe munduko onenen artean dagoela. Olatuaren lehertzea gutxi gorabehera 400 metrokoa izatea lortzen da.

Olatu honen desagerpenak izugarrizko kalteak ekarri ditu bailara osora. Garrantzitsuena, zalantzarik gabe, Munduko surf txapelketa aurtengoz bertan behera gelditu izana da honek dakarren guztiarekin (turismoaren uxatzea…). Dena den, Mundaka Zaindu plataformak plazaratu duenez, badirudi olatua bere onera datorrela eta hurrengo urtean txapelketa aurrera eramateko baldintza egokiak berreskura daitezkeela.

Erreakzio itzela izan zuten Urdaibaiko lagunek Mundakako ezker olatua galdu zutela ikusi zutenean. Protestak, bilerak, azterketak… egiten hasi ziren, eta lehen aipatutako Mundaka Zaindu plataforma sortu zuten, erreserbaren babesak indar handiagoa izan zezan. Bertako bozeramaileak garbi azaldu du gertatutakoa:

2003an ohi baino karrakaketa handiagoa egin zuen Astilleros de Murueta SA enpresak, itsasoratu behar zuten itsasontzia handia zelako. Ateratako hondar guztia Laidan bota zuten eta hori higitzen lan handia izan du itsasoak.

Mundakako hotelak bezero asko izaten ditu olatuak erakarrita, eta gertatutakoak eragin handia izan du. Batez ere, asko igarri da txapelketa garaian, baina ez hoteleetan bakarrik, baita jatetxe eta tabernetan ere.

Guztien helburua orain horrelakorik ez errepikatzea da. Neurriak hartzen hasiak dira dagoeneko. Olatua babestu beharra dagoela eta ibaian ezer egin baino lehen horrek zer ekarriko duen ikusi beharra dagoela dio herritar askok. Ekimen ugari jarri da abian, horien artean Adostasun Mahaia sortzea proposatu dute, etorkizuneko jokabideak denon artean erabakitzeko, patronatuarekin, Eusko Jaurlaritzarekin… Mugak ezagutu eta oinarrizko arauak ezarri nahi dituzte. Horrez gain, Euskal Herriko Surf Federazioarekin(EHSF) elkarlanean bazkidetze kanpaina bat hasi dute, ekologisten, enpresen… laguntza jasotzeko.

Mundaka zaindu

Bertako olatuak irudi ona galdu duela dio EHSFko kide batek nahiz eta orain pozik egon gertatutakoa bolada bateko kontua izan delako azken finean. Orain, itxaropentsu daude surflariak, ekologistak, ostalariak, elkarteak… Ea, bada, indar berrituta bueltatzen den Mundakako olatu ezaguna!!

Goierritik ere gure atxikimendua azaldu nahi diegu surflari guztiei. AUPA SURFLARIAK!!!!!!!

Comments { 1 }
-->