Gaur egun asko eztabaidatzen ari den gaia da hau. Ez hemen bakarrik , baita Europa mailan ere. Marihuana sendatzeko ere erabil al daiteke? Jende askoren iritziz marihuana edo cannabisa droga bat besterik ez da eta beste batzuentzat, berriz, gaixotasun askok eragiten duten mina ezerezteko balio duen sendabelarra.
Hainbat medikuk frogatu duen bezala, cannabisak medikuntzaren arloan milaka erabilpen ditu, adibidez, minbiziak eragiten duen mina gutxitu edota epilepsia sendatzeko erabili ohi da, besteak beste.
1937.urtera arte sendagai legala izan zen Marihuanak medikuntza alorrean, esan bezala, erabilpen ugari izan ditu eta ditu. Garai hartan, 1937an, nerbioetako gaixotasunetarako erabili ohi zen.
Zenbait estatutan cannabisa legalizaturik dago, bai medikuntza arloan bai droga legala bezala. Holandan, adibidez, coffee-shopetan saltzen dute. Espainian oraindik ez da legalizatu eta, gainera, iritzi ezberdinak daude legalizazioaren inguruan. Batzuen iritziz marihuana, droga besterik ez denez, ez da legalizatu behar. Beste batzuen aburuz, aldiz, minbizia eta horrelako gaixotasunak eragiten duten mina arintzeko legalizatu egin beharko litzateke.
Gaur egun, zigortua dago cannabisarekin trafikatzea edo berau kontsumitzea, baina kontuan hartuta bere ahalmen sendatzailea, horrek ba al du zentzurik? Ez al dira konturatzen gaixo dagoen jendea sufritzen ari dela? Bakoitzak ikusiko du zer egiten duen baina, nire uste apalean, kasu hauetan ondo legoke legalizatzea. Zer deritzozue?
Iruzkin berriak