About Enara

Author Archive | Enara

Euskaljakintza Coldplayen kontzertu arrakastatsuan!

Coldplay taldeaChris Martinek “Kaixo Donosti” batez agurtu gintuen. Anoetako belodromoan bildu ginen 10.000 jarraitzaileoi, kontzertu osoan zehar, euskarazko hitzak oparitu zizkigun (eskerrik asko kostata, baina azkenik lortu zuen esatea!).

Iratik eta nik uztailetik gordeta genituen sarrerak eta irrikitan geunden bertara joateko; izan ere, azterketen amaierari ospakizun berezia eman nahi izan baikenion. Gainera ustekabeko konpainia ere izan genuen (eh, Maite!). Egia esan, ederki pasatu genuen, zegoen giroagatik kutsatuta edo, abesten eta dantzan hasieratik bukaerara arte!

Yellow eta Square one abesti ezagunekin ahaztu genituen azterketetako stress guztiak eta baita konpoan nabaritu genituen 5 graduak ere. Hala ere, CD berriko, X&Y, Fix you eta Speed of Sound abestiekin bereziki gozatzeko aukera izan genuen.


Abeslaria publikoari erabat eskaini zitzaion eta harriturik geratu ginen eszenatokitik salto egin eta jendartean korrika eta abestuz murgildu zenean. Argi-joku landua ere aipatzekoa da.

Besterik gabe, Colplay taldearen hurrengo agerraldiaren zain geratzen gara. Bitartean, atzo eskaini ziguten abesti horietako batekin uzten zaituztegu!

Comments { 2 }

ITSASONDON LIBURUAK DOHAIN

liburuak Liburuak erabat maite dituenak hemen dauka aukera paregabea! Izan ere, liburutegian berriketa lanak egin behar direla eta bertako liburuak oparitzea otu zaie Itsasondoko liburutegiko arduradunei. Arazoa zera da: obrak burutu bitartean, liburutegian biltzen joan diren 5000 liburuak gordetzeko tokirik gabe geratu dira.

Lehenengo itsasondoarrek izan zuten aukera hori. Gureak elkarteak ere bereganatu zituen hainbat ale eta beste hainbatek Martuteneko kartzela izan zuten helmuga. Orain, goierritarron txanda da. Edozein pasa daiteke bertatik eta hainbat elkarte, ikastetxe edota beste liburutegi batzuei ere eman zaie egitasmo honen berri. Ordutegia hauxe da: goizez, egunero 09:00etatik 13:00etara eta, arratsaldetan, 18:30etik 19:45era baina astelehen, asteazken eta ostiraletan bakarrik.

Hala ere, liburutegiaren sorrerari buruz honela dio bertako arduradun den Olatz Imazek:

Herritar batzuek eskatuta jarri zuten liburutegia martxan duela 35 urte. Harrezkero, etengabe hazten joan da liburuen kopurua. Gaiei dagokionez, denetik aurki daiteke bertako apaletan: artea, filosofia, politika, pedagogia… eta nola ez, literatura.

Berrikuntzei dagokienez, lanak egin eta irakurtzeko leku egoki bat jarriko dute, mahai handi batez horniturik. Hainbat egunkari ere ekarriko dute egunero eta KZ guneak betiko martxan jarraituko du. Beraz, leku paregabea irakurleen grina asetzeko, bai horixe!

Comments { 1 }

EAEko HEZKUNTZA SISTEMA GORAIPATUA!!


Europako Kontseiluak kaleratu berri duen txostenean, oso ongi deritzo euskal hezkuntza-sistemari. Testua asteazkenean onartu zuten kontseiluko ordezkariek eta espaniar estatuan martxan jarri beharreko Hizkuntza Minoritarioen Europar Kartari buruzkoa da.
Bertan, euskararen normalizaziorako Euskal Gobernuak udalei eta beste zenbait erakunderi diru-laguntza – 2002.ean 600.000 eurokoa izan zen- eta irrati eta telebista publikoen elebiduntasuna goraipatzen ditu.
Hala ere, ez dira hauek testuan ageri diren aipamen bakarrak. Alde batetik, eta nahiz eta bere hizkuntza koofizialen planari ongo iritzi dion, laguntza gehiago eskatu dio espainiar gobernuari euskara aurrera ateratzeko. Bestetik, zera azpimarratzen du: edozein hizkuntza ideia politikoekiko independentea dela eta, beraz, euskara ez dela ETArekin lotu behar. Honen adibide gisa Berriako langileek jasan dituzten erasoak aipatzen ditu. Azkenik, Nafarroako gobernuari euskara bere herrian zabal dezan gonbitea luzatzen dio testuak.
Txostenak, hala ere, bere 117 orrietan, ez du euskara gai bakartzat. Bertan ageri dira katalana, valentziera eta galegoaren egoerak, eta baita asturiar bable, fabla, aranesa, portugesa (Extremadurako Olivenza herrian hitz egiten baita), gailego-asturiar, arabea ( Melillan) eta romaniarenak ere.
Gehiago jakin nahi izanez gero klikatu hemen.

Comments { 0 }
-->