Joan Mari Irigoien 1948. urtean jaio zen Altzan (Gipuzkoa). Ingeniari ikasketak egin zituen eta irakaskuntzan eta itzulpengintzan jardun izan du. Gaur egun, euskal literaturaren gorenera iristea lortu du. Olerkigintzan eta nobelagintzan aritu den arren, azken honek eman du ezagutzera. Bere lehen liburua, Oilarraren promesa, 1973. urtean kaleratu zuen. 1975. urtean, berriz, Irun Hiria saria lortu zuen “Hutsetik esperantza� olerki bildumari esker. 1983. urtean Hego Ameriketako errealismo fantastikoaren ukitua duen “Poliedroaren hostoak� eleberria kaleratu zuen. Urte batzuetara, 1987an, “Udazkenaren balkoitik� argitaratu zuen eta 1989an, “Babilonia�. Azken honekin Euskadi Saria lortu zuen. 1991n bigarren olerki liburua argitaratu zuen “Denborak ez zuen nora� izenburupean. Handik urtebetera, “Lur bat haratago� nobela kaleratu zuen eta ondorengo urteetan etengabe joan dira bere lanak argia ikusten.
2002an argitaratu zuen nik irakurri dudana, “Ipuin batean bezala� eta ordutik zazpi argitarapen izan ditu liburuak. Idatzi duen azkena, zeinarekin Zilarrezko Euskadi saria lortu duen, “Komunista.com� izan da. Berari buruz gehiago jakin nahi baduzue egin klik hemen eta bere lanen kritikak irakur ditzakezue hemen sakatuz gero.
Giro hartan, Sararen gogoak jauzi eta jauzi egiten zuen, bere iraganeko oroitzapenetatik inguruan ikusten zituen pazienteengana edo haiek zituzten elkarrizketetara…
Orduan… orduantxe erabaki nuen medikua izatea! Gizon handia behar baitzuen, zinez, gure ama salbatu zuena.
Liburuak plano desberdinak aurkezten dizkigu. Bi pertsonaia nagusi, bakoitzak bere aldetik bere istorioa kontatuz. Gizon bat, emakume bat, bakoitzaren bizitzaren gorabeherak eta bien artean sortzen den maitasun istorioarenak.
Ukitzen ditudan loreak zimeldu egiten dira. Ukitzen ditudan eguzkiak itzali egiten dira. Ukitzen ditudan gizonak zapuztu egiten ditut. Gizon ona zara eta ez dizut minik egin nahi, ez zaitut zapuztu nahi. Ene oraingo ametsa, gainera, bestelakoa da eta hor ez du ezein gizonek lekurik. Beharbada, medikuz aldatu beharko nuke. Bai, aldatu egingo dut. Izan zoriontsu. Sara.
Pertsonaia hauetako baten bizi gorabeheratsuaren eraginez, euren bideek bat egiten dute. Halere, iraganaren itzalek beraien bizi pozak estaliko dituzte. Bizitzako kolpe gazi eta gozoak nahasten ditu idazleak eta zenbait nahiren ondorioak, inoiz imajina ezin ditzakegunak. Modu estrategikoan narraturik, Sara eta Anderren biziek irakurlearen barrenera heltzea lortzen dute.
Sara, neskato gaztea dela, maitasunak bultzatuta, etxetik urrun joaten da, amarekin haserre eta gainontzekoekin harremana galduz; baita lagunekin ere. Anderrek, berriz, maitasun kontuetan ez du zorte gehiegirik izan eta bizitzaren alor horri ia ateak itxi dizkio Sara ezagutzen duen arte. Ander Altzako mediku da orain eta bertako kontsultan ezagutzen du Sara. Neskaren iragan gogorra begi bistakoa den arren, maitemindu egiten da eta bere alboan egon nahi du. Bere aldetik, Sarak ere ez du zorte gehiegirik izan maitasun kontuetan eta ateak itxita dituela uste duen arren, Anderri, asko kostata, zabaldu egiten dizkio. Horrela, bien iragana, batez ere Sararena, orainaldiko gertaerekin nahasirik, bizitzako gauza ederrenen kontakizun garratz, baina aldi berean goxo, egiten digu idazleak. Dena hobetzen dela uste dutenean, alaba izan ondoren, iluntasuna nagusitzen da euren bizitzan.
Bai nik ere esan dezaket bizi izan naizela, Pablo Nerudak bezala. Eta are gehiago. Oraindik ere bizitzen jarraitu nahi baitut. Sarak eta Leirek nigan bizirik iraun artean, eta zoritxarrari irri bat edo beste osteko gai naizen neurrian. Eguzki bat edo beste…
Liburu hau lagun batek gomendatu zidalako irakurri dut eta zuei irakurtzeko gomendioa luzatzen dizuet, liburu arina, erraz irakurtzeko modukoa izateaz gain, barrura heltzen den horietakoa ere badelako. Errealitatea, fantasiako ukituekin, nahiz eta askotan ez jakin errealitatea noraino hel daitekeen edo fantasia noiz sartzen den jokoan.

Ba alda zerbait betiko irauten duena? Erantzuna normalean ezezkoa izaten da, baina nire iritziz badaude talde batzuk inoiz hilko ez direnak. Beno, egia esan, talde horien musika da beti adituko dena, abesti on bat aski baita denboran galduta geratzeko. Nork ez du ezagutzen berak aditzen duen musikatik urrun geratzen den abestiren bat? Batzuetan, irratian, tabernetan… besterik jartzen ez dutelako; besteetan, berriz, abestia ona delako izan ohi da. Azken hauek dira benetako abestiak, burutik kendu ezin ditugunak eta urteak igaro ahala, indar izpirik galtzen ez dutenak. Denborarekin beste talderen batek bertsionatuko dituenak, batzuentzat hobetzeko, beste batzuentzat izorratzeko, baina funtsean nik diodana, abestiek betiko iraungo dute eta ziurrenik noizbait guztiz desberdinak diren pertsonek ezagutu eta abestuko dituzte. Baina utz ditzagun alde batera pentsamenduak eta gatozen harira.
1985. urtean Los Angelesen sortu zen hard rockeko talde bat da. Hasierako taldekideak ondorengoak ziren: abeslaria, Axl Roses (gaur egun ere bera da abeslaria eta lehenengo formaziotik geratzen den kide bakarra); bi gitarra-jole, Izzy Stradlin eta Tracii Guns; baxu-jolea, Ole Beich eta Rob Gardner bateria-jolea. Zenbait kontzertu eman ostean, beraien lehen managerra lortu zuten. Arazo ekonomiko batzuen ondorioz, managerra aldatzeko erabakia hartu zuten. Beraien lehen diskoa 1986an grabatu bazuten ere, 1987an izan zen kaleratua. Disko honen aurkezpen birako lehen kontzertura huts egin zuten Tracii , Robbie eta Sergio Stonek, beraz, ordezkatu egin zituzten, Slash gitarra- jole gisa eta Steven Adler bateria-jole modura sartu zirela. Ondorioz, 1986-1989 bitarteko formazioa ondorengoa izan zen: Axl Roses, abeslari; Izzy Stradin, gitarra erritmikoan; Saul “Slash� Hudson, gitarra bakarlaria; Duff McKagan, baxuan eta Steven Adler, baterian.
Gaur, martxoak 8, emakume langileen eguna ospatzen da mundu osoan zehar. Baina ba al dakigu egun honek non duen jatorria? Zergatik ospatzen da egun honetan? Noiztik dator berdintasunaren eskaria? Ez naiz feministen munduan murgilduko, ez horixe, baina artikulu hau idazteko informazio bila nenbilela, historia desberdin ugari irakurri ditut eta horiez mintzatuko naiz labur-labur.
Edonola ere, egun honen benetako sortzailea, Clara Zetkin dela esan liteke, Alemaniako emakume sozialisten liderra izan zena. Hala ere, ideia hau ez zen guztiz berea izan. AEBetako emakumeak 1908tik boto eskubidea aldarrikatuz zebiltzan eta aldarrikapenak egiten zituen taldearen izena Women’s Day zen. Beraz, ez dago inongo zalantzarik egun honen jatorria XIX. mende amaierako emakume sozialisten mugimenduan dagoela. Hauen helburua boto eskubidea lortzea zen. Lehen aldiz, 1911ko martxoaren 19an ospatu zuten emakumearen eguna, Suedia, Danimarka, Austria eta Alemanian, hain zuzen ere. Hurrengo urteetan, ospakizunaren eguna aldatuz joan zen estatuaren baitan. 




Iruzkin berriak