Ekialdeko hainbat herrialdetan Txinan edo Japonenen, adibidez,landareak berain errezetetan erabiltzen dituzte. Argelia eta Tunezen kus-kus edo arkumea bezalako jakiei loreak botatzen dizkiete usaina emateko. Mendebaldeko herri gehienetan, ordea, ez dago horrelako ohiturarik, Frantzian salbu. Hemen sorbete, tortila, amuarrain eta usapaletan erabiltzen dituzte loreak. Mendebaldeko herrietako hainbat sukaldarik beraien platerak apaindu eta elikagaiei zapore bereziak emateko erabiltzen hasiak dira.
Larrosen petaloa erabilienetakoa da, honekin entsalada bat egin daiteke apioa, sagarra eta sesamoa gehituz. Margarita eta krabelinen petaloa asko erabili ohi da, baita amapolen hazia ere. Dena den, dauden lore mota guztietatik denak ezin dira jan. Jangarriak direnak egun berean hartu eta oso ondo garbitu eta lehortu behar dira. Lore batzuk, gainera, hozkailuan gorde daitezke astebestez. Entsaladekin jarraituz, Jazmin edo hibiskuen petaloekin egindakoak hegazti edo arrain guarnizioekin oso goxoak dira.
Indonesian jazminaren lorea oilaskoa eta beste hegaztiri gustu berezi bat emateko erabiltzen dute. Menta edo ezkai lorea arrainarekin bat dator. Larrosa petaloak, moztu berriak, oso goxoak geratzen dira zartagian pixka bat erreta, oliorik gabe eta ondoren azukre asko botata.
Europan, orain arte, behintzat, edariak lurrineztatu eta entsaladak apaintzeko bakarrik erabili ohi dira loreak. Bestalde, larrosen petaloekin olioa eta ozpina egin daiteke. Olioa egiteko, petaloak olioan sartu eta hamabost bat egunez eduki mugitu gabe. Ozpina egin nahiko bagenu, aldiz, loreen petaloak ozpin pote batean sartuko genituzte eta bi edo hiru hilabetez hortxe izango genituzke, ukitu gabe.
Oso gutxi entzuna da lore mundu hau gure inguruan; baina, ikusi duzuenez, denetatik egin daiteke hainbat lorerekin! Zerbait gehiago jakin nahi baduzue, klikatu hemen.
Iruzkin berriak