About jgarzia

Author Archive | jgarzia

Lemoiz, 25.urteurrena

Lemoizko zentral nuklearra 25 urte pasa dira Lemoizko zentral nuklearraren proiektua bertan behera gelditu zenetik. Hori dela eta, lehengo batean erreportaia bat eman zuten ETB 2an. Baliteke nire artikulua berandu iristea hortaz, baina azterketak zirela medio, ezin izan dut idatzi gaur arte. Dena den, norbaitek dokumentala ikusteko interesa badu, grabatu egin nuen. Dokumentalean politikariak, Lemoizen hasiera batean lan egindako ingeniariak, ondoren proiektuaren aurka jarri zirenak (Juan Olagarre), Lemoizko herritarrak eta Euskal Herriko militante antinuklearrak agertzen dira, besteak beste. Gainera, aipatutako dokumentalak energia nuklearraren nondik norakoak ere agertzen ditu modu sinple batean.

Lemoizko zentral nuklearraren eraikitze lanak 1972.urtean hasi ziren. Gogora ekarri beharra daukagu frankismoaren garaian energiaren beharra proganda gisa erabili zela eta diktadorea beti zebilela pantanoak eta bestelakoak inauguratzen. Petrolioaren krisia zela eta, energia nuklearraren aldeko aspustua egin zuen gobernu frankistak. Horrela, Espainiako lehenengo zentral nuklearra eraiki zen Alicanten La Florita izenaz. Ondoren, Garoñako zentrala ere eraiki zuten Burgosen, Gasteiztik kilometro gutxira. Euskal Herrian lau zentral nuklear eraikitzeko proiektua zegoen: Lemoizen, Deban, Ea Izpasterren eta Tuteran. Energia nuklearra modan zegoen ez Espainian bakarrik, baita mendebaldeko herrialde gehienetan ere.

Dena den, zentral nuklearraren proiektua hastearekin batera, bere aurkakoa ere abian jarri zen. Garai hartan, alderdi politikorik gabe, bizilagun elkarteek eraman zuten zentralaren aurkako mobilizazioen pisua. Gerra ondorengo manifestaldi jendetsuena egin zen garai hartan Bilboko kaleetan, garaiko prentsaren arabera, 150.000 pertsona bilduz.

Baina transizio garaian, euskal instituzioek, hainbat alderdi abertzale zela tartean, Lemoizko proiektuaren alde egin zuten. Arzallus eta EAJko kide gehienak alde agertu ziren. Izan ere, petrolioak hondoa jo behar zuela sinetsarazi izan nahi zieten herritarrei: energia nuklearra edo kandeletara bueltatzea beste aukerarik ez zegoela esaten zuten. Energia nuklearra garbi eta segurutzat jotzen zuten. Baina hori horrela ez dela frogatuta geratzen da. Lehenengo ezbeharra Harrisburgen, Estatu Batuetan, gertatu zen baina ez zituen ondorio larriak izan, ez baitzen erradioaktibitatea erreaktoretik irten. Ezbeharrik latzena Chernobylen gertatu zen erreaktore baten eztandaren ondorioz 30 langile hil zirenean. Hodei erreaktiboa Ekialdeko Europa osoan zehar hedatu zen eta 135.000 pertsona ebakuatu behar izan zituzten.

Lemoizera itzuliz, mobilizazioak indartzearekin batera, ETAk lehenengo atentatua egin zuen 1977an. Ekintza hartan, Guardia Zibilak David Alvarez Peña ETAkidea hil zuen. 1978an ETAk jarritako bonba baten eztandaren ondorioz, erreaktore batean lan egiten ari ziren bi langile hilda suertatu ziren. Urte hartan bertan, Euskal Herriko Koordinadora Antinuklearrak jaigiroan ospatu zen konzentrazio batera deitu zuen Tuteran. Inongo liskarrik eta probokaziorik egon ez zen arren, Guardia Zibilak manifestarien aurka egin zuen. Autobusari zain espaloian eserita zegoen Gladis de Estal koordinadora antinuklearren kideak buruan tiro bat jaso eta bertan hil zen. Hilketa honek euskal gizartea asaldatu zuen.

1981ean ETAk Lemoizko ingeniari nagusia, zentralaren zuzendaria izango zena, bahitu eta astebeteko epea eman zuen zentralaren proiektua bertan behera uzteko. Astebeteren ostean, buruan tiro bat emanez hil egin zuten. Hurrengo urtean, Ryanen ordez jarri zuten ingeniaria ere hil zuen ETAk. Ondorioz, egoera jasanezina bihurtu zen Lemoizko langileentzat eta Ibedrolari lanpostuz aldatzeko eskaera egin zioten. Urte hartan bertan PSOEk irabazi zituen Espainiako haustekundeak eta enpresa elektrikoekin gatazka hau “izozteko” akordio batera iritsi zen.

Hala ere guztiz ere, aipatu beharra dago enpresa hauek ez dutela galerarik izan. Izan ere, lotsagarria bada ere, urtero kobratzen diguten argiaren fakturan, zentral nuklear horien eraispenerako beharrezko izan ziren gastuak ordaintzeko kuota bat sartzen digute. Bitartean, bi mila milioi euro kosta zen mamu horren eskeletoak zutik dirau oraindik ere garai beltz haien orogarri gisa, Bilbotik 15 km eskasera.

Comments { 0 }

SOS SAHARA

saharar errefuxiatu batzuk Gipuzkoako herri askotan saharar errefuxiatu kanpamenduetarako elikagaiak jasotzen ari dira. Jasotzen ari diren elikagai eta produktuak azukrea, atuna eta konpresak dira. Bilketa Donostian zentralizatzen ari da Saharar Herriaren Adiskide Elkartearen bidez, eta, otsailaren 12an, Araba eta Bizkaiako karabanarekin bat eginez, Saharantz abiatuko da.

Badira urte batzuk karabana hau antolatzen hasi zela. Elikagaiak jendeak ematen ditu eta kamioiak enpresa pribatuek eta udaletxeek emandako diru laguntzekin erosten dira. Lehengo urtean 100 tona elikagai eta 6 trailer biltzea lortu zen. Aurten, otsailaren 12an Bilbotik irtengo da karabana Alacantera bidean, ondoren, Aljererantz ontziratuz. Fronte Polisarioko kideak joango dira bertara trailerren bila eta bi mila kilometro inguru egingo dituzte Tindufera bidean “Dakar” solidario honi amaiera emanez.

Aurreko urteetan euskal bolendresak eta Mugarik Gabeko Suhiltzaileak izaten ziren karabana kanpamenduetaraino eramaterearen arduradunak, baina, azken urteetan, Aljerian sortutako segurtasun arazoak direla medio, sahararrei utzi behar izan diete beraien postua.
Fronte
Sahararrek 30 urte daramatzate basamortuko lur idorretan errefuxiatuta. 1975 urtera arte Espainiaren lurrak izan ziren Mendebaldeko Saharakoak eta Francok espainiar probintziatzat hartzen zituen lur haiek. Diktadorea hil zenean, Espainak bere kolonia utzi zuen, Marokorekin azpijoko batean Saharako lurrak saldu zizkion, sahararren independetzia nahiei entzungor eginez. Marokok Martxa Berde delakoan, Saharari eraso zion eta jenozidio saiakera bat egin zuen sahararren artean. Milaka eta milaka sahararrek erbesterako bidea hartu behar izan zuten marokoar armadak fosforo eta napalarekin bonbardatzen zituen bitartean. Aljeriak laguntza eskaini zien sahararrei eta bertatik antolatu zuten beraien erresistentzia. Errufuxiatu kanpamenduak antolatu zituen Fronte Polisarioak, sahararren askapenarako erakundeak, eta Marokoren aurkako gerrari ekin zion, betiere aljeriarren babespean. 1991an NBE erreferedum promesak zirela medio, bakea hitzartu zen. Baina Marokok erreferenduma atzeratuz jarraitzen du ordundik etengabeko azpijoko batean eta espainar gobernuak potentzia kolonizatzaile bezala duen ardurari muzin egiten dio.
Eta basamortuan jarraitzen dute bitartean berrehun mila sahararrek nahiz eta NBEk eta Eskubide Intenazionalak arrazoia ematen dieten. Azken urteetan bizirauteko beharrezkoak dituzten hornigaiak murriztu dizkiete gainera eta, horregatik, karabanaren laguntza inoiz baino gehiago behar da.

Informazio gehiagorako
ucs-sku@euskalfondoa.org
telefono zenbakia: 619029648
Kontu korronte zenbakia: 30350080940800094177

Saharar egoeraren azken berriak ezagutu nahi izanez gero, klikatu hemen.

Comments { 0 }
-->