About jonegarmen
¿Consumo, luego existo?
Gabonetan murgilduta gaude bete-betean. Zaila da honetaz ez ohartzea gaur egun; izan ere, nonahi ikus ditzakegu kartelak, telebista eta irratiko iragarkiak milaka produktu berriren promozioa eginez eta gure familiarteko eta lagunei oparitzeko esanez. Kristau erlijioan oinarritutako festarik garrantzitsuenetan, oso arrunta da elkarri opariak egitea. Enpresak honetaz ohartuta daudenez, lehen esan bezala, beraien produktuen promozioez josten gaituzte publizitatearen bitartez. Eta publizitate honen erruz, guri oso zail egiten zaigu erosketak egin gabe geratzea. Esan dezakegu, beraz, Gabonak kristau festa izan ordez, multinazional handien festa dela; halaber, kotsumoarena.
Ez da zaila urtean zehar kexa ugari entzutea prezioen igoera dela eta. Dena den, egun hauetan prezioak dezente igotzen badira ere, eskaera edo demandak goraka egiten duelako, berehala ahazten zaigu diru falta hori, ez dira kexa horiek horrelako indarrez entzuten. Antza denez, denok kontzientziatuta gaude gastua ezinbestekoa dela. Argi eta garbi dago zerbait dagoela gu erostera bultzatzen gaituena. Hor sartzen dira berriz ere iragarkiak. Publizitate hau bereziki etxeko txikienei begira egiten da; horrela, umeek opariak gurasoei eskatzean, hauek behartuta sentitzeko erostera. Estrategia hutsa da gehiago saltzeko.
Nolanahi ere, momentu batez pentsatzen jarrita, benetan hori al da Gabonen oinarria? Zure ondokoak zoriontsu egoteko, kontsumora behartuta egotea? Egin dezagun atzera lipar batez. Gogoratzen al duzue nola pozten gintuen amonak maitasun osoz eginiko panpina arrunt bat jasotzeak? Ez genuen gehiago behar izaten zoriontsu izateko; ez ginen gauza materialetan oinarritzen, atzean izandako lan eta maitasunean baizik.
Nire ustez, kontsumismo hau alde batera utzi beharko genuke eta festa hauek benetan behar bezala ospatu, hau da, familia eta lagunekin eta ez multinazional diruzaleekin. Ez gaitzatela, behingoz, erabili nahi duten bezala!
Irakurgai gomendagarriak:
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Iruzkin berriak