Xabier Montoia, euskal narratzailearen ezagun diren liburuetatik 1999. urteko Hezur Gabeko Hilak liburua hautatu dut irakurketarako. Nobela hau Montoiaren Hilen Bizimoldea trilogiaren lehen liburua da. Bigarrena, Blackout eta hirugarrena, Elektrika.
Hezur gabeko hilak Lehen Mundu Gerran kokatzen da, alemaniarren aurkako borroka bertan. Protagonistak Jean Etxegoien, Iparraldeko gazte bat, Frantziaren alde borrokatzen duen soldadua, eta David Mandel errusiarra dira. Nobelan beraien arteko elkarrizketa luzeak azaltzen dira, borroka garaian bi soldaduen pentsamendu eta nahiak islatzen direlarik. Elkarrizketa horietatik biak izaeraz zeharo desberdinak direla antzematen dugu; Etxegoienek, maiteminduta dagoen bihotz-oneko gazteak, Mendel bakarti eta gogorraren itxura ematen duen gizonarekin kontrastea sortzen du.
Montoia ez da kontakizunean gertakariak leuntzen saiatzen, errealitate hutsaz hitz egiten du. Hori lortzeko elkarrizketaz soilik baliatu da; datu edo izen garrantzitsuetara jo ez izanak irakurketa arina izatea lortzen du.
Irakurketarekin jarraituz, hizkuntza landua baina astuna ez dena nagusi da. Protagonisten sufrimendu eta haserrea irudikatzen duen hizkuntza aproposa erabiltzen du, gerraren zentzugabekeria azpimarratuz.
Liburua irakurtzeko orduan erakargarria gertatu zait. Irakurterraza da, nahiz eta Iparraldeko euskalkia nagusi izan. Elkarrizketa erabiltzearen sistemak irakurtzen jarraitu nahi izatea ekartzen du. Horrez gain, landutako gaia interesgarria da, guztiok ezagutzen dugun gai bati buruz ari baita, bi pertsona aitzakiaz hartuta. Zuk zeuk zure iritzia sortu nahi baduzu, liburuaren zati bat irakurtzea aholkatzen dizut.

Donostiako lau mutilek osatzen dute gaur egun hainbeste entzuten den punk-rock talde hau. Ahots aldaketa izugarriak ematen dituzte, atzeko ahotsei garrantzi handia ematen diete, eta gitarrak bizitasun puntua ematen dute. Denbora dezente daramate musika munduan, jada bi maketa baitituzte, bat duela gutxi kaleratua, ingelesez den Ride the Clouds. Beraien abestiez gainera, bertsio ederrak jotzen dituzte, Nirvana edo Muse taldeenak, adibidez. Donostia inguruan oso maiz jotzen dute eta Frantzia inguruan ere izan dira. Uztailean Beasaingo gaztetxean jotzea pentsatzen dute.
Madrilgo taldea, bost taldekidek osatzen dute, gitarra jotzen duenetako bat duela gutxi taldean sartu delarik, bestearekin arazo batzuk egon ondoren. Emocore musika antzeko bat egiten duela esatera ausartuko nintzateke, hain da berezia beraien soinua, non zaila baita izenpetzea: gaztelaniaz abestutako melodia, erritmo bizia eta oihuak era perfektu batean konbinatzen dituzte. Joan den urtean bost abesti grabatu zituzten beraien kabuz, eta lagun eta ezagunen artean banatu zituzten, ez baitzuten uste inora iritsi ahal izango zutenik. Horren ondorioz, ezagutzera eman eta aurtengo apirilean, estudioan sartzea lortu dute …Y una noche de luto izenarekin laster kalean izango den beraien lehen diskoa izango dena grabatzera. Madril inguruan kontzertu ugari ematen dituzte, eta
Screamo musika gogoko dutenei talde hau izugarri gustatuko zaie. Madrilgoak, gazteak baina lanean gogor aritzea zer den dakitenak, estudioan sartu dira demo bat grabatzera, udan entzun ahal izango duguna. Eszenatoki gainean joko asko erakusten dute, ikusleekin bat egiten dute jotzen ari diren bitartean. Ahots tonu aldaketa izugarriak sartzen dituzte, ingelesez abesten dute eta gitarrari ematen dioten garrantzia izugarria da. Udan Euskal Herritik pasatzea pentsatua dute, baina ez dute eguna zehaztu oraindik.
Artikulu luzeak gutxiengo batek irakurtzen dituela eta, gaurkoan, labur-labur capoeirari buruzko informazioa emango dizuet. 









Iruzkin berriak