About ndomaika

Author Archive | ndomaika

Baskularen aurkako borroka

baskulaBazkalostea eztitzen duen pastel bat, arratsalde erdian gosea asetzeko mokadu bat, afaldu baino lehen ogitarteko bat, lagunekin gosegarri bat mahaian eseri aurretik… Horiek izaten dira bihotza ausikitzen diguten kezkak eta horrelakoengatik erabaki izan ohi dugu, behin baino gehiagotan, dieta bat hastea. Urte osoan zehar tentazio gozoetan erori izanak errudun sentitzera eramaten gaitu. Nork ez du inoiz pentsatu: “Bihar bertan hasiko naiz.”

Gimnasioak eta elikaduran adituak izaten dira gune eta profesional bisitatuenak urte hasierako hilabete hauetan, izan ere, jende askok eguberrietan irabazitako kilo parea galtzeko asmoz egoten baita. Bestalde, argi dago pisua galtzea dieta orekatu eta kirola egitean oinarritzen dela.

Baina zer da dieta orekatu bat? Dieta orekatu bat gorputzari behar duen guztia ematea da. Edonola ere, argaltzeko kaloriak murriztu egin behar dira, lehenik eta behin, koipe saturatuak dituzten jakiak mugatuz. Dieta pertsonaren jardueren eta bizitza motaren menpe dago, beraz, erabat ezberdina izan daiteke batarentzat zein bestearentzat. Iraupena ere, jakina, ez da berdina denontzat.

Aditu gehienen ustez, ez da gomendagarria 3 edo 4 kilo baino gehiago argaltzea hilabeteko; beraz, inongo ergelkeriarik egiten hasi baino lehen, flakatu nahi izanez gero, elikadura aditu batengana joan zaitez eta ez hasi zure kabuz inoiz dieta bat egiten, zure OSASUNA ARRISKUAN JAR DEZAKEZU ETA!

Egia da dieta kontu hauetan, handik eta hemendik hamaika gauza entzuten dugula eta horietako asko (edo gehientsuenak), gainera, sinetsi egiten ditugula. Bada, amaitzeko, oso barneratuak ditugun hainbat SINESMEN FALTSU aipatuko ditut. On egin! 🙂

  • Bazkarietan urak gizendu egiten du.
  • Light diren janariek argaldu egiten dute.
  • Frutak gizenarazi egiten du bazkalostean.
Comments { 0 }

Errege-opil goxo bat prestatu nahi duzu?

Errege eguna gerturatzen ari dela eta, hona hemen errezeta interesgarri bat:

OSAGAIAK:

  • 400 g irin
  • 100 g gurin
  • 100 g azukre
  • Legamia koilarakada bat
  • Litro laurden esne
  • Azahar ur koilarakada bat
  • Limoi azal bat (birrindua)
  • Fruitu konfitatua
  • Gatza
  • Baba bat

PROZEDURA:

      errege-opila1. Lehenbizi, legamia 4 esne koilarakadekin nahastu, ondo eragin nahasketa. Ondoren, 100g irin gehitu eta nahastu dena berriz ere ore bat sortu arte.
      2. Beste ontzi batean gainontzeko irina (300g) ipini. Erdian tarte bat egin, hiru arrautza , azukrea, esnea, azahar ura eta limoi birrindua gehituz.
      3. Aurrekoa ondo oratu, ore fin bat sortu arte.
      4. Ore fin bat lortu ostean, gurina gehitu.
      5. Hau guztia egina duzunean, utzi orea jalkitzen bi orduz gutxienez.
      6. Ondoren, berriro ere oratu baina oraingo honetan errege-opilaren itxura emanez.
      7.Labera sartu aurretik opilaren gainean fruitu konfitatua ipini eta orearen tartean baba bat (edo egoki ikusten duzuna) sartu.
      8. Jada berotua egongo den labean, sartu errege-opila eta mantendu bertan 20 minutuz 160 gradura.

Comments { 0 }

ROBBIE WILLIAMS

disko barriaren azalaPasadan egunean, irratia entzuten ari nintzela, Robbie Williams abeslari britainiarrak disko berria kaleratu zuela entzun nuen. Orduantxe otu zitzaidan artikulu aproposa izan zitekeela euskaljakintzan argitaratzeko, beti baitago hor nonbait, txoko batean ezkutaturik, britainiar honen jarraitzaile sutsu horietakoren bat.

Zortzi disko argitaratu ostean, oraingo honetan “Rudebox� izena duen albumarekin datorkigu. Bertan, Pet Shop Boys eta Make that -en kolaborazioak agertzen dira. Abeslari ospetsu honen azken lana 17 abestiz osaturik dago eta beraien artean “She`s Madonna� dago, R.Williamsek dioen moduan, pop-eko erreginari, Madonnari, eskainia. Bestalde, Manu Chaoren hainbat bertsioren presentzia ere topa dezakegu.

Diskoaren lehen singela Rudebox izan da, abeslariak gustuko duen abestia. Berak aitortu duenez, Rudebox-ek dituen soinu elektro-funk-pop-ek atzean utzi dituzte abeslariak urteetan izan dituen arrakastak, “Angel� azken 25 urteetako abesti hoberenetarikoa kontsideratua izan dena, besteak beste.

Bukatzeko, hementxe uzten dizuet kaleratu berri duen Rudebox singela. Ea zer iruditzen zaizuen!

Comments { 2 }
-->