Bazkalostea eztitzen duen pastel bat, arratsalde erdian gosea asetzeko mokadu bat, afaldu baino lehen ogitarteko bat, lagunekin gosegarri bat mahaian eseri aurretik… Horiek izaten dira bihotza ausikitzen diguten kezkak eta horrelakoengatik erabaki izan ohi dugu, behin baino gehiagotan, dieta bat hastea. Urte osoan zehar tentazio gozoetan erori izanak errudun sentitzera eramaten gaitu. Nork ez du inoiz pentsatu: “Bihar bertan hasiko naiz.”
Gimnasioak eta elikaduran adituak izaten dira gune eta profesional bisitatuenak urte hasierako hilabete hauetan, izan ere, jende askok eguberrietan irabazitako kilo parea galtzeko asmoz egoten baita. Bestalde, argi dago pisua galtzea dieta orekatu eta kirola egitean oinarritzen dela.
Baina zer da dieta orekatu bat? Dieta orekatu bat gorputzari behar duen guztia ematea da. Edonola ere, argaltzeko kaloriak murriztu egin behar dira, lehenik eta behin, koipe saturatuak dituzten jakiak mugatuz. Dieta pertsonaren jardueren eta bizitza motaren menpe dago, beraz, erabat ezberdina izan daiteke batarentzat zein bestearentzat. Iraupena ere, jakina, ez da berdina denontzat.
Aditu gehienen ustez, ez da gomendagarria 3 edo 4 kilo baino gehiago argaltzea hilabeteko; beraz, inongo ergelkeriarik egiten hasi baino lehen, flakatu nahi izanez gero, elikadura aditu batengana joan zaitez eta ez hasi zure kabuz inoiz dieta bat egiten, zure OSASUNA ARRISKUAN JAR DEZAKEZU ETA!
Egia da dieta kontu hauetan, handik eta hemendik hamaika gauza entzuten dugula eta horietako asko (edo gehientsuenak), gainera, sinetsi egiten ditugula. Bada, amaitzeko, oso barneratuak ditugun hainbat SINESMEN FALTSU aipatuko ditut. On egin! 🙂
- Bazkarietan urak gizendu egiten du.
- Light diren janariek argaldu egiten dute.
- Frutak gizenarazi egiten du bazkalostean.
No comments yet.