“Goiz-goizetik zaudek argi gabe hauek!�
Hasiera benetan xelebrea Pablo Sastreren eleberriak eskaintzen diguna. Era berean suertatzen da nobela honen bilakaera, sei ekitaldi desberdinetan banatua, kokaleku ugari eta benetan aberatsak tenore direlarik. Bertan, Andoaingo herritar dezentek elur egin ondorengo egun batek sortutako sentimenduak era espontaneo batean maisuki azaltzen dituzte, narratzailea apenas agertzen delarik.
Pertsona asko kale-poetak dira, eta horrelako jendeari aditzea aberasgarria da “.
Zehazki esanda, 70 protagonista inguruk dute zeresana nobela berezi honetan; besteak beste, Joxemari eta Pikuta. Antzeko andoaindar jende arruntaren bizitza ardatz da nobela honetan. Harkaitz Cano idazleak, nobelaren aurkezpen egunean elurrarekiko debilidadea zuela adierazi ondoren, zera zioen eleberriari buruz:
Beti desiratzen egoten naiz istorioetan sartzeko. Gustatzen zait liburu honetako protagonistak dioena: elurra denona da. Elurrak aldarte berezia sortzen du, elurrak auzolana sorten du, elurrarekin lanera berandu iristen zara baina ez daukazu justifikaziorik eman beharrik. Kamera eskuan hartuta egindako dokumentala ematen du liburuak. Beste film hartan bezala, hemen ere langile jendea da protagonista, edota langabezian dagoena; jende arrunta, beraz, nahiz hitz hori ez dudan oso atsegin
Sastrek Andoainen bizi izandako esperientzia pertsonalak ditu inspirazio iturri eta euskararen erabilera eskasa salatzen du, bere hitz tristeek erakusten duten bezala:
Aurki hamabost urte izango dira Andoaina joan nintzela bizi izatera, eta liburuan agertzen direnak orduan kalean entzundako kontuak dira. Orain ezingo nuke liburua horrela egin. Izan ere, oso pobretzen ari da kaleko euskara
Arestian aipatu dudan bezala, sei ekitalditan dago banatua nobela hau. Horrela zail egiten da ikuspuntu orokor eta, era berean, zehatz bat ematea. Hala ere, aipatu behar da eleberri honek hasiera-hasieratik harrapatzen zaituela bere gorabeheretan eta hainbat pertsonaiaren bizitza herrikoi eta xelebrean. Erabilitako hizkuntza, zaila edo erraza baino, irakurtzeko dibertigarria da eta, dena esan beharra dago, irribarre bat baino gehiago ere eragiten du. Uda amaitzeko gelditzen diren arratsalde horietako batean haritzaren gerizpean irakurtzeko nobela aproposa, alegia. Gonbitea eginda dago.
Nobela honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

Aurreko apirilaren 18an, San Francisco hiriak minutu bateko isiluneaz eta sirenen hotspean duela zehazki mende bat bere kaleetan eta eraikinen azpian bizia galdu zuten guztiak bergogoratu zituen.
Hiri honek antzeko lurrikara izango duen edo ez jada ez da zalantzazkoa, argi baitago, jakitunen ustez, gertatuko dela; arazoa noiz izango den asmatzea litzateke (oraingoz, behintzat, ezinezkoa dena). Hiritarrek, euren aldetik, ezjakintasuna dela edo ez dela, ez dute gertakizun hau hurbil ikusten eta gertatutakoa bizitzako beste atal menderatu gisa gordetzen dute bere gogoetetan, beti ere, hor dagoela ahaztu gabe.
Duela gutxi gure kostaldean izandako indar eztandak izugarrizko olatuak ekartzearekin batera, surf extremoa ere gerturatu zuen gure etxeetara. Surf munduaren barnean sartzen den modalitatea den arren, ez da guretzat oso ezaguna; dena den, nirekin ados egongo zarete, XXL olatu hauek gainerako surf klasikoak baino askoz ere ikusgarriagoak dira.
Hala ere, azkenean ez zuen euskaldunak sari preziatua eraman, Brad Gerlach-ek baizik bigarren argazkian ikus dezakezuen olatuarengatik.




Iruzkin berriak