DANGER, big waves on coast.

Ibon Amatriain (Playa Gris) Hori duk hori olatua!!!! Duela gutxi gure kostaldean izandako indar eztandak izugarrizko olatuak ekartzearekin batera, surf extremoa ere gerturatu zuen gure etxeetara. Surf munduaren barnean sartzen den modalitatea den arren, ez da guretzat oso ezaguna; dena den, nirekin ados egongo zarete, XXL olatu hauek gainerako surf klasikoak baino askoz ere ikusgarriagoak dira.

Hari honetik jarraituz, aipatzekoa da lehengo ostiralean, Californian ospatutako Billabong XXL ekitaldian gure herrialdeko hiru surflari izan genituela sarituetara aipatuak, horien artean Ibon Amatriain Biggest Waves mailan lortutako izendapenaz. Goiko argazkian ikus dezakezue Ibon zarauztarraren jarduna. Ez pentsa olatu hori hartzea zoriaren gauza denik. Izan ere, spot (hondartza) berri batean gertatu izanak garrantzi handiagoa ematen baitio. Kontuan izan behar da argazki honetako momentura iristeko egunetako lana dagoela atzean, gehienbat Ibonen kolaboratzaile gertukoena den meteorologoaren eskutik.

Gerlach-ek olatu honengatik lortu zuen saria!Hala ere, azkenean ez zuen euskaldunak sari preziatua eraman, Brad Gerlach-ek baizik bigarren argazkian ikus dezakezuen olatuarengatik.

Brad Gerlach wins $68,000 Billabong XXL Award with 68 foot wave in Mexico: Chilean Medina Takes Monster Paddle, Dorian Has Monster Tube, Sterling Best Male Performance, Star gets Best Female Performance.

Festaren inguruko irudiak ikusteko hemen. Hala ere, zertaz ari garen jakiteko, ikus ezazue ondorengo bideoa. Getaria eta Zumaia artean dago grabatua aurtengo otsailean.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->