About uxue

Author Archive | uxue

Sagarrondotik 06 hemen da!

Iritsi da askorentzat Euskal Herriko jaialdi onenetarikoa: SAGARRONDOTIK 06 JAIALDIA. Aurtengoa laugarren edizioa izango da; IZAN ERE, 2003.urtean hasi baitziren ospakizun hau egiten eta, ordutik, urtero aurrera eraman den proiektua izan da. Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkarteak (SKSE) antolatzen du berau eta izugarrizko arrakasta izan du lehengoz egin zenetik.

Elkarte honek hainbat udalerri eta inguruko hainbat sagardogile, kofradia,elkarte…biltzen ditu. SKSEk gure lurraldearen kultura eta ikuspegi ezberdinak munduari erakutsi nahi dizkio eta bere helburua sagardoaren inguruko eragile gehien elkartzea da hein handi batean. Aniztasuna du filosofiatzat talde honek, eta honela, euskal espresio mota ezberdinak sustatzen ditu, hau da, euskal olerki, bertso, herri kirol, antzerki eta abarrak eta hau dena plazaratzeko SAGARRONDOTIK jaialdia ospatuko du Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkarteak.

Ekitaldi hau otsailaren 26an hasiko da eta 29an emango zaio amaiera. InauguratzekoZaharregia, txikiegia agian” lanaren amaiera izango da ikusgai. 27 eta 28an kontzertu ikaragarriak izango dira Hernanin eta 28an bertan herri kirolak Usurbilen. Amaitzeko, 29an Euskal Herriko II. Sagardo Mostra izango da Astigarragan.
Jakin badakidalako gazteoi gehien intesatzen zaiguna kontzertuak direla, horra hor berauen zerrenda:
Ostirala, martxoak 17, gaueko 21:00etan hasita:
CHAMBAO
THC
SORKUN
LOQUILLO Y TROGLODITAS
O´FUNK´ILLO.
Larunbata martxoak 18, gaueko 21:00etan hasita:
MORODO & RANKING SOLDIERS BERRI TXARRAK
CELTAS CORTOS ( Jesus Cifuentes-ekin)
BETAGARRI
LIVING COLOUR

Beno, ikusten duzuenez izugarrizko parranda egfiteko aukera izango dugu, giro aparta izango baita. Beraz, badakizue azterketen ondoren denok Sagarrandorora! Ondo pasa!
Informazio gehigarriren bat edo xehetasunen bat nahi izanez gero, klikatu hemen.

Comments { 0 }

EL CODIGO DA VINCI pantaila handian

Dan Brown Nork ez du inoiz entzun Dan Brown idazlearen EL CODIGO DA VINCI liburuaren izena? Orain, istorio hau zinean ikusi ahal izango dugu, izen berberarekin. “Best seller” honek izugarrizko polemika sortu du orokorrean gizartean; eta, batez ere, elizan. Espainian liburu irakurrienen zerrendan, bigarren postuan aurkitzen dugu obra hau, lehengoan idazle berberaren Angeles y Demonios baitago.

Filma Parisko Louvre museoan hasi zen errodatzen 2005eko ekainean, zuzendaria Row Howard delarik. 2006ko maiatzaren 17,18 edo 19an estreinatuko da munduko hainbat txokotan. Liburu honek negozio izugarria ekarri dio askori: irakurle ugarik obraren eszenak ezagutu nahi izan dituztenez, erakunde askok bisita gidatuak antolatu ditu. Halaber, interes handia sortu du Leonardo Da Vinciren obrengan, hauetariko asko agertzen baitira istorioan zehar.

Sony Picturesek bost milioi dolar ordaindu ditu nobelaren eskubideengatik (nire iritziz, filmak sortuko dituen diru zifrak askoz ere handiagoak izango dira bere ospea dela eta). Pelikula egingo dutenak jakitun dira gizartean eragin duen polemikaz, eta eurek dioten bezala:

Izan duen eraginagatik, katolikoak gutxien erasotzen saiatuko gara obraren hainbat atal filmatzerakoan, jakin badakigulako kristianoak gizartearen zati garrantzitsua direla eta ez dugulako inor mindu nahi.

Erakunde kristiano ugarik produktoreei eskatu die euren fedearen historia ez zikintzeko eta euren ospe ona gordetzeko, gidoiak egiterakoan. Produzitzaile hauen estrategia, filmea ikuslego gehiena erakartzea da, hainbat atal moderazioz grabatuz; beraz, esan dezakegu pelikula hau “antikristiano moderatua” dela, hau da, liburua baino otzanago edo suabegoa dela nolabait esateko.

Liburuaren azalaEz dakienarentzat ondo etorriko da puntu honetan kontakizunaren gorabeherak aipatzea. Istorioa Louvre museoan hasten da bertako kontserbadore bat hiltzen dutenean. Langdon sinbologoa eta Sophie kontserbadorearen iloba hiltzailea nor izan den asmatzen saiatuko dira. Erailea Silas kristaua da Aringarosa gotzainaren laguntzaz, eta hau “Grial Santua” aurkitzeko egin du. Grial hau kristautasunaren historia zalantzan jartzen duen froga da. Silasek hau aurkitu nahi du suntsitzeko, baina Langdon eta Sophiek kristautasunaren “benetako” historia argitu nahi dute.
Beranduago konturatuko dira Grialak izugarrizko zerikusia duela Sophieren eta bere arbasoekin. Amaiera erabat interesgarria da, erabat harrituta geratzeko modukoa, beraz, zuek bakarrik asma dezazuen utziko dut.

Aktoreak honako hauek izan dira:

      Robert Langdon (amerikar sinbologoa)……………..Tom Hanks
      Sophie Neveu (kontserbadorearen iloba)…………Audrey Tautou
      Bezu Fache (polizia)……………………………………………Jean Reno
      Aringarosa gotzaina…………………………………………..Alfred Molina
      Silas (kristau hiltzailea)……………………………………….Paul Bettany

Nik nobela hau irakurria dut eta oso interesgarria dela ziurtatzen dizuet, behin hasita ezin utzi den liburu horietako bat da eta inoiz irakurri dudan onenetarikoa; beraz, denok animatzen zaituztet berau irakurtzera, zur eta lur geratzeaz gain, gauza mordoa ikasiko baituzue.

Nobela eta bere idazleari buruzko informazio gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu hemen!

Comments { 1 }
-->