About x2larraza

Author Archive | x2larraza

Mundu galduaren bila

Imajina ezazu Aralarko mendietan zehar ibilaldi bat egiten zabiltzala. Bat-batean, zulo baten inguruan 3 metroko hartz-triku(mihi luzea duten hartz inurri jalea) antzeko espezie berri bat ikusten duzu. Iizuturik, zuhaitz batera igo eta inoiz ikusi ez duzun kanguru antzeko ugaztun batekin aurkitzen zara aurrez aurre, bertatik jaitsi eta hegazti espezie berri bat ikusten duzu, hegorik gabea, eta metro batzuk aurrera eginez, 15 zentimetroko tximeleta bat.

Zuei ez dakit baina niri, behintzat, beste lurralde batean nagoela irudituko litzaidake. Antzeko zerbait gertatu zitzaien duela hilabete Indonesia, Australia eta Estatu Batuetako hamaika zientzialariei Papua Uhartearen mendebaldeko Foja izeneko mendikatearen oihanean (mendikate hau, lurralde tropikalean aurkitzen da, ez Aralar bezala).

Egia da, gaur egun, ezagutzen ez diren milioika espezie aurkitzen dela ur azpian, kontuan harturik ur azpiko %90a inoiz ez dela aztertua izan. Azken hau ulergarria egiten zaigu, baina lur gainean gertatu dena gertatzea nahiko ulertezina da. Ez al gaude XXI. mendean? Ez al gaude informazio zabalduaren mendean? Ez al gaude eremu guztiak kontrolatzen dituen gizarte batean aurrean? Horrelako galderak egiten badizkiogu geure buruari, ez zaigu buruan sartzen Jurassic Parken antzeko uharte bat aurkitzea Indonesiako uharte batean (hiperboleak erabiltzeak imajinazioa suspertzen laguntzen digu).

Biodibertsitate aberastasun izugarria aurkitu da bertan, itsasotik 2200 metroko altuerara aurkitzeaz gain, inoiz gizonik egon ez den lekua da hau eta bertako tribuek leku sakratutzat dute. Mundu berri honetan, 550 landare espezie berri aurkitu ziren, 150 tximeleta eta 60 igel espezie berri eta hauekin batera hainbat ugaztun berri, hegazti berri eta behin galdutzat zeuden zenbait animalia ere aurkitu dira.

Ez al zaizue benetan harrigarria egiten hau XXI. mendean?

Comments { 0 }

Zinema munduaren beherakada

Zinemaren mundu erraldoiak duela gutxi utzi gaituen urtean izan duen egoera eta aurten utziko digun egoerari buruzko artikulu txiki bat egitea otu zait. Eta hau zergatik? 7. artearen inguruan ere “kulturilla orokor� pixka bat izateaz gain, denon mesederako izango delako.

Aurreko urteak utzi dizkigun estreinaldiak ez dira oso aipagarriak izan hainbat arrazoirengatik. Urte osoan zehar, ekonomia egoera kaskarraren inguruan mareatu gaituzte; horren ondorioz, industria hau gaizki joan omen da. Honetaz gain, balantze artistiko negatiboa ere nabarmena izan da, batez ere, nazioarteko jaialdietan ikusi ei da hau. Adituak itxaropentsu zeuden autore konkretu batzuen filmak ikusterakoan, baina itxaropenek porrot egitean ohartu ziren nolakoa zetorren urtea.

Hala eta guztiz ere, beti egoten dira zulo beltzetik ateratzen diren zenbait pelikula, adibidez, Montxo Armendarizen Obaba. Film hau, Bernardo Atxagak idatzitako liburuan oinarriturik dago eta Oscar sarietarako izendatua izateko aukera du. Honetaz aparte, beste gutxi batzuen artean orain dela gutxi estreinatu den King Kong pelikula dago, klasiko bat izan arren, lehengo urtean estreinatutako ekoizpenen artean onenetarikoa dela esan daitekeena.

Hurrengo urteetara begira jartzen bagara, etorkizuna oparoa datorrela dirudi. Hainbat estreinaldiren artean aipagarriak izango dira arrakasta handia izan zuten hainbat fimen jarraipenak, Rocky Balboa (2007) eta Superman Returns, besteak beste. Honetaz gain, komedia atsegin dutenentzat urte hau ona izango dutela ere aipatu beharra dago, Ice Age 2: El Deshielo, Shrek 3 (2007), Piratas del Caribe: el cofre del hombre muerto (2006), etab. izango baititugu. Bestalde, historiarekin erlazionaturiko pelikulak ere bidean dira Munich eta El Codigo Da Vinci, esate baterako.

Azken eguneko datu bat: Badirudi Brokeback Mountain film amerikarra (duela egun batzuk saritua) izango dela urte honetako Oscarretan arrakastatsu gerta daitekeena.

Amaitzeko, esan beharra dago, modan jarri eta jartzen ari diren DVD, HomeCinema, eta abarrek ez dutela laguntzen zinema suspertzen, egia esan, pixkanaka mundu hau beheraka doa. Zenbat eta erraztasun handiagoak izan pelikulak ikusteko, orduan eta jende gutxiago joaten da zinemara. Honek pelikulen kalitatean eragin zuzena izan dezake eta, nire ustez, etorkizunean izango du. Zinema munduaren inguruan mugitzen diren enpresek diru asko galduko dute, eta, ondorioz, egingo dituzten pelikulak okerragoak izango dira.

Beraz, zinemara joatea animatu nahi zaituztet, betiko larunbat arratsaldean telebistan jartzen duten filma sofan botata ikustea baino aberasgarrigoa baita.

Comments { 3 }

Euskararen estreinaldia Europan

Euskararen etorkizunerako aurrera pausoa:

Azaroaren 16an, Europako Batasuneko Lurralde
Batzordeak, elkartearen egoitzan euskararen erabilpena estreinatu zuen, galiziera, katalana eta valentzierarekin batera. Historian zehar, euskararen erabilpena Europako erakundeetan sartzen den lehen aldia da.

Lurralde Batzordeen 62. bilkuran gertatu zen hau, eta protagonistak izan ziren Pasquall Maragall , Francisco Camps , Emilio Pérez Touriño (Katalunia, Valentzia eta Galiziako presidenteak hurrenez hurren), Manuel Jaén, Gobernu Balearretako ordezkaria eta, nola ez, José María Muñoa, Ibarretxe lehendakariaren Kanpo Harremanetarako ordezkaria, euskararen kasuan. Ekainean, Espainiako gobernuarekin gauzatutako aplikazioekin; azaroan, Kontzejuarekin gauzatutako erabaki administratiboekin eta, osoko bilkuraren egun berean, Lurraldeko Batzordearekin egindako akordioarekin konforme azaldu ziren denak egun garrantzitsu eta historiko hartan.

Europa mailan, Lurralde Batzordea izan da lehena lege hau aplikatzen, baina hemendik gutxira, beste instituzio batzuk batu egingo dira akordio honetara, Ministro kontseilua, Parlamentua, Justiziako eta Kontuetako Auzitegi Europarrak eta beste hainbat batzorde, hain zuzen ere. Era pasiboan hitz egingo da, hau da, aldibereko itzulpena izango du gainontzeko Batasuneko hizkuntzetara. Herritarrek ere aukera bera izango dute, beraien hizkuntzean Batasunera zuzentzeko garaian.

Maragal: Oso egun garrantzitsua da ez bakarrik Euskadirentzat, Europako Batasunerako ere bai; hemiziklora, ziurrenik, Europako hizkuntza zaharrenean zuzendu ahal izateagatik.

Amaitzeko, aipatu beharra dago denentzat gertakizun historiko hau oso garrantzitsua izan dela, hizkuntz gutxituak ez galtzeko aurrera pauso nabarmena izan delako. Euskararen etorkizunerako aurrera pauso nabarmena!

Comments { 0 }
-->