Jakina da XXI. mendeko gizartea jasaten ari den egoera ez dela batere ona. Baina, harritzekoa bada ere, gaurko artikuluaren gaia ez da polÃtika ezta musika ere, gaurko gazteriak egunero bere gainean sostengatzen duen alkoholaren eta drogaren zama baizik.
Droga eta alkohola historian zehar uste baino lehenago ageri izan dira, gure arbasoen artean nork ez zuen whiski botila bat edan edota porro bat erre? Baina gure aitona-amonak ez bezala, guk substantzia hauen arriskuari buruzko informazio ugari jasotzen dugu: web desberdinetan, ikastolek eskaintzen dituzten hitzaldietan, droga edota alkoholaren aurkako kanpaina desberdinetan… Teoria oso ondo jasotzen da, baina zer gertatzen zaigu gazteoi praktikara pasatzeko orduan?
Ikasi ondoren, gazteen lema zera da: parranda, parranda eta parranda! Baina zer da azken finean parranda? Elvis Presleyren garaietan, taberna batean sartu eta rock & rolla entzutea zen ohikoena; gaur egun, aldiz, rock and rolla tinbak ordezkatu du eta pubak eta diskotekak taberna. Azkar eta labur esanda, parranda sexua, alkohola eta rock & rolla da, eta hori ez da guztiz txarra, baldin eta gauza bakoitza bere neurrian egiten bada. Hori da zuzen-zuzenean betetzen ez den baldintza, helburua ez baita garagardotxo bat edan eta zigarro bat erretzea, egungo tabernetan ikusten den egoera guztiz ezberdina da. Besteak beste, hamabi urteko haur batzuk vodka txupituak eta kalamua erretzen ikus ditzakegu, helburua ahal den mozkorrena jartzea izanik; eta, bitartean, besteok egoera penagarria dela esango dugu eta, honi buruzko gogoeta egin ondoren, zergatiaren bila abiatuko gara ezer gutxi egin gabe.
Arazo larri honen errua, noski, ez da norbait jakinarena, gizarte osoarena baizik; dagoena ikusirik, inork ez baitu ezertxo ere egiten hau gelditzeko. Dena den, auziari irtenbidea bilatu nahian, Eusko Jaurlaritzatik hasiko nintzateke. Oso taberna gutxi dira adinez beherakoei alkohola saltzen ez dietenak eta, beste gauzekiko traba jartzen den bezala, nire ustez, arazo honi agintariek garrantzi handiagoa eman beharko liokete, adibidez, tabernen saltzeko sistema gehiago kontrolatuz.
Hala eta guztiz ere, gazteen ikuspuntuan ipintzea ere egokia izan daiteke. Gazteak edatera eta alkohola kontsumitzera bultzatzen dituen arrazoietako bat egunetik egunera pairatu behar izaten duten zintzotasuna da, euren burua arauez eta baldintzaz osaturiko esparru baten barruan kokatzen dute, preso. Beharbada, larunbat gauetan, egoera horretaz ahazteko modu egokiena alkoholaren efektuetan murgiltzea da.
Hau guztia kontuan harturik, zaila da ondorio batera ailegatzea; izan ere, arazoa ez baita bost lerrotan konpon daitekeen horietakoa eta are gutxiago alde batera utz daitekeenetakoa. Hala ere, pixkanaka zabaltzen ari den txoko txiki honetatik gazteei zera esango nieke: sekulako mozkorraldiak alde batera utzi, eta benetan bizitzan garrantzitsua denari erreparatu (lagunak, tabernetan ezagut daitezkeen adiskideak..). Ahantzi alkoholak lotsa kentzen duela; momentuan hori gertatzen bada ere, hurrengo eguneko lotsa bikoitza izaten da eta…

Denok entzun dugu AHTri buruz zerbait, baina dakiguna nahikoa al da? Batzuek besteek baino gehiago jakin arren, askotan gure belarrietara iristen den informazioarekin konformatzen gara. Nire ustez, dena den, hori ez da nahikoa eta horregatik hasi naiz gai honen inguruko informazio bila.
Ez dago zalantzarik, bueltarik gabeko ondorioak ekarriko lituzkeela AHTk. Sareen eraikitze lanek oso baldintza zorrotzak eskatzen dituzte eta suntsiketa autopistek eta autobiek eragiten dutena baino larriagoa izango da. Eraginak hauek izango dira, besteak beste: troposferako ozonoaren eta nitrogeno oxidoen gehikuntza (horiek gure osasunaren kalterako, negutegi efektua eta euri azidoa handitzen laguntzen dute); hormona eta proteinen ekoizpena aztoratzen duten erradiazio elektromagnetikoak; eragina minbizietan, leuzemietan, sisteman inmunologikoan…
Bestetik, oso larriak dira dardara eta zaratak osasunean sortuko dituen eraginak; esaterako, estresaren bat-bateko igoera, atseden eza… Horrez gain, animalia eta gizakien portaeran ere eragingo du; izan ere, dirudienez, 12.500 espeziei zeharka nahiz zuzeneko kalteak sortuko baitizkie. Metal astunak, lehergailuak, gai kimikoak, eta abar erabiliko dira, eta elementu horien ekoizpenak klimari, florari eta faunari egingo die kalte.
Azken urte hauetan, eta bereziki joan den urtean, hamaika notizia izan dugu otsoa gure lurretan sartzen hasi delako; hala ere, noizbehinkako kontuak izaten dira. Artaldeei eraso egin dielako, bide alboan hilda aurkitu dutelako…izaten dugu animalia honen berri. Horrelako beste zerbait gertatu ezean, desagertu egin direla dirudi. Ez dakigu ezer asko, gaur egun, Euskal Herrian ugaztun haragijale honek duen presentziaz. Hori zertxobait argitzeko, idatzi nahi dut gaurko artikulua.
Antzina, ugaztun hau Europako baso guztietan aurkitzen zen arren, gaur egun egoera oso bestelakoa da; izan ere, izugarri jaitsi zen bere populazioa XIX eta XX. mende hasieretan. Honen eragile nagusia jendeak haragijale honetaz zuen iritzi okerra izan zen. Garai hartako jendeak animalia maltzurtzat jotzen zuen, beti gizakien zelatan egoten zelako ustea baitzegoen hauek gutxien espero zutenean erasoa jotzeko. Pentsamendu hauek inongo kontrolik gabeko ehiza masiboa ekarri zuten. Ehiztariek akabaturiko otsoak herriz herri erakusten zituzten hauek herriaren alde egiten zuten lana erakutsiz. Horrela amaitu zuten milaka eta milaka otsoek. Eta gutxiengo batek Europako baso ezkutuenetan irautea lortu zuen.
Aipaturiko arrazoiak direla eta, gaur egun, otsoen kopurua hazten ari da. Baita 




Iruzkin berriak