Archive | denetarik
RSS feed for this sectionNork bere kabuz sendagaiak hartzeari ez!
Seguru nago etxean ziur sentitzen zarela, munduan dagoen tokirik ziurrena dela zuretzat. Zoritxarrez, gezurra da. Istripu gehienak, %60 inguru, etxean gertatutakoak dira. Janaria prestatzean erre egin zara, labanarekin moztu edo etxeko altzairuren batekin kolperen bat eman duzu. Horietakoak dira etxean, normalean, gertatzen diren istripuak. Pentsatu ohi da ez dela ezer gertatzen, erredura edo ebaki soil bat baino ez dela; halere, hainbatetan ikusten dena baino arriskutsuagoa da. Horregatik, etxean zaudetela, argi eta garbi jakin behar duzue nola eta zer egin momentu oro; hau da, lehen laguntzak nola egiten diren eta, garrantzitsuena, zer-nolako botika-kutxa eduki behar den etxean.
Botika-kutxan ezinbestekoak:
- kotoia
- alkohola 96º
- betadine
- gaza esterilak edo konpresak (zauriak estaltzeko edota garbitzeko)
- seguruak (hesgailuak edo bendak eusteko)
- zinta itsasgarria
- guraizeak
- termometroa
Hau da botika-kutxa batean ohiko dena; dena den, honetaz gain, komeni da beste hainbat sendagai izatea, baina hainbat baino ez.
- analgesikoa (mina kontrolatzeko)
- antiinflamatorioa (min erreumatikoa edo giharreko mina kontrolatzen eta lasaitzen laguntzeko: reflex)
- antipiretikoa (buruko mina kentzeko)
- sudur deskongestiboa (hotzeria duzunerako)
- digestio-laguntzaileak
- mareoen aurkako botikak: txikleak, gozokiak…
- pomadak (canesten…)
Aurreko zerrendako hainbat hartzeko, medikuaren agindua edo errezeta beharko zenuke. beraz, komeni da jakitea botikak gaixo gaudenean baino ez ditugula hartu behar, eta beti mediku baten baimena jasota edota botikari bati kontsultatuta. Zoritxarrez, gaixo dagoenean edo gaizki sentitzen denean medikuarengana joaten ez den jendea badago. Beste aldi batean erabilitako botikak hartzen dituzte hauek, medikuak behin errezetatuta, nahikoa izango zaielakoan. Hori, ordea, ezin da egin. Argi dago buruko minez dagoena ez dela normalean medikuarenera joaten. Ados. Baina eztula egiten baduzu edo sabelean min izanez gero, joan beharko zenuke. Horretarako daude, ezta?
Bestetik, beste zerbait azpimarratu nahiko nuke. Gertatu ohi da sendagaiak edo botikak hartzea horrekin osatuko zarela pentsatuz. Kontuz, hori ez da maiz horrela! Izan ere, kontuan izan beharko genuke sendagai batzuk mina lasaitu bai, baina ez dutela sendatzen.
Egun hain ezaguna den Actimelen kasua ere aipatu nahi nuke. Esan beharra dago actimela lehen sendagaitzat hartzen zela; egun, berriz, jogurtean ere topa daiteke. Sendagai baten osagaiak dituela jakin dezazuen aipatzen dizuet hori.
Bukatzeko, minez edo gaixo bazaude, joan zaitez medikuarenera, horretarako daude eta!
Se subastan solteras!
Aurreko astean, diskoteka batean adinez txikiko neska batzuen “zozketa†egin zela entzun beharra izan genuen zoritxarrez. Ez da emakumearen duintasunaren aurka horrelako zerbait egiten den lehenengo aldia eta, dirudienez, ezta azkena izango ere. Herri garatu honetan, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortu nahi den batean, onartu ote daiteke horrelako egoerarik? Nire ustez, ez. Pasa gaitezen, bada, gaia atalez atal aztertzera.
Ekintza hau apirilaren 25ean jazo zen Granadan. Bertako diskoteka batek festa bat antolatu zuen 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Bertan, mutilek “Monopoly†jokoko dirua erabiliz, gehien gustatzen zitzaien neskarengatik apustu egin eta, diru gehien jartzen zuenak, nahi zuen neska aukera zezakeen. Ondoren, VIP palko batera joan eta diskotekaren kontura freskagarri bat hartzeko aukera zuten. Alkohola debekatua izanik, edatekoa freskagarria izan behar zen. Bestalde, jarduera lotsagarri honen berri ez zuen bertaratu zen neskaren batek eman, udaletxeko Aukera Berdineko sailak antolatutako tailer batera hurbildu zen mutil gazte batek baizik. Harrigarriena da honek ere ez zuela egoera salatu; aitzitik, festa goraipatu zuen, neska aurkitzeko aukera paregabea zela esanez.
Tamalez, aurretik esan bezala, ez da horrelako egoera baten aurrean aurkitzen garen lehenengo aldia ; izan ere, beste hainbat festa egin dira, non neska gazteak hainbat arrazoirengatik dirurik ordaindu gabe sartzen diren diskoteketan. Hau, adibidez, datorren ostiralean, aurretik aipatutako diskoteka berean gertatuko da: minifalda motzak dituzten neskek ez dute sarrera osoa ordaindu beharrik izango.
Hau dena nahikoa lotsagarria da. Alde batetik, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzen saiatzen ari garen bitartean; bestetik, aurretik geunden egoera baino okerragoan jartzen ari gara. Halaber, antolatzaileen ustez, ez zen jarrera sexistarik egon eta egoera normaltzat hartzen dute; hala ere, kartela pixka bat gehiegizkoa izan zitekeela onartzen dute. Nire ustez, horrelako egoerekin, orain arte aurreratu dugun guztia pauso batean atzeratzen dugu. Orobat, atzerako pausoa aurrerakoa baino handiagoa izaten da eta deitoragarria da XXI. mendean horrelako kasu baten aurrean egon behar izatea. Azkenik, espero dudan gauza bakarra da, hurrengo batean, egunkaria irakurtzen hasten naizenean, horrelako beste egoera negargarri baten aurrean ez aurkitzea, zaila izango bada ere.
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Iruzkin berriak