Archive | euskaljakintza

RSS feed for this section

Gipuzkoa Kirolak Saria Jakintza Ikastolarentzat

Donostiako Kursaal Aretoan atzo ospatu zen ekitaldian, gure ikastolako kirol arduraduna den Arantza de Juan izan zen Foru Aldundiak banatzen dituen Gipuzkoa Kirolak Saria jasotzera oholtzara igo zena.

Sari garrantzitsu hau gure ikastolan, kirolaren esparruan, burutzen ari den lana aitortzera dator. Izan ere, ikaragarria da eskola kirolaren antolakuntzan mugitzen ari diren ikasle, ikasle-ohi eta guraso kopurua. Arantza de Juan, kirol koordinatzailearen eskutik borondatezko laguntzaileen “batailoi” bat dago ikaragarrizko lana egiten gure seme-alabekin. Horientzat guztientzat da sari hau. ZORIONAK!!!

Comments { 1 }

Abestu eta ikasi gurekin!

kantuz kantuAbestea gustuko al duzu? Bada, guk bezala zuk ere atsegin baduzu, sar zaitez gure gune berrian. Bertan, euskal kantak dira protagonistak eta kantu horiekin bi jarduera mota ezberdin egin ahal izango duzu.  Alde batetik, euskara ikasten ari bazara eta hiztegia praktikatu nahi baduzu,  hainbat kanturen bideoak ikusi bitartean hitzetako hutsuneak betetzeko aukera izango duzu; eta, bestetik, Gabi de la Mazak youtuben atondutako karaoke-kanaleko kantak izango dituzu eskuragarri. Gabik euskal abesti mordo bat prestatu du karaoke moduan abesteko; horrela, gure abestien ondarea ezagutzeko abagune polita izateaz gain, euskaraz ondo pasatzeko okasio aparta ere izan dezakezu.

Guk sortutako jardueren adibide bat ikusi nahi? Pantaila osoan ikusteko egin klik hemen. Ea zenbat asmatzen dituzun…

Comments { 0 }

Atal berria euskaljakintzan: Gaurko Hitza

Pixkanaka-pixkanaka hiztegia aberastu nahi duzu? Bada, aste honetan Gaurko HItza delako atal berria estreinatu dugu euskaljakintzan. Gure asmoa egunero hitz berri bat azaltzea da, ahalegin berezirik egin  gabe, euskararen oinarrizko hiztegiaz haratago joan gaitezen.

Non topatuko dugu hitz berria?

Euskaljakintzako albo-barran, goialdean, egunero hitz berri bat ipiniko dugu. Bertan klik eginez, sortu dugun blog berrira joango gara. Eguneko hitza hiru ikuspuntu ezberdinetatik ikusi ahal izango dugu:

Nola kontsultatu ateratako hitzak?

Hitz bakoitza hasierako letraz gordeko dugu; beraz, kontsulta egiteko garaian, etiketak letrak izango dira. Gauzak horrela, A letra klikatuz, esaterako, ordura arte hizki horrekin hasitako hitz guztiak ikusi ahal izango ditugu.

Ariketak

Hamabostean behin, gainera, ariketa bat ipiniko dugu azken tarte horretan ateratako hitzak hobeto finkatzeko, eta, noizbehinka, errepaso orokorra ahalbidetuko digutenak ere sartuko ditugu.

Hiztegi kaskarra duzu? Ez galdu, bada, gurekin ikasteko aukera…  🙂

Comments { 6 }
-->