Euskaljakintzako kide guztion izenean, Eguberri On eta 2009 zoriontsua -osasun, maitasun eta diruz (?) betea- opa dizuet. Horretarako, hementxe duzue gure Eguberri kanta. Berehala konturatuko zarete Vienako ume abeslarien antza handirik ez dugula, baina, tira, asmoa omen da garrantzitsuena… 😉
Archive | zorionak
RSS feed for this sectionGipuzkoa Kirolak Saria Jakintza Ikastolarentzat
Donostiako Kursaal Aretoan atzo ospatu zen ekitaldian, gure ikastolako kirol arduraduna den Arantza de Juan izan zen Foru Aldundiak banatzen dituen Gipuzkoa Kirolak Saria jasotzera oholtzara igo zena.
Sari garrantzitsu hau gure ikastolan, kirolaren esparruan, burutzen ari den lana aitortzera dator. Izan ere, ikaragarria da eskola kirolaren antolakuntzan mugitzen ari diren ikasle, ikasle-ohi eta guraso kopurua. Arantza de Juan, kirol koordinatzailearen eskutik borondatezko laguntzaileen “batailoi†bat dago ikaragarrizko lana egiten gure seme-alabekin. Horientzat guztientzat da sari hau. ZORIONAK!!!
Zorionak, Amaia!
Euskaljakintzako urte berriari hasiera eman diogu: artikulu berriak idazten ari gara, ariketak sortzen eta baita elkarrizketak egiten ere. Baina, gaurkoan, lan horiek alde batera utzi eta duela urte pare bateko euskaljakintzako kideek hasiera eman zioten atal bati jarraipena eman nahi diogu, zorionak atalari, hain zuzen ere.
Aurtengoz sail hau estreinatzeko, Amaiaren urtebetetzea ospatu nahi dugu eta, opari modura, bideo apal bat egin dugu. Jakina genuen Hueccoren kantu hau gogoko zenuela eta horregatik horixe eskaini nahi dizugu. Euskaljakintzaren partetik, ZORIONAK, AMAIA! Egun bikaina izatea opa dizugu! 🙂
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Iruzkin berriak