Archive | arauak lantzen

RSS feed for this section

Arauak 7: Zer gertatzen da BAIT- partikularekin?

JakintzaGertatzen dena azaltzea oso erraza da, baina ikusten denez, barneratzea ez hainbeste! Batek daki zenbatetan errepikatu dudan arau hau!! Egia esan, azalpena ematen dudanean, denek diote:

– Bale, Maite, erraza da!

Eta hurrengo idazlana edo ariketa zuzentzen ari naizenean, beti pentsatzen dut:

– Ziur gaur ez dudala honelakorik topatuko…

Halere, nahiz eta orokorrean ondo egin, beti azaltzen da bat edo beste…

Beraz, badakit badakizuela , baina ez da gaizki etorriko errepasotxo bat:

Bait-  partikula beti aditzari lotua idatziko da, aldaketa fonologiko-grafikoa eginez:

  • Bainaiz, baikara, baitoaz….   (bait naiz, bait gara, bait doaz,)

Aldaketa fonolofiko-grafikoak:

Bait- + d- = bait-

bait- + du = baitu

Bait- + n- = bain-        

bait- + naiz = bainaiz

Bait- + l- = bail-

bait- + luke = bailuke

Bait- + g- = baik-

bait- + gara = baikara

Bait- + h- = baih-

bait- + haiz = baihaiz

Bait- + z-= baitz-

bait- + zara= baitzara



Araua osorik.

Araua praktikatu.  (hautatu)

Araua praktikatu 2 (hutsuneak bete)

Comments { 2 }

Arauak 6: GALDETZAILEAK ETA NAHI PARTIKULA.

JakintzaKaixo, lagunak! Zer moduz doa eguneraketa ikastaroa? Astez aste ikusten ari zaretenez, arauak ez dira zailak baina beti dago zerbait (salbuespenen bat, xehetasun txikiren bat…) berez erraza dena zailtzen duena, ezta? Gaurkoan ez dago horrelakorik baina! 6. emanaldi honetan, nahi partikulari galdetzaile bat lotzean gertatzen direnak azalduko ditugu. Azter dezagun, bada, araua atalez atal.

Euskaltzaindiak zera dio:

Galdetzaile batez eta nahi partikulaz osaturiko esapideak hitz bakar batean idatziko dira:

  • Zernahi
  • Nornahi,
  • Nolanahi, e.a.

Baina, lehen osagaia n-z, t-z edo k-z bukatzen bada, hitz batean (aipatutako kontsonante horiek galduz) edo marratxo baten bidez bereizita idatziko da:

  • Nonahi edo non-nahi,
  • Zenbanahi edo zenbat-nahi,
  • Nondinahi edo nondik-nahi, e.a.

Ez idatzi, beraz, nor nahi, nonnahi,e.a.

  • Praktika 2 (Galdera bakoitzaren erantzuna hautatu ostean, jarraitu ahal izateko, egin klik galdera ikurraren gainean).

Oharra: Batzuk denboraren mehatxuaz urduri jartzen zinetela eta, gaurkoan, txintxoa izan naiz eta lehenengo jarduerari kendu egin diot! 😉 Eutsi goiari!

Comments { 0 }

Arauak 5: Lerroz aldatzean marratxoa nola jarri eta Bat-batean.

JakintzaKaixo, lagunak! Zer moduz alfabetoa, zenbakiak, orduak eta ordinalak? Dena garbi dago orain arte? Horixe espero dut. Dena den, ez ahaztu ez dagoela debekatuta zalantzak galdetzea! 😉

Gaurko saiorako bi arau prestatu dizkizuet (zein baino zein errazagoa):

  • Lerroz aldatzean marratxoa nola jarri.
  • Bat-batean eta antzekoen idazkera

Prest? Has gaitezen, bada, lehenbailehen luzamendutan ibili gabe!

Lerroz aldatzean marratxoa nola jarri:

Lerroz aldatzean, hitza zatitu beharra dagoenean, hitza silabaka zatitzea gomendatzen da, eta ez morfemaka:

Gizo-nek,

Zaku-rra,

Duzu-en, e.a.

Eta ez gizon-ek, zakurr-a, duzue-n,e.a.

Araua osorik.

Praktika


Bat-batean eta antzeko hainbat hitz:

Honela idatziko dira hitz hauek:

  • Bat-batean, bat-bateko, bat-batekotasun…
  • Behinik behin
  • Batik bat

(Lehenbizikoa marratxoz eta beste biak marra gabe eta bereiz)

Ez erabili beste formarik: bat batean, bapatean, behinik-behin

Honekin batera, Euskaltzaindiak gogorarazi nahi du esapide hauen ahoskerak betiko legeen arabera egitea ongi dela (batipat, adibidez).

Araua osorik.

Araua praktikatu.

Comments { 0 }
-->