Egun batzuk baino ez dira falta 2010eko 1. deialdi irekirako matrikula egiteko epea amaitzeko; beraz, oraindik norbait falta bada, hementxe du informazio garrantzitsuena:
Agindua:
- AGINDUA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2010 urteko Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGAren) azterketa-eredua finkatzen duena.
Matrikula epeak:
- Lehen deialdia: urtarrilaren 11tik 22ra.
- Bigarren deialdia: ekainaren 28tik uztailaren 9ra.
Matrikula egiteko:
Azterketetarako oharrak:
- Azterketara NA, gidatzeko baimena, pasaportea edo egoitza baimena eraman behar dira. Dokumentaziorik gabe ezin da azterketa egin. Fotokopiek ez dute balio.
- Garaiz iritsi behar da. Azterketa hasita badago, ezin da inor gelara sartu.
- Atariko Probarako lapitza eta borragoma behar dira. Beste azteketetan, boligrafoa.
EGA. Jakingarriak
- Adina? Gutxienez 17 urte eduki behar dira edo 2010ean bete.
- Deialdi berean beste erakunderen batean EGArako matrikulatuta egonez gero, ezingo da honetan parte hartu.
- Zenbat azterketa urtean? Urtero bi bider egiten dira EGA agiria lortzeko azterketak. Prentsan iragartzen dira matrikula egiteko deialdiak.
- Notarik gordetzen da? Ez. Suspendituz gero, berriz hasi behar da prozesu osoa.
- Erreklamaziorik egin daiteke? Bai. Kalifikazioak berrikusteko eska dezake azterketariak berak, baita proba idatziaren zuzenketa ikusteko ere, horretarako dauden epeetan.
- Proba idatzia egin duenari baino ez zaio erakutsiko, esandako egun eta orduan.
- Ahozko probaren emaitza berriksutea eskatu ahal izateko, azterketariak grabatua izan behar du saioa.
- Aztertzaileak nor dira? Esperientzia handiko euskara irakasleak dira EGAko aztertzaileak, Hezkuntza Sailak izendatuak.
Triptikoa (egin klik irudiaren gainean, triptikoa ikusteko)
EGA prestatu nahi baduzu:
- EGA euskaljakintza
- EGA prestatzeko Moodle gunea (AEK, EHU eta euskaljakintza)
Iruzkin berriak