Denok dakigunez, aurtengo 1 Formula denboraldia zirku-ikuskizun baten antzekoa izan da. Denetik gertatu da eta, Alonsori dagokionez, McLarenekin izan duen erlazioa oso urrun gelditu da ona izatetik. Luzeegia litzateke denok dakiguna berriz ere hemen azaltzea, baina hainbat faktore medio, Fernandok McLarenekin zuen kontratua desegin du. Hasieran, Ron Dennisek ez zuen Fernando askatu nahi, baina azkenean akordio batera iritsi eta Alonsok badu baimena beste talde batera joateko. Oraintsu, 2008ko denboraldia zein taldetan egingo duen erabakitzear dago.
Aukera guztietatik onenak honako bi taldeak ziren: Ferrari edo BMW. Asturiarrak ezin izan zuen bi talde hauetara joan taldeek beraien pilotuekin aurtengo kontratua sinatua zutelako: Ferrarik, Kimi Raikkonen eta Felipe Massarekin; eta BMWek, berriz, Nick Heidfeld eta Robert Kubicarekin. Hau kontuan hartuta, begi bistakoa da Alonsoren aukerak erabat murriztu direla eta, gainera, gelditzen diren 1 Formula taldeak ez dira Ferrari eta BMW bezain lehiakorrak. Hori dela eta, Fernandok dituen irteera onenak (Ferrari eta BMW izan ezean) Renault, Red Bull, Williams eta Toyota dira. Orain dela lau aste, baina, Williamsek ofizialki deklaratu zuen zeintzuk izango ziren bere bi pilotuak: Nico Rosberg eta Kazuki Nakajima. Hau ikusita, Fernandoren aukerak are gehiago murriztu dira.

Oraindik, dena den, hiru aukera ditu: Renault, Red Bull eta Toyota. Alonso Renaulten egona denez, asko gustatuko litzaioke hartara itzultzea dirudienez. Baina badago eragozpen handi bat horretarako: pilotuak urtebeteko kontratua nahi duen bitartean, Flavio Briatorek bikoa, hasieran, Â eta, orain, hirukoa eskaini dio. Asturiarrak ez du kontratua onartu oraino, baina Renaultek ez du itxaropena galdu eta Alonso bereganatu nahian jarraitzen du.
                            



Orain dela egun gutxi, Honda eskuderiak asturiarra fitxatu behar zuela esan zuen alemaniar aldizkari batek. Hala ere, dena zurrumurru bat izan dela diote beste aldizkariek eta, azkenean, Hondak aitortu du ez duela interesik Alonsorengan; izan ere, bere pilotuekin kontratua dauka eta ez ditu nahi kontratu hauek bertan behera utzi.
Bestalde, Renaultek Ferrari taldea espiatu zutelako zurrumurruak zabaldu dira handik eta hemendik eta, horregatik, FIA hau ikertzen ari da. Aste honetan erabakiko da auzia eta, gauzak horrela, Renault erabakiaren zain omen dago Alonsorekin akordio batera iristeko. Badirudi, abenduaren 9 edo 10erako jakingo dugula honek guztiak nola amaitzen duen eta baita asturiarra nora joango den ere.
Bi aldiz txapeldun izandakoaren geroari buruzko informazioa zehazten den bitartean, AS aldizkariak inkesta bat egin du. Inkestan ikusten denez, jendeak Alonsok Renault taldea hautatuko duela uste du eta, bertara ez badoa, Toyotan jarraituko duela bere ibilbide profesional arrakastatsua. Nik ere Renaultera joango dela pentsatzen dut. Egoera dagoen bezala, ordea, batek daki!
Â

 Gaur egun, denok dakigun bezala, bai Espainian eta bai Euskal Herrian ere, bi kirolek agintzen dute besteen gainetik. Espainian,
Azkenik, kirolek duten itxura daukagu. Errugbia, astakiloen kirola bezala ezagutzen da eta zikina dela esaten da. Hau guztia kirol hori praktikatu ez dutenek esaten dute; izan ere, praktikatu izan balute, iritzia azkar asko aldatuko zuketen. Baina, zergatik dira kirol batzuk “onak” eta besteak “txarrak”? Dirudienez, gizarte honek ezagutzen ez dituen kirolak kalifikatzen ditu eta hori ezin da onartu.
Hemen nenbilen artikulua zeri buruz idatzi ez nekiela, eta, bat-batean, nire laguna den Óscar Abadek aurten film bat egin duela gogoratu naiz. Pelikulak
Goiz batean, Alfonso zelaira irteten da marraskiloen bila eta bertan, laino tartean, bizikletan doan mutil gazte batekin egiten du topo. Mutil horrek Martin du izena. Hortik aurrera, mutil gazte horren ametsek kitzikatuta, berehala pizten da adiskidetasun handi bat aitona zaharra eta etorkizuneko txirrindulari gaztearen artean. Alfonso, bere lagunekin batera, talderik eta babeslerik gabe dagoen Martini bizikleta gainean txapeldun handi bat izaten lagunduko dio, eta, hori baino gehiago, pertsona on bat izaten.




Iruzkin berriak