Archive | orokorra

RSS feed for this section

Batzuek gozatzeko, besteak akabatu?

Argazkia: Alberto Carbonero (CC, by NC ND)

Eskubideak berdinak al dira denontzat? Antza denez, ez. Adibidez, animalien eskubidea omen da hauen pentsamendu eta jarrerak indarkeriarik gabe errespetatzea eta aske bizitzea. Hala ere, gaur egun, arraza, lurralde eta kultura desberdinak direla eta, lege ezberdinak daude haiei dagokielarik. Legeak biztanleria babesteko, komunitate bat arautzeko eta antolatzeko sortzen dira, baina bizidun guztien araudia ez da berdina, ikusi besterik ez dago animalia eta gizakien eskubideetan dagoen aldea. Komeni da gogoraraztea gure gizartean animaliarik egongo ez balitz, ezin izango genituzkeela kontsumitzen ditugun behar hainbat elikagai lortu. Baina gizakiok, bestak beste, hitz egiteko dugun ahalmenaz baliatzen gara, animalien eskubideak zapaltzeko. Gainera, diru sarrerak irabazten ditugu hauei esker eta, azkenik, legalizatu eta ontzat ematen ditugu jarduera batzuk haien kontra. Antzina gure arbasoek animaliak ehizatu eta jan egiten zituzten, bizirik irauteko. Hori ulergarria da, baina hiltzea denbora pasatzeko?

Gizakiarentzat garai batean ehizaren bitartez garrantzitsuena elikadura lortzea bazen ere, gaur egun, ez da gauza bera: entretenimendutzat hartzen da. Jarduera hau araututa dago eta bi ehiza mota daude: legala eta ilegala. Ehiza legala lizentzia baten bitartez egin daiteke (horretarako dirua ordaindu behar da); ilegala, aldiz, legalki praktikatu ezin bada ere, erreserba naturaletan, adibidez, ematen da. Zergatik toki batzuetan ordaindu eta beste batzuetan ez? Ez al da ekintza berbera, baina leku desberdinetan? Bi kasuetan bizitza kentzen diote animaliari, baina lizentzia izateagatik gizartearen onespena eta babesa lortzen da.

Alde batetik, badira pentsatzen dutenak Espainiako herritarren ohituren, kulturaren eta tradizioaren parte dela ehiza, edota fauna eta superpopulazioa mantentzen dituela eta ehizatzeko lizentziek kontserbazio programak finantzatzen dituztela. Pertsona horiek pentsatzen dute gizakien aktibitate bat dela, gure arbasoak milaka urteetan zehar jarraitu duten tradizio bat. Lagunekin eta familiarekin gozatzeko momentua, eguneroko zereginetatik askatzeko eta erlaxatzeko gune da beste batzuentzat. Leku berriak ezagutzen dira eta ehiztariak sentitzen duten sentsazioa ona dela diote. Naturala da haragiaz gozatzea, jakinda osasunerako mesedegarria dela. Animalien defentsan aritzen diren aktibistei inkoherente hutsak izatea leporatzen diete; izan ere, ehizatzearen aurka omen daude,  baina haragia erosten dute elikatzeko.

Baina beste askok azkeneko argudio horri kontra egiten diote. Hauek ez dute haragirik jaten eta animaliak errespetatzen dituzte. Gainera, esplotaziotik datozen produktuen kontra daude; beraz, ez dituzte kontsumitzen. Ohitura delako ez dugu zertan zerbait nahitaez egin. Beste ekintza batzuk praktika daitezke inor kaltetu gabe. Ehiza erlaxatzeko, baliagarria izan daiteke pertsona batzuentzat, baina ez da ez bidegabea ezta nahitaezkoa ere.

Duela egun batzuk telebistan albiste batek azaldu zuen Andaluzian dagoen erreserba naturalean gertatu zena: krisian daudelako, ehiza praktikatzea legalizatu dute bertako zelai menditsuetan, eta dagoeneko animaliak sakrifikatzen hasi dira. Beste adibide bat izango litzateke Espainiako erregeari duela hilabete gutxi gertatutakoa: Afrikako elefante bat sakrifikatzeko -legala da ordaintzen delako- 37.000 ordaindu zuen. Gaur egun, Errinozeronte bat akabatzeko  30.000 ordaindu behar da Sudrafikan.

Esandako guztia kontuan izanda, esan daiteke jarduera hau norberaren araberako ekintza morala dela; inork ezin gaitu behartu zerbait ondo ala gaizki ikustera. Kontuan izan beharko genuke, dena den, animaliak direla natura errespetatzen duten bakarrak. Zentzudunak dira, nahiz eta hitz egiteko gaitasunik ez izan: gizakiok bezalaxe bihotza dute eta eskubide berdinak merezi dituzte. Legala edo ilegala izan, ez du esan nahi ekintza hori ondo dagoenik. Nire uste apalean, gobernuari dirua irabaztea inporta zaio,  animalien eskubideak bost axola.

Comments { 3 }

Ezkontza inposatuak eta emakume behartuak

FlickrCC, JalilArfaoui

Azkeneko urte edo hamarkadetan, emakumeen eskubideen aldeko borrokak aurrera pauso handi bat eman duela esan dezakegu. Hau, ordea, herrialde batzuetan baino ez da begiztatzen: Marokon esaterako, bertako zigor kodea dela eta, gizon bat libre gera daiteke bere karguetatik emakume bat bortxatzean, emakume horrekin ezkontzea onartzen badu.

Hau tradizioak duen indarragatik gertatzen da: emakumeari pairarazitako sufrimendua ahazten eta aurrera eramaten laguntzeko eta bere ohorea ez galtzeko. Hafida Elbaz, Emakumeen Solidaritate Elkarteko arduradunak, ordea, ez du horrela ikusten: “Hau tranpa bat besterik ez da, bortxatzaile hauek libre gera daitezen”.

Honen guztiaren adibide da Maroko iparraldeko Larache herriko nerabe baten kasua. 2012ko martxoaren 3an, 16 urteko neskatoak bere buruaz beste egin zuen, 10 urte zaharragoa zen bortxatu zuen gizonarekin ezkontzera behartu ondoren. “Horrelako kasuak, Marokon, nahi genukeena baina ohikoagoak dira. Batez ere, nekazal eremu eta toki pobreetan, analfabetismoaren zama izurgarria den lekuetan” azaltzen digu Zahra Wardani feministak.

Istorioa duela urtebete hasi zen, gaztearen familiak gizonaren bortxaketa salatu zuenean Tangerreko auzitegian. Dena argitzeko, bi familien artean erabaki zuten, epailearen onespenarekin, onena hauek ezkontzea izango zela. Neskatoak azkenik, arratoi pozoia hartzea erabaki zuen bere senarra zenaren etxean, ordura arte ezkongaiaren eta honen familiaren aldetik jasan zituen tratu txarrak eta bere aitaren bazterkeria gehiago onartu ezinik.

Antzeko kasua izan zen duela gutxi komunikabideetan argitaratu zutena. Afganistango neskatila gazte batek bi hauen artean hautatu behar izan zuen: kartzelara joan ala bera bortxatu zuen mutilarekin ezkondu. Berak argi dio benetan aukeratzeko libre izango balitz, ez zela inolaz ere ezkonduko.

Hala ere, argi dago aipatutako hau herrialde azpigaratu horietan gertatzen direnenetatik tanta bat besterik ez dela. Legea aldatzea ezinbestekoa da Amina izeneko neskato honi gertatutakoa ez errepikatzeko. “Zailena, aldiz, jendearen pentsamendua aldatzea da; denbora asko behar da eta esfortzu handi bat eskolen, komunikazioen eta familien aldetik” salatzen du Wardanik.

Comments { 5 }

Telebistako eskubideen banaketa Espainiako ligan

LFP (FlickrCC, COG LOG LAB)

Europako futbol konpetizio handietan, ez dago Espainiako ligan dagoen telebista eskubideengatik jasotako diruaren banaketa kaskarrik. Alemania, Ingalaterra, Italia eta Frantzian, telebistako eskubide horietatik jasotako dirua ligak berak banatzen eta kudeatzen du. Txapeldunen ligan ere hori bera gertatzen da: Europar batzordeak UEFA telebistako eskubideen banaketa egiteko enkante bat egin dezan behartzen du.

Baina Espainian, ez. Espainian, Bartzelona eta Real Madril beraien botere ekonomiko eta kirol arloko botereaz baliatzen dira eskubide hauetatik lortutako diruaren gehiengoa beraiek hartzeko. Lehengo urtean, adibidez, Bartzelona eta Madrilek 140 milioi euro jaso zituzten diru horretatik, beste taldeek baina askoz gehiago. Diru gutxiena lortu zuena Rayo Vallecano izan zen, 14 milioirekin. Hau lotsagarria da; izan ere, lehendik ere badute nahiko indar bi talde hauek. Honela, begi bistan dago, besteengandik duten tartea handitu egiten da. Gainera, telebistak beraien menpe dituztenez, partiduen ordutegiarekin ere irabazten ateratzen dira. Honela, normala da, azken 8 urteetan gertatu den bezala, bi talde hauetako batek irabaztea txapelketa, beste taldeek ezin baitute beraien aurka borrokatu.

Europako beste konpetizio guztietan ez da horrela gertatzen. Frantzian, azken 4 urteetan, talde ezberdinek irabazi dute liga, ez baitago hainbesteko alderik haien artean, ez kirol mailari dagokionez, ezta ekonomikoki ere; izan ere, telebistako eskubieetatik jasotako diruaren erdia denen artean berdin banatzen baita. Alemanian, gehien jasotzen duen taldea Bayern da, eta 28 milioi besterik ez ditu jasotzen. Gutxiena jasotzen duenak, Coloniak, 14 jasotzen ditu. Ikus dezakegunez, hemen ere ez dago hainbesteko alderik. Ingalaterran jasotzen den diru kopuruaren %70 talde guztien artean banatzen da kopuru berdinetan. Talde bakoitzak, gutxenez, 45 milioi jasotzen ditu. Italian ere banaketa era honetan egiten da: eskubideak direla eta jasotzen den diruaren %40 denen artean berdin banatzen da.

Espainian gertatzen denak ondorioak izaten ditu, eta hori azken urteetako emaitzetan ikusi besterik ez dago. 2008-2009 denboraldian, lehengoa Bartzelona izan zen (87 puntu); bigarrena, Madril (78 puntu); eta hirugarren, Sevilla (70 puntu). Iaz, berriz, Madril lehenengo izan zen (100 puntu); bigarren, Bartzelona (91 puntu); eta hirugarren, Valentzia (61 puntu).  Urte hauetan lehenengo eta hirugarrenaren arteko aldea 17 puntutik 39ra igaro da. Hau normala al da? Bi talde hauen artean futbola hondatzen ari dira. Gainerako taldeek onartu besterik ez dute: beraien kritika eta hitzek ez dute botererik, eta Espainiako liga hau bi talderentzat eginda dago. Bi liga bereizten dituzte talde hauek: Bartzelona eta Madrilen artekoa, eta beste 18 taldeen artekoa. azken honi “La otra Liga” izena ematen diote.

Krisiarekin banaketa horrek duen pisua handitu egin da, eta lehenengo mailan dauden talde asko eta asko Ogasunarekin eta beste zenbait hartzekodunekin zorretan daude. Talde gehienek eskatzen dutena zera da: bi talde horien eta gainontzekoen alde ekonomikoa murriztea, honela, Espainiako liga konpetizio bat izan dadin. Nik ere horixe esaktzen dut. Zer diozue zuek?

Comments { 3 }
-->