Artikulu interesgarriak:
- Web 3.0 belaunaldia geroz eta gertuago (Sareko Argia)
Azkenaldi honetan, poligrafo eta gezur-detektagailu hitzak asko entzuten ari dira prentsa arrosako telebista saioetan. Poligrafoa pertsonaren zenbait parametro fisiologikoren aldaketak paperean edo pantailan erregistratzen dituen aparatua da. Makina honek pantaila batean erregistratzen ditu tentsioan, arnasan edo izerdian izandako aldaketak, baita emozio indizeak ere.
Poligrafoa erabiltzeko galdera-sorta bat prestatzen da eta elkarrizketa guztia filmatu egiten da. Testa bukatu eta gero, datuak analizatu eta emaitzak interesatuari jakinarazten zaizkio. Testa hasi baino lehen, galderak irakurri eta azaldu egiten dira eta ez da egoten galdera tranparik.
Konpetentzia handia sortu da kate desberdinetan poligrafoa erabiltzeko orduan, eta gero eta gehiago dira gezur-detektagailua famatuen erantzunak egia edo gezurra diren jakiteko erabiltzen dutenak. Dena den, poligrafoa ez da telebista saioetan bakarrik erabiltzen, psikologoek eta psikiatrek ere erabiltzen dute beraien ikerketetan
Makina honen erabilera gero eta handiagoa da; beraz, ez larritu noizbait honelako egoeraren batean suertatzen bazara. Hemendik gutxira batek daki zertarako erabiliko den!
Amaitzeko, esan beharra dago poligrafoak hamaika eztabaida piztu duela Antena3 edo Tele5ko ikusleen artean. Programa batean, esaterako, emakume bat azaldu zen esanez sexu harremanak izan zituela Zapatero presidentearekin. Erlazio hauek, emakumearen hitzetan, 2001. urtean gertatu ziren Leonen mitin baten ondoren eta Cuatroko aurkezle batek ere parte hartu omen zuen orgia horretan. Gauzak horrela, emakume honek 24.000 € jasoko ditu poligrafoaren aurrean esertzeagatik. Poligrafoa zer da, bada, gezur-detektagailu edo negozio hutsa?
Ez dira hiru urte telesaila egin zutenetik, baina, telebistan hasi bezain laster, sekulako ospea lortu zuen. Egia esan ez da harritzekoa: zenbat telesailetan azaltzen da medikuntzako benetako izarra den kabroi manipulatzailerik? Benetako haustura suposatu du lehendik zeuden Hospital Central edo Urgencias gisako telesailekin alderatuz, dirudienez lortu duen arrakastaren kausa.
Gregory House (Hugh Laurie) nefrologian espezializatutako medikua da. Priceton-Plainsboro-ko ospitalean egiten du lan eta diagnostiko-saileko burua da. Bere agindupean dagoen taldea Eric Foreman (Omar Epps), Allison Cameron (Jennifer Morrison) eta Robert Chase (Jesse Spencer) medikuek osatzen dute.
Hauez gain, ospitaleko beste bi medikurekin ditu harremanak: Lisa Cuddy (Lisa Edelstein) bere nagusia eta James Wilson (Robert Sean Leonard) onkologoa, bere lagun bakarra.
Housek, ondorioztatzeko ahalmen ikaragarriaz gain, gaixoen nortasunean oinarrituta diagnostikoa igartzeko dohaina du. Horregatik da ospitaleko medikurik onena. Baina, jenio txarrak, gaixoekiko erruki faltak eta arauak sarritan hausteak jendearen diskriminazioa eragiten du beragan.
Iraganean, Stacy Warner abokatuarekin ezkonduta zegoen. Hala ere, muskulu-infartu batek sortutako nekrosi bat izan zuenean, hanka ez ebakitzearren, Housek beste sendabide bat jasotzea erabaki zuen. Sendagai hau benetan mingarria zenez, koma terapeutiko bat eskatu zuen. Baina behin koman zegoela, sendabideak funtzionatuko ez zuen beldurrez, Stacyk erdibideko tratamendua jarraitzea aukeratu zuen: hankako giharra kentzea. Ondorioz, House herren gelditu zen. Dena dela, bigarren denboraldi amaieran jasotako sendabide berri batekin, gelditzen zitzaion giharra birgaitzea lortuko du.
Jada, hirugarren denboraldia gaztelaniaz iritsi da telebistara. Cuatron astearteetan 10:00etan ikus daiteke eta FOXen, astearteetan 10:20an.
Informazio gehiago nahi izanez gero, aurreko denboraldietako kapituluen laburpena, esaterako, bisitatu Cuatro edo FOXen orrialdeak.
Follow @euskaljakintza on Twitter
Ordiziako Jakintza Ikastolako DBHO 2ko ikasleak eta Maite Goñi Euskal hizkuntza eta Literatura irakasleak osatzen dugu euskaljakintza taldea.
Gure asmoa euskara ahalik eta gehien erabiltzea izango da, bai ahoz, baita idatziz ere, eta, horretaz gain, guk egindako guztia guztiekin partekatzea. Gauzak horrela, ideia ona iruditu zaigu hizkuntzaren erabilera eta zabalkuntzarako blog hau erabiltzea! Euskara eta teknologia berriak bikote ederra osa dezaketela pentsatzen dugu eta ideia hori aurrera eramateari ekin nahi diogu.
Blog honetan gure gaia lantzeko eta orokorrean euskararen azken nondik norakoak jakiteko hainbat artikulu eta baliabide ugari topatzeko aukera izango duzu. Jarraitu irakurtzen...

euskaljakintza.com lizentzia: Creative Commons Aitortu Partekatu

Iruzkin berriak