Archive | orokorra

RSS feed for this section

Urte apurrean…arrakasta izugarria!

Loreak MendianEz al gintuzke harrituko Euskal Herritik milaka kilometrora gaudela Loreak Mendian edo beste euskal esanen batekin soinean atzerritar bat ikusteak? Bitxikeria hau gero eta ohikoago bilakatzen ari da lagun arteko hasiera izan zuen enpresa bati esker… LOREAK MENDIAN

Egunez egun hazten ari den negozio bezala izenda dezakegu; izan ere, bere hasiera 1995ean izan baitzuen. Biltegi txiki bat jarri zuten Donostian bere produktuekin eta urte horretan bertan bere lehen denda ireki zuten biltegi hura erabiliz. Euren lehen kamiseta eta osagaiak igeltsero lanak egin ahala saldu zituzten. Halaxe da bai, egun batetik besterako burutapenak egia bihurtzea pentsatu zuten atzera begiratu barik. Eraikitzeko baimenik gabe eta 101 bolondresen laguntzaz lortu zuten denda 3 astetan erabat bukatzea.

askoren arteko dendaren zati batHau gutxi izango balitz, Biarritzen ireki zuten beste denda bat, iparraldeko merkatuan ere murgiltzeko asmoz.

Arrakasta ikusirik, Kantauri itsasoaren beste aldera salto egitera ausartu ziren. Hau izan zen beren lehen porrota. 3 solairuko denda bat erosi zuten La Casa Records-ekin batera, baina diotenez ez zen toki egokia izan. Honek atzerrira begira zituzten planak aldarazi zituen hasiera batean; dena den, urteak aurrera joan ahala, Euskal Herritik kanpo ere jarraitu dute hainbat denda irekitzen. Dagoeneko, Melbournen badituzte 2 denda abian! Urte gutxi atzera…gazte hauentzat ametsa izan zenaren lorpena!

Mari kaleko denda elkargune kontsideratzen dute egun berezietan, Santo Tomas feria eta beste ospakizun askotan, esaterako, bertan elkartzen baitira giro polit bat sortzeko. Denda hauek itxura berria eta berezia dute, sarritan koadro eta margolarien galeria gisa ere erabiliz. Bilbokoa da zentzu honetan erabilienetako bat.

Floridako txapelketarako egindako oroigarriaLortu duten arrakasta itzel hau gutxi balitz, aisialdirako zenbait lan ere egin dituzte. Zenbaitzuen artean aipagarrienetakoa aurten 4. urtez ospatuko den Zarauzko Surfilm festibal-a.

Euskal kultura munduan zerbait gehiago ezagutzera emateko ere lan bikaina egiten ari dira. Adibidez, Jaialai elkartearekin batera zesta puntako txapelketak antolatu dituzte estatu ezberdinetan. Horietako bat, Floridakoa izan da.

Aurretik aipatu dudan bezala, bere lan gehienetan Euskal Herria ardatza da eta Txillidaren lana goraipatuz ere “sticker” eta kamiseta sorta bat egin zuten.

Nabarmena da, beraz, lizugarrizko lanaren ondoren, ia joko bat bezala hasi zen negozioa, denborak aurrera egin ahala, etengabe hazten doala! Zoriontzeko moduko lana dudarik gabe…

Comments { 2 }

Ametsen interpretazioa

ametsakGizaki guztiok amesten dugu, baina ia goizero jaiki ondoren, ez gara oroitzen amestu dugunaz. Beste batzuetan, aldiz, amesgaizto bezala ezagutzen ditugun kimera horietatik aztoratuta esnatzen gara, baina ez zaie garrantzirik ematen. Gertatu ohi da, ametseta bat behin eta berriro errepikatzea, eta zer esan nahi duen ez dakigunez, kasurik ez egitea. Arazoa bestelakoa da, zer gertatzen da ezin baduzu amets hori amesteari utzi? Eta zerbait berezia bada? Inoiz arduratu al zaitu amets batek? Hala bada, zergatik ez amets horri esanahi bat aurkitu; edo, lo egiteko arazoren bat baduzu, horri erremedio bat eman?

Beti egon izan da gizakiren bat, ametsen esanahiaz arduratu dena. Alegia, ametsak ez direla gure buruak sorturiko pelikula hutsak dioen norbait. Kontua da horrelako zerbait esan izan duen edonor erotzat hartua izaten dela. Horregatik esan ohi da, Sigmund Freud izan zela gai honen inguruan idatzi zuen lehena. Esan behar da Freud dela psikoanalisiaren sortzailea eta gai honen (ametsen interpretazioaren) inguruan luze eta zabal idazten lehena. Berak egindako ikerketei esker eta bere teoriak nolabait demostratu zituelako, gaur egun, ametsen interpretazioaz informazio ugari dugu.

Honi buruz egin zuen aurkikuntza garrantzitsuena azaleko subkontzientean ezkutaturik dauden emozioak, hau da, ustez ez dauden emozioak, gure ametsetan kontzientziara itzultzen direla frogatzea izan zen. Eta amets horien atal batzuez oroitzeak, ahazturiko zenbait sentipen eta oroitzapen gogorarazi ditzakeela zioen.

Freudek ametsak nahiak betetzeko modu bat zela esaten zuen, baita amesgaizto gisakoak ere. Guztiek ezkutuko desioak edo bete ez diren gurariak azaleratzen dituztela. Hau guztia, ongi azaldurik duzue orrialde honetan. Eta norbaitek Freuden liburua irakurri nahi badu, Ametsen interpretazioa du izena.

Gaur egun, hala ere, ametsen interpretazioaren inguruan informazio ugari dago. Interneten bertan orrialde asko aurki ditzakezue. Lehen aipaturiko orrialdean ere zenbait gauza interesgarri daude, amets mota batzuen inguruko interpretazioak datoz, besteak beste.

Niri interesgarriak iruditu zaizkidan beste gune pare bat ere hemen dituzue (bat, bi).

Ametsen interpretazioa benetan interesgarria da. Badakizue, gauetan lo egiten uzten ez dizuen nahi horren zergatia ez ezazue aurkitzeko utzi, ez zaitezte zuen amets horren esanahia jakiteke geratu…

Comments { 11 }

Argudio testua idazten 1

Gai bat dela eta, nork bere tesi edo iritzia defendatzeko (eta beste bat/batzuenak baztertzeko) helburuarekin idazten den testua da argudio testua. Argudio testuak dira, esate baterako, iritzi artikuluak, eztabaidarakoak… Testu mota honen ezaugarri nagusia subjektibotasuna da, eta tresnak, berriz, argudioak dira; hots, testugilearen iritzia indartzeko erabiltzen diren arrazoiak.


Hiru atal nagusi ditu argudio testu batek:

1.    SARRERA: eztabaidaren aurkezpena egiten da bertan. Batzuetan defendatu nahi den tesiaren aipamena ere egiten da. Atal honek 1. paragrafoa hartzen du eta, Ondorioa paragrafoarekin batera, testuko atalik laburrena da (150 hitzeko testu batean, 3-4 lerro).

 Hona  hemen 99ko Selektibitateko gaia hartuta eman daitezkeen zenbait sarrera.

Gaia: Ahozko/idatzizko kulturatik telebistaren kulturara. 

1.1.        Gaia testuinguru historiko batean koka daiteke:

               Duela zenbait urte, Caselli izeneko asmatzaile italiarrak, berak ezertxo ere jakin gabe, gaur egun gure bizitzaren muinera sartu den munstro ikaragarria sortu zuen. Guk tramankulu hau Telebista izenez ezagutzen dugu egun.

1.2.        Gaira hurbiltzeko norberari gertatutakoa erabil daiteke:

Nori ez zaio gertatu, noizbait, lagunari galdera bat egin eta erantzunik ez jasotzea? Niri, zoritxarrez, behin baino gehiagotan.

1.3.        Galdera erretorikoen bidez irakurlea gaian sartu:

Jakina denez, azken bolada honetan ahozko literaturak garrantzia galdu du. Jadanik ez da aitona-amonarik ipuinak kontatzen ikusten. Zergatik galdu da horren aberasgarria den ohitura hori? 

1.4.        Egungo egoera azpimarratuz:

                Gaur egun telebista denborapasa garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Gero eta ume gutxiago oheratzen da aitak edo amak ipuin bat irakurri ondoren, edo liburu batekin minutu batzuk igaro ondoren. Orain, afalosteko filma ikusi eta gero oheratzen gara.

·          Sarrera horiek ikusi ondoren, ikus ditzagun atal hau idazterakoan erabil daitezkeen esaldi topiko zenbait. Oso lagungarri gertatuko zaizkizue.

 

·        Gaurkotasun/interes handia du gai honek. Izan ere…

·        Orain dela…urte…. Gaur egun, berriz, …

·        Askoren ustez, …..da. Hala ote da benetan?

·        Azaletik/ sakonki ezagutzen dut gai hau, urrunetik/hurbiletik ezagutzen dut eta.

 

· Sarreratik garapenera: galdera erretorikoez gainera, sarreraren eta hurrengo paragrafoen arteko jauzia egiteko, lotura bat erabiltzen da gehienetan. Hona hemen horietako batzuk:          

 

·        Gaia jorratzeko honako puntuak erabiliko ditugu: …

·        Gai hau aztertzerakoan, honako puntuak hartuko ditugu kontuan: …

·        Pasa gaitetzen, bada, gaia atalez atal garatzera.

·        Baina gatozen harira.

 

2.    GARAPENA: argudio testuaren muina da atal hau. Bertan biltzen dira artikulugilearen hipotesiak, jarrerak…; bere ideiak defendatzeko erabiltzen dituen arrazoi guztiak, alegia. Baina, kontuz!, hierarkia (mailaketa) baten arabera antolatu behar dira argudioak. Paragrafo bakoitza argudio baten inguruan antolatuta dago, eta ideia eta argudio bakoitzak paragrafo bat hartzen du (ideia bat = paragrafo bat).



2.1.        Argudiaketa motak:

2.1.1.            Autoritate argudioa: pertsona, elkarte edota erakunde baten iritzia erabiliz, artikuluko tesia sendotzeko erabili ohi dugu argudiaketa modu hau.

Adibidez: Munduko zientzialari jakintsuenek diotenez,…

2.1.2.            Irakurlea eta idazlea talde bereko: artikulugileak bere pentsaera beste askorena dela agertzen du. Pluraleko lehen pertsona, gu, azpimarratzen da argudiaketa mota honetan.

Adibidez: Motorzaleok badakigu kaskoa beharrezkoa dugula.

2.1.3.            Adibide bidezkoa: iritziak argiago, ulergarriago, eta, aldi berean, pisu handiagoko egiten dituen argudiaketa dugu hau.

Adibidez: Esate baterako, zein gurasok mugatzen du telebista aurreko egonaldia?

 2.1.4.            Tesien kontrajarpena: norbere eta besteen tesiak eztabaidatuz, arrazoizko tesi bat proposatu bukaeran.

Adibidez: Telebista bidez ez omen da ezer ikasten, baina egia da dokumental ederrak ere ematen dituztela.

2.2. Testuaren batasuna: Testuak barne lotura izateko, elementu hauek erabiliko ditugu: antolatzaileak (lokailu-juntagailuak) eta erreferentzi baliabideak.

 2.2.1.            Antolatzaileak: testua eta arrazonamenduaren haria bideratzen dute. Aukera zabala bada ere, guk, argitze aldera, batzuk baizik ez ditugu emango.

ANTOLATZAILEEN ZERRENDA

Hasierakoak

Hasteko

Lehenengo eta behin,

Ezer baino lehen,

Ezeri ekin baino lehen,

Bazen behin

Lehen-lehenik,

…-z hitz egin behar dudalarik,

Sarrera gisa esango dugu…

Jarraipena

(Honen) ondorioz,

Horren haritik,

Hari beretik,

Era berean,

Bigarrenik,

Gero,

Honen ostean,

Hau (ikusi) eta gero,

Bukaerakoak eta ondorioak

Amaitzeko, / Bukatzeko,

Amaiera bezala,

Aurreko guztia laburbilduz,

Ondorio gisa,

Amai dezagun esanez…-(e)la

Azkenik, zera:…

Laburbilduz,

Hitz gutxitan (esateko):…

Horrenbestez, zenbait ondorio atera daitezke: 1…2…3…

Ordena

Alde batetik,…

Bestetik,…

Ildo beretik,

Era berean,

Halaber,

Lehenik,…/bigarrenik,…

(Arestian) esan bezala,

(Gorago) esan bezala,

Lehenengo hariari jarraituz,

Gauzak horrela,

Horiek horrela,

Arrazoitzeko

Bait-…

-(e)lako

-(e)la eta

-(e)la bide

-t(z)eagatik

Horregatik

Izan ere,

Hori dela eta,

Horrela, bada,

Beraz,

Hortaz,

Kontrakotasuna

Baina

Dena dela, / Dena den,

Hala (eta guztiz) ere,

Edozein modutan ere,

Edonola ere,

Nolanahi ere,

Esanak esan,

Hori(ek) gorabehera,

…, ordea,

…, berriz,

…, aldiz,

Ideia bat aurkezteko

…-ri dagokionez,

…dela eta, komeni da esatea…

Oro har,

Indartzea

Aipatu bezala,

Aipatu dugunez,

Berriro esanda,

Beste era batera esanda,

Zehatzago esanda,

Hobeto esanda,

(Gorago) esan bezala,

Are gehiago,

Gainera,

Kontuan hartu, gainera,

Ideia berriak txertatzeko

Ez hori bakarrik,

Bestalde / Beste aldetik

Baita…ere

Baina, bestetik,

…ere bai

ez ezik…ere

Egtia da, hala ere,

Izan ere,

(Horrez) gain,

Adibideak jartzeko

Adibidez,

Esate baterako,

Hau da,

Ikus, adibidez,…-ren kasua:…

Kasu (bat aipatzeko…)

Hori erakusteko, aipa dezagun…

Onarpena (ziurtasuna)

Ez dago dudarik…

Seguruenik

Ziur aski

Zer esanik ez

Egia da…-(e)la

Dudarik gabe

Zalantzarik gabe

Argi dago …-(e)la

Bistan da …-(e)la

Beharrezkoa da garbi uztea…, noski/…,jakina

Aipamenak;iritziak emateko

…-(r)en arabera,

Askoren/Batzuen iritziz,…

…-(r)en ustez,

…-(r)en esanetan,

Diotenez,

Antza denez,

Dirudienez,

Badirudi…-(e)la

…-(e)la dirudi

Dakigunez,

Irakurri dugunez,



       
2.2.2.           
Erreferentzi baliabideak: testuan agertutako elementu bat beste era batera aipatzeko moduak dira. Guk honako hauek hautatu ditugu:

·        Ordezkapena: zerbait modu ezberdinez aipatzea da. Ordezkapenaren bidez, elementu bat behin eta berriro ez errepikatzea lortzen dugu.

 Adibidez:

Ordezkapenik gabe

Ordezkapenekin

Oso une larriak igarotzen ari da Maradona. Azken hiru egunak Montevideoko ospitale batean igaro ditu Maradonak. Medikuak dioenez, bihotz gaixotasunak jota dago Maradona, urteetan kokaina hartzeagatik.

 

 Oso une larriak igarotzen ari da Maradona. Azken hiru egunak Montevideoko ospitale batean igaro ditu izar argentinarrak. Medikuak dioenez, bihotz gaixotasunak jota dago futbolari ospetsua, urteetan kokaina hartzeagatik.

 Ikusten duzuen bezala, ordezkapenak irakurketa arinago eta atseginago bihurtzen du. 

·        Pronominalizazioa: izenordain eta aditzondoenak bereiziko ditugu.

   ·   Izenordaina: izenordaina beriro ez errepikatzeko, hau, hura, bera, hauek… erabiltzen ditugu erreferentzia egiteko.



Adibidez:
Kepa eta Durangoko lagunak bi trenetan etorri dira: hura hiruretan eta haiek, berriz, bostetakoan.
 

·  Aditzondoa: gehienbat aurretik aipatutako lekuren bati egiten dio erreferentzia.

Adibidez: Txikitan sarriago joaten ginen herriko plazara. Han elkartzen ginen koadrilako guztiak eta bertan igaro genituen unerik zoriontsuenak.



3.    KONKLUSIO EDO ONDORIOAK: argudio testuaren azkeneko paragrafoa hartzen du. Atal honek bi helburu ditu funtsean: batetik, testuan zehar garatutako ideia nagusia(k) laburbildu, eta, bestetik, ondorio batzuk atera.

·        Erabiltzen diren lokailu-juntagailuak hauek dira: beraz, hortaz, aurreko guztia laburbilduz, honako ondorioak atera daitezke, amaitzeko…

Adibidez: Aurreko guztia laburbilduz, zera esan daiteke: tresna erakargarria eta probetxugarria da telebista egoki erabiltzen jakinez gero.

Ondorioz, zure esku dago programak eta orduak ondo aukeratzea. Gogoratu, beraz: telemandoak telebista itzaltzeko ere balio du.

Comments { 1 }
-->