Archive | orokorra

RSS feed for this section

Ahozko azterketaren azalpena (ofiziala)

AHOZKO AZTERKETA

Bi atal ditu: batetik aztertzaileek ematen duten testu baten laburpena egin behar da eta; bestetik, eskintzen diren bi gaietatik bat aukeratu eta horretaz mintzatzea. honako alderdi hauek neurtzen dira:

a) Idatzizko hizkuntza-eredu zuzenetik hurbil dgoen hizkera-modea erabiltzeko gaitasuna.

b) Azalpenak hizkera landuan, erregistro landuan emateko gaitasuna. etxeko edo lagunarteko hizkerak ez dira nahikoa.

c) Azalpenen egokitasuna eta zehaztasuna. berba egitea ez da nahikoa. Azterketariak mintzamolde egoki eta zehatza erabiltzeko gai ote diren neurtu nahi dute aztertzaileek.

d) zuzentasuna, egituren eta ahoskeraren aldetik. Egitura traketsak, gramatikalak ez direnak, edo ahoskera traketsak penalizatu egiten dira.

Hona hemen aztertzaileek kontuan hartzen dituzten alderdiak:

  • Azterketaren zati hau gainditzeko, azterketariak euskal giro batean normaltasun osoz, komunikazioari trabarik egin gabe, parte hartzeko gauza dela frogatu behar du.
  • Beti ere kontuan izaten da hiztun guztiek ez dutela hitz-jario eta etorri bera: batzuek beste bazuek baino moteltxeago hitz egiten dute. Honek ez du, berez, nota jaisten. Euskaldun berriek abiadura gutxiagoz hitz egitea harritzekoa ez bada ere, entzuteak eta haria jarraitzeak ez lukete aztertzailea ernegarazi behar. Beraz, abiadura minimo bat ere eskatzen da, zein den esatea oso zaila gertatzen bada ere. Ezin dugu ahaztu batzuetan EGA lanpostu baterako giltza dela: ahozko azterketa hau erraztea baino gehiago sendotzea da helburua, EGAdun bihur daitezen benetan euskaraz gai direnak. Bestalde, hitz egitearen zuzentasuna oso kontuan hartzen da. Aberastasunari ere begiratzen zaio (hiztegia, egiturak, lotura logikoa).
  • Ahozko azalpenaren ariketan, ikasleek nahitaez eskaintzen zaizkien gaietariko bati buruz hitz egin behar dute: ezin dute beste gai bat aukeratu. Hitz egitean, gaiari ongi dagokion zerbait esatea eskatzen zaie: ez da nahikoa edozein gairi buruz berba egitea.
  • Laburpena egitean, azterketariak bete behar duen lehenbiziko baldintza da irakurtzeko eman zaion testuaren mamia funtsean ongi jasotzea.
  • ariketen helburua da azterketariaren ahozko mintzamena neurtzea: beraz, aztertzaileak ahalik eta gutxien hitz egiten du, azterketaria moztu gabe.

Hona hemen bereziki kontuan hartzen diren zenbait akats:

  • Ergatiboa gaizki erabiltzea. Okerren bat barkatzen da, baina behin eta berriro huts eginez gero, aski da, besterik gabe gutxiegi izateko.
  • Aditzaren komunztadura: behineta berriro *liburu batzuk erosi nuen eta antzekoak erabiltzen dituenak gutxiegi jasoko du. Noizbehinkako akatsa bada, barkagarri izan daiteke.
  • Aditzak gaizki erabiltzea: *kalean ikusi dit (ikusi nau-ren ordez) edo * amak eman nau (eman dit-en ordez) edo * edozein momentuan etorri lezake eta antzekoak, behin baino gehiagotan erabiliz gero, gutxiegi emateko arrazoi dira. akats hauek bakanak badira, puntuak gutxitzeko indarra izaten dute.

* Esango banioke (banio-ren ordez) edo * pozik joango nintzen (nintzateke-ren ordez) eta abar ere oso kontuan hartu behar dira, aurreko hutsegiteek adinako pisua ez badute ere. Dena den, nolako aditz-aberastasuna duen ere kontuan hartzen da: iraganeko formak, adibidez, edo forma sintetikoak, ahalezkoak eta abar erabiltzen diren ala ez neurtuko da.

  • *Ezagutzen dut neska bat han bizi dela (dena-ren ordez) eta antzekoak behin baino gehiagotan esanez gero, gutxiegi jasoko du azterketariak.
  • -ELA eta -EN batez ere zehargalderak hartuko dira kontuan. Lapsusak-edo barkatzen dira, baina behin baino gehiagotan gertatuz gero, besterik gabe gutxiegi.
  • BA- eta -EN nahastea: *Ez dakit etorriko bada.
  • Elkar, ere, bere burua eta abar nola erabiltzen diren ere kontuan hartuko da.
  • Lexikoa: irakurtzeko eman zaion testuan ohikoak ez diren hitzak agertzen badira, hitzok nola esaten dituen ere begiratzen da, hiztegiaren aberastasuna neurtzeko bidea izan baitaiteke hau.

Baina azterketaria behin huts bat eta gero beste bat, desberdina, eta geroxeago beste bat eta horrela badabil, huts bakoitza sistematikoa izan ez arren, aski da gutxiegi jartzeko.

Azterketariak badu bere azalpena grabatzeko aukera eta erreklamaziorik balego, aztertzaileek erabil dezakete hura, huts-orriarekin batera, kalifikazioa ebazteko. Dena den, Hezkuntza Sailak ez du zinta itzultzen.

Comments { 0 }

Ahozko aurkezpenaren ebaluazioa (irakaslea)

AHOZKO AURKEZPENAREN EBALUAZIOA (IRAKASLEA)

AZTERKETARIA:

EDUKIA

ZUZENTASUNA

        

A. IRAKURGAIA

        

A. DEKLINABIDEA

        

Behar bezala ulertu gabe

Nor /nork gaizki behin baino +

Informazio garrantzitsuak aipatu gabe

Mugatu/mugagabea gaizki

Gainetiko azalpena, laburregia

Kasu atzizkiak gaizki: “otsailan�

Zehaztasunik ez azalpenetan

Zertaz pluralean gaizki

Apunte luzeak irakurtzea

Zeren/Nongo kasuak nahasian

B. MINTZAGAIA

B. ADITZA

Gaia landu gabe: garapen eskasa

Aditz komunztadurak txarto

Azalpena laburregia

Singular/pluralean akatsak

Aditz erregimenak gaizki: “ikusten naiz�

Baldintzazkoak gaizki osatuak

Aspektuak gaizki

Aditz nominalizazioetan (-tzea) akatsak

 

MOLDEA

C. MORFOLOGIA

Azalpena batere egituratu gabe: edozelan

Zenbait txarto erabilita: ere, elkar, egin

Jariotasunik gabe:motel edota errepikatuz

Izenordain indartuak, egin, baino/baina

Ideien artean kohesio edo lotura falta

D. SINTAXIA

Egitura sinpleegiak, batere zehaztu gabe

Esaldi txertatu edo konposatu gutxiegi

Adizki sinpleak baino ez:ahalezkoak eta, ez

Galdegaia gaizki, ordena aldrebesa

Hizkuntza baliabideetan urritasun nabarmena

Erlatibozkoak txarto egituraturik

Esaldiak bukatu gabe, zalantzaz

Erlatibozkoak eta konpletiboak nahasirik

Kontrakzio gehiegi, hitzak itxuragabeturik

Zehargalderak txarto: ba-, -ela,

Lexiko desegokia eta urria

Erdarakada ugari egituretan

Yeismo nabarmena: “zaia�, “iraian�…

Goiko sailetako akatsengatik sintaxi txarra

Oro har, ahoskera oso traketsa

        

OHARRAK





Comments { 0 }

Euskara batuaren ahoskera zaindua

Bokalak

1. <a, e, i,o, u> idatzi bezala ahoskatu: [a, e, i, o, u]; sei bokaleko
sistema duten Iparraldeko euskaretan <u>ren ahoskera biak onartzen dira
([u] eta [ü]) hala eskatzen duten hitzetan eta baita ere euskalkiaren
erabilera zainduan.

Bokal- bilkurak
2. Bokalak bokalen ondoan daudenean ere idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera
maila zainduetan: etxea ,
geroago,
mendia ,
burua .

Gainera aintzat hartu behar da:

2.1. <ea, oa> idazten direnen bestelako ahoskerak egoki
eta zuzen direla gainerako hizkera
mailetan
(hala nola: etxia, etxie;
geruago, telefonua eta kidekoak).

2.2. <ia, ua> idazten direnen bestelako ahoskerak egoki
eta zuzen direla gainerako hizkera
mailetan
(hala nola, zerbait tartekatuz: mendiya,
mendixa, mendiza;buruba eta kidekoak edo,
bigarren bokala aldatuz edo kenduz: mendie,
mendi; burue, buru eta
kidekoak).

3. Bokal bi elkarren segidan daudenean, lehenengoa <i> edo <u>
bada, bokal bilkura bi silabatan ahoskatuko da (hala nola: abi.an, sozi.ala,
zi.ur). Dena den, badira hitz batzuetan ui diptongoak.

3.1. Bokal bilkura hauek silaba bakarrean (diptongoan) ahoskatzen dituzten
Ekialde eta Iparraldeko euskalkietako hiztunengan hizkera zaindutzat hartuko
da ahoskera hori.

4. Bokal biren artean <h>idazten denean, <h> ahoskatzen ez den
euskalkietako hiztunek ere bokal bakoitza silaba batean ahoskatzera joko dute
hizkera maila zainduan (hala nola:za.harra; na.hi du; bi.hurturik; a.hula;
be.hi).

Kontsonanteak

5. Idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera maila zainduan

<b, d, f, g, k, l, ll, m, n, ñ,p, r, rr, s, t, ts, tx, tz, z>

Beraz:

5.1. <g> <e> eta <i> bokalen aurrean beste
bokalen aurrean bezalaxe ahoskatu behar da ahoskera zainduan behintzat (hala
nola geologia). Azken orduko maileguetan, salbuespenak banan-bana markatuko
dira. Esaterako, dagoeneko onartua dugun gin (edaria).

5.2. <s, z> eta <ts, tz> Hizkera
zainduenetarako pare hauek bereiztea hobetsiko da. Bestalde
<z> euskaraz beti (eta areago hizkera zainduetan)
zistukaria da eta gaitzetsi egin behar da gaztelaniazko ahoskera hortzartekoa
(gaztelerazko zapato hitzaren lehen kontsonantea, alegia). Beraz,eskizofrenia
hitzaren lehen eta hirugarren kontsonanteak zistukariak dira (bata apikaria
eta bestea bizkarkaria); halaber soziologia hitzaren lehena eta bigarrena.

5.3. <b, d, g, r> bokalartean gertatzen direnean,
hurrenkera honetan handiagotzen den oparotasunaz desager edo alda daitezke
hizketa arduragabean (hala nola: ari naiz ai naiz, horiek (h)oiek, egon eon,
edan ean, eran, etab.). Ahoskera horiek erabat egoki eta bidezko dira
gainerako hizkera mailetan, baina hizkera zainduan bokalarteko
kontsonanteak ahoskatu egin behar dira.

5.4. <r, rr> euskaraz beti (eta areago hizkera
zainduetan) hortzobikari dira etagaitzetsi egin behar da frantsesezko ahoskera
ubularra (frantsesezko ruehitzaren lehen kontsonantea, alegia).

5.5. <h> letra hau hostuna den Iparraldeko
euskalkietako hiztunek idatzi bezala ahoskatuko dute hizkera zainduan. Letra
hoskabea den Hegoaldeko euskalkietako hiztunen ahoskera zainduan ere
<h> ez da ahoskatuko. Letra horren mututasunaren
salbuespen bakarra Hegoaldekoen ahoskeran zihoan,
zihoazen
bezalakoetan gertatzen da, hor <h> [x] belarraz
ahoskatzen delarik (gaztelaniazko jamón hitzaren lehen kontsonanteaz, alegia).

5.5.1. <h>az esanak berdin balio du<ph, th, kh> ahoskeretarako:
erabat egoki da ebakera hasperenduna halakoa duten Iparraldeko euskalkietako
hiztunengan (hala nola eperra epherra eta kidekoak).

5.6. <il, in> letra bilkura hauek <(i)ll> eta
<(i)ñ> (hala nola: mila milla edo mailua mallua, bina biña edo baino
baño) ahoskatzen diren euskalkietako hiztunengan bustikuntza hori ahoskera
zainduan ere egoki da (ahoskera zaindua <ll> —milla— da eta ez <y>
— miya—). Bustikuntza hori ez duten euskalkietako hiztunengan, noski,
bustidurarik gabea izango da ahoskera zaindua ere (hala nola: mila mila edo
mailua mailua, bina bina edo baino baino).

5.7. <j> letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa
<y> da eta hori da hizkera zaindurako hobesten den ahoskera oro har.
Halaz ere eta beraz:

5.7.1. <j> hitz hasieran <y> ahoskatuko da (hala
nola jateko yateko, jokalariak yokalariak).

5.7.2. Badira [x] belarraz ere ahoska daitezkeen hitzak. Hitz horietako batzuk
hizkera maila zainduetan gertakortasun urrikoak dira, beste batzuk (Heg. marka
daramatenak) Hegoaldean erabiltzen dira (hala nola jertse, jipoi, jira).

5.7.3. <j> hitz barruan gertatzen denean, <y>
izango litzateke ahoskera zainduena. Hala ere, gaurko egoera kontuan izanik,
Hegoaldeko [x] belarra (gazt. jamón) eta Iparraldeko <�> sabaiaurrekoa
ere (fr. jambon) onartzen dira hizkera zainduan garaje, ijito bezalako
hitzetan.

5.8. <x> Ahoskera sabaikaria du lehengo euskal
hitzetan: xagu, xoxo, Xabier.

5.8.1. <x> Maileguetan bokalartekoa
<ks>ahoskatzea hobesten da hizkera zainduan (hala nola: sexua seksua,
taxian taksian, faxez faksez). Hitz amaieran oso gutxitan agertzen da eta hitz
bereziak dira. Horietan  ere [ks] ahoskera egin daiteke.

Kontsonante bilkurak

6. <zb, zd, zg> Ahoskera zaindurako ere ez
adberbioaren ondoren
ondorengo <d> kontsonantea (aditz formen
hasieran agertuko dena) ahoskabe ebaki behar da (hala nola ez da:
ezta
). Ez adberbioaren ondorengo <b, g> kontsonanteak ere
ahoskabe ebakitzea hobesten da (hala nola: ez gara: ezkara;
ez bada: ezpada). Hortik kanpo ere <z> eta <b, d,
g> ahoskeran biltzen diren guztietan ahoskabetzea onargarria da hizkera
maila zainduan ere.

7. <zz> Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren
azkeneko <z>kontsonantea eta ondorengo <z> (aditz formen hasieran
agertuko dena) batera ebaki behar dira afrikatua osatuz (hala nola: ez
zara: etzara
; ezzetozela: etzetozela; ez zenion: etzenion; ez
zuen: etzuen
).

8. <nz, lz, rz> eta <ns, ls, rs>
Letra bilkura horietako zistukaria (<z, s>) afrikatu (<tz, ts>)
egin ohi da euskaraz (hala nola unibertsitate, Frantzia, faltsua). Hitz mugan
ere ordezkatze hori egiten den euskaretan afrikatzea onartzen da ahoskera
zainduan (hala nola esan zuen: esantzuen; eman zion:
emantzion).

9. <zn, zl, zh> Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren
ondoren <n, l, h>kontsonantez hasitako aditz formak agertzen direnean,
euskara batzuetan <z> ez da ahoskatzen. Ahoskera zaindutzat hartuko da
horrelakoetan <z> ahoskatzea eta baita ez ahoskatzea ere (alegia,
ez naiz: eznaiz edo enaiz; ez luke: ezluke edo
eluke
; ez haiz: ezaiz edo ehaiz).

1 Adibideetan hitzen forma ortografikoa letra etzanean agertzen
dena da: jateko yateko. Bigarren formak ahoskera adierazten du. Batuaren
ortografian ez dauden ikur batzuk erabili behar izan dira ahoskera islatzeko:
<ï?º>: sabaiaurreko ahostuna (Lekeitioko ogiï?ºa azken kontsonante hori);
<y>: <j> letrarenahoskera sabaikaria adierazteko gardentasunaren
izenean eta askotan egiten den<j>-[x] belarrarekiko loturaren haustea
grafikoki nabarmentzeko; [x]igurzkari belarra da (gazt. jamón hitzaren lehen
kontsonantea).

Araua
osorik.

Comments { 0 }
-->